Difference between revisions of "Agarreburu baserria (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Line 16: Line 16:

''(handitzeko, sakatu gainean)''

''(handitzeko, sakatu gainean)''

<gallery>

<gallery>
Fitxategi: Agarrebolu_baserria._Familia_01_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)

Agarrebolu_baserria._Ikuspegi_orokorra_02.jpg        | Ikuspegi orokorra
Fitxategi: Agarrebolu_baserria._Familia_02_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)

Agarrebolu_baserria._Familia_01_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)
Fitxategi: Agarrebolu_baserria._Familia_03_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)

Agarrebolu_baserria._Familia_02_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)
Fitxategi: Agarrebolu_baserria._Familia_04_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)

Agarrebolu_baserria._Familia_03_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)

Agarrebolu_baserria._Familia_04_(Kontrargi_2002).jpg | Familia
(Kontrargi 2002)

</gallery>

</gallery>

Latest revision as of 23:45, 23 May 2020

Agarreburu
Agarrebolu baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Agarrebolu, Agirre-boluna
Bailara San Andres
Altuera 145 m
Hedadura 4 Ha
Kaletik 0,85 km

Bertako familia

Ez da inor bizi

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...

Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Izenak Agarre-bolu eta Agirre-bolu-tik dator, hau da Agirre errota. Agirre hau Agarre baserriari dagokio. Inoiz Agirre boluna ere agertu izan da.

Errotak Orroaga errekaren urak erabiltzen zituen. Bi harri pare zituen. Beherago beste errota zegoen, Beko errota izenekoa.

XVI mendekoa omen da. Agarreburu errotaren neurriak eta eraikuntza mota kontutan harturik, aurrena armak ekoizteko olak izan ziren. Halaxe uste zuen, behintzat, Ramiro Larrañaga zenak.

Herriko parrokiaren lehen bataio-liburuan jasotzen denez, 1572.eko ekainak 23an Juan, Agirre errotako errotaria zen Domenjaren semea bataiatu zuten. Eta lehen hildako-liburuan agertzen da, berriz, 1591.eko maiatzak 31an María Pérez de Aguirre, errotaria hil zela.

Martínez de Isasti jaunak Soraluzeko Agirre oinetxeam aipatzen du 1625 urtean.

1890 urteko erroldak bi famili kokatzen ditu Agirrebolunan: 57 urteko José Maiztegui Lascurain eta 30 urteko Pedro Maiztegui Urizar, nekazariak biak, irakurtzen eta idazten ez zekitela.

1902 urteko Gipuzkoako Aldizkari ofizialean Agirrebolu errota agertzen da, eta 1911 urtekoaren arabera Larrañaga jaun-andreak Osuma errekaren azpikaldeko hiru erroten jabeak ziren.

Agarreburuko azken errotaria Pedro Maiztegi Urizar, 1939 urtean hil zena, 87 urte zituela. Dena dela, 1915 urtetik aurrera errotak ez zuen lanik egin.

XX mendean Soraluze familia Elgoibartik etorri zen.

Jose Mari Soraluzeren aitak Isanzelaia bizkaitarrari erosi zion baserria. Aurretik Ansolatarrak bizi ziren bertan.

Oraindik ere Soraluzetarrarena da baserria, baina 1977tik kalean bizi dira. Lehen bi errota zeuden Agarrebolun baina Jose Mariren akorduan ez dira martxan egon.

1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.

Erreferentziak

• Soraluzeko baserriak. (20. orrialdea)
• Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)