Ander Ezenarro (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:53, 16 apirila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Ander Ezenarro Urzelai
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio Irun
    Hil Soraluze
    Profila Musikagilea


    Bizitza

    Irunen jaio zen, baina 12 edo 13 urtekin Soraluzera etorri zen lanera, Santuarenera haiz zuzen.

    Soraluzetar batekin ezkondu, eta Errebal kaleko 10. zenbakian bizi ziren. 8 seme-alaba izan zituzten, baina bat umea zela hil zitzaien; lehen biak bikiak izan ziren.

    Musikagilea zen afizioz, eta Aratusteetako Batzokiaren konpartsarako hainbat abesti egin zituen. Honetaz gain, abesti zaharrak ere bildu zituen.

    Soraluzen bertan hil zen.


    Musikagilea

    Andres Ezenarro da Gerra Zibila baino lehen herrian egiten ziren Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberak, Pintoriak, Arraunlariak, Sorgiñak, Sudango Sultana, Zapatariak, Baserriko ezkontza, Sorgiñena eta abar.

    Guztien letrak Gerardo Ezenarro semeak jaso zituen, eta Eustaki Maiztegi Txiket-ek txukun-txukun transkribatu. Botaizu zeuria Udal ekimenaren barruan, 1991ko jai egitarauan letrak agertu ziren. Eta 1993 urtean Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica bere liburuan bi abestien partiturak sartu zituen: Arraunlariak eta Zapatariak.

    Honetaz gain, Ander Ezenarrok kutsu politikoa zituen beste kantak ere egin zituen: Hau da barregarria...

    Gerardo Ezenarrok beste abesti batzuk jaso zituen, umorezkoak hauek ere, Anderrenak izan daitezkeenak: Plazentzian antzinatik abesten diranak, Zapatari ta andra-gizonak Plazentzian ikasiak eta Ezkontza ostekoak.


    Biltzailea

    Resurrección María de Azkue Soraluzetik pasa zenean abesti zaharren bila, Ander Ezenarrori Zeruko erregiña abestia hartu zion. Gero, Cancionero Popular Vasco-n argitaratu zuen, Isabel Kerejetari hartutako beste hiru abestirekin. Bai Isabel Kerejeta baita Andres Ezenarro Irunekoak ziren, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituzten Azkuerekin egon zirenerako.

    Urte batzuk geroago, Ander Ezenarrok bi abesti bidali zizkion José Ariztimuño Aitzol-i, honek bere bilduman gorde zituenak: Aita San Migel Ixurretako eta Isabel Kerejetari hartutako Etorri nintzanian.


    Oroitzapenak

    Ahotsak izeneko proiektuan, Anderren bi seme elkarrizketatu zuten, Gerardo[1] eta Jaio[2].


    Erreferentziak