Aizpuruko Zabala mendia (eu)

    Sorapediatik
    Aizpuruko Zabala / Aizkonako Haitzak
    Altuera 827 m
    Buzoia Bai
    Mendilerroa Mazelaegi mendilerroa
    Bailara/ Herria San Andres / Bergara
    Soraluzetik Ordubete (San Andresetik)
    Ordubete 15 m (Urkia Zelaitik)


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroaren tontorra, baina albo batean geratzen da, Osintxu aldera.


    Igoera

    San Andresetik irtenda (300 m), Txurrukarako bidea hartuko dugu Aseginolatza baserrira heltzeko. Hemen, Txurrukarako bidea albo batera laga eta beste pista bat hartuko dugu, Artzai-txaboletaraino. Hemen Kurutzebakarretik behera datorren bidea jarraituko dugu ezkerraldean pagadia topa arte. Orduan, bidea utziz, pagadia zeharkatuko dugu eta bost minututan Aizpuruko Zabalako tontorrera helduko gara. Bidea ordubetean egin daiteke.

    Bada beste bide bat goitik beherakoa: San Andresetik irtenda (300 m), Kortazarreko Haitzerako errepidea hartuko dugu. Urkia Zelain ibilgailua laga eta Mendigainerako bidea hartuko dugu, Atxolin (841 m) azpira heldu arte. Albotik pasatuz Kurutzebakarrera (899 m) helduko gara. Tontorretik hegoaldera 15 metrotara bide zabala topatuko dugu, Pol-Polera doana. Dena dela, Kurutzebakarretik 800 metrotara bidea utzi eta, gorago aipatutako pagadia topatzerakoan, berau zeharkatu eta bost minututan Aizpuruko Zabalako tontorrera helduko gara. Bide hau luzeagoa da, ordubete eta hamabost minututakoa.


    Kontuak

    Informazio osagarria

    Erreferentziak