Alberdi zentrala (eu)

    Sorapediatik

    Izenak

    Alberdi zentrala


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    thumb | right | 300px | Trasmisio sistema (J.M. Berrueta 1996)

    Historia

    Alberdi Hermanos enpresa 1870 urte inguruan eratu zuten, Deba ibaiaren ondoan. XX mende hasieran, ordurako enpresa nahikoa hazi zela eta, beharrezko energia lortzea sekulako arazoa zen.

    1895. urteko urtarrilak 5ean Francisco Alberdi jabeak Deba ibaian, lantegiaren ondoan, presa eraikitzeko baimena eta ur emariaren zati bat ustiatzeko emakida lortu zituen.

    Hasiera batean turbina hidrauliko bat jarri zuen. Uhal baten bidez, energia zuzenean makinetara bidaltzen zuten, polea eta ardatz sistema baten bidez: turbinak ardatz luzea mugitzen zuen uhal baten bidez, eta ardatz honetatik makina bakoitzak indarra hartzen zuen, polea eta uhal baten bidez. Honetaz gain, ardatza ondoko lokaletara pasatzen zenez, lokal horiek beste lantegi txikiei alokatzen zitzaizkien, energia iturria eta guzti.

    Sistema hori ibaiaren emariaren araberakoa zen. Beraz, lehorte garaian, presaren maila jaisten zenean, lan egiteari uzten zitzaion eta laneguna bukatutzat ematen zen. Langileek ez zuten inolako ordainik jasotzen lan egin ezinagatik, eta ezin zuten lanera itzuli presak berriz ere ura izan eta energia lortu arte. Argi dago garai gogorrena uda izaten zela. Lan ordutegi aldaketak ere ohikoak izaten ziren, betiere ibaiaren emariaren araberakoak. Hori zela eta, ohikoa zen goizeko lauetatik eguerdiko hamabietara lan egitea.

    1917 edo 1918 aldera, Alberditarrek energia elektrikoa lortzeko alternadoreak jarri zituzten (75 eta 90 Kilovolt-ampere). Hala ere, beti ez zuten potentzia hori lortzen, batez ere udan edo sikutian.

    Gaur eguneko presa 1929.ko ekainak 19an bukatu zen.

    Sarrerako erretena lantegiaren azpitik pasatzen zen, eta irterakoaren zati bat ere. Irteerako erretenaren bukaera gainean Churruca y Cia eraikina eraiki zuten.

    Presa gaineko lekua Olako osiña izenarekin ezagutzen zen, eta bertan hainbat mutil soraluzetarrek ikasi zuen igeritan. Zentrala errekaren (eta presaren) ezkerrean badago ere, eskuman rebosaderoa zegoen, eta haren azpiko urei Ustela esaten zitzaion, ura ez zelako askotan berrizten.

    Presa oraindik mantentzen da, nahiz eta Oleako zubia eraiki zutenean pare bat metro kendu zioten; ondorioz, presaren ur azalera dezente murriztu zen.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Sarrera ubideak 40 metro zituen.

    Bi turbina zituen, Francis motakoak, bi deribazioekin (55 eta 66 CVtakoak).


    Erreferentziak