Agarre baserria (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 23:25, 10 April 2022 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Agarre
    Agarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Agirre
    Bailara Txurruka
    Altuera 175 m
    Hedadura 12 Ha
    Kaletik 1,35 Km


    Bertako familia

    Telleria Oregi


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak soroa, zelaia... esan nahi omen du.

    Soraluzeko etxeari dagokion armarria: urrezkoa, banda urdina (azur), dragoi buru berdez (sinople) engolatua, urretan lanpasatuak eta bi otso gorri (gules) lagundua.

    Soraluzeko baserri zaharrenetakoa da, Erdi Aroan sortua. 1558. urtean bazeuden Soraluzen abizen honekin biztanleak. 1745. urtean baserriaren jabea Pedro Antonio de Belasco zen.

    1853.ean Francisco Barrenechea zen Agarreko maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Francisco Barrenecheari 37 erreal koarto eman zizkion.

    XX mendearen hasieran Segundo Telleriak (Juan Telleriaren aitak) erosi zion baserria ugazabari, Azpeitiakoa. Segundo Agarrebeizti baserrikoa zen, eta andrea Txurrukakoa.

    Bi errota izan zituen, gaur egungo Agarreburu baserrian (Agirre bolu).

    Ardiak 1950. urte inguru arte izan zituzten. Gaur egun baratza ustiatzen dute.

    1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

    Erreferentziak