«Agerreburu trikuharria. Indusketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: thumb | 800px | center | Ikuspegi orokorra (Jose) ==1921ko kanpaina (indusketa historikoa)== Aran...)
    (Ez dago alderik)

    23:27, 4 abendua 2019(e)ko berrikuspena

    Ikuspegi orokorra (Jose)

    1921ko kanpaina (indusketa historikoa)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten. Agerreburu izan zen estazioan aztertutako azken trikuharria. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan agertzen denez, bertan ondorengo materialak berreskuratu zituzten:

    • Zeramika: ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzi zatiak.
    • Giza aztarnak: hezur urri batzuk (galduak).


    2002ko aurkikuntza

    2002an Xabier Larrañagak fibrolitazko aizkora aurkitu zuen bere gainazalean.


    2019 kanpaina (indusketa modernoak)

    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak. Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain, inguruko boluntarioak ere aritu ziren.

    Jesus Tapiaren arabera, indusketen arduraduna, aurkikuntza ugari egin zituzten, batez ere Agerreburun.

    Horietatik bat berezia da: leundutako aizkora. Kristo Aurreko 4.000 eta 2.000 urte artekoa dela uste du Tapiak:

    Ez da arraroa halakoa aurkitzea, baina ohikoa ere ez. Oso kalitate onekoa da, nahiko handia, ez dago urratuta eta ez dago puskatuta, oso pieza polita da. Agerreburun beste bat ezagutzen zen, txikiagoa, baina tumulutik kanpo. Oraingoa barrenean aurkitu dugu. Uste dugu bertako harriren batekin egindakoa dela, baina orain azterketa fasean dago.

    Aizkoraz aparte, historiaurreko ontzi zeramikoen pusketak eta giza hezurrak ere aurkitu zituzten, horiek ere batik bat Agerreburun.

    Eta, beti Jesus Tapiaren iritziz, Agerreburu lehengoratzeko aukera dago: ...dolmenaren pieza guztiak aurkitu baititugu. Eta ikusi dugu badagoela zaharberritzeko aukera. Harlauza guztiak aurkitu ditugu eta muntatzeko moduan daude, baita tapa ere. Orain, Diputazioko zaharberritzaileari egingo diogu kontsulta.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak