«Andramarixak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    22. lerroa: 22. lerroa:


    ==[[Santiago-santanak (eu)|Santiago-santanak]]==
    ==[[Santiago-santanak (eu)|Santiago-santanak]]==
    Sasoi batean, abuztuko oporrak ez ziren, eta hastekotan astebetekoak izaten ziren. Gero, bi, hiru astetakoak… etorri ziren. Ondorioz, abuztuan gero eta jende gehiago geratzen zen: etorkinak beren herrietara bueltatzen zirelako, eta bertakoak ''oporretara'' joaten zirelako.
    Sasoi batean, abuztuko oporrak ez ziren, eta hastekotan astebetekoak izaten ziren. Gero, bi, hiru astetakoak… etorri ziren. Ondorioz, abuztuan gero eta jende gutxiago geratzen zen: etorkinak beren herrietara bueltatzen zirelako, eta bertakoak ''oporretara'' joaten zirelako.


    Horregatik, 1977 urtean herriko ''jai paraleloak'' antolatzen hasi ziren: Santiago-santanak. Gaur egun herriko jai nagusiak
    Horregatik, 1977 urtean herriko ''jai paraleloak'' antolatzen hasi ziren: Santiago-santanak. Gaur egun herriko jai nagusiak
    61. lerroa: 61. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Jai egitarauak (eu) | Herriko jai egitarauak]]. 1948tik gaur arte.
    * [[Garai bateko andramarixak (eu) | Andramarixak]]. Iñaki Lete (Jai egitaraua 1974)
    * [[Garai bateko andramarixak (eu) | Andramarixak]]. Iñaki Lete (Jai egitaraua 1974)


    [[Kategoria: Herriko jaiak]]
    [[Kategoria: Herriko jaiak]]

    16:30, 9 maiatza 2019(e)ko berrikuspena

    Bertako parrokia Santa María la Real izanik, Andramarixak izan dira betidanik herriko jai nagusiak.

    Egutegia

    Jaiak bezperatik hasten dira, abuztuak 14an, eta beste hiru egun irauten dute: Andramari eguna, San Roke eta San Roke txiki (abuztuak 17).

    Garai batean hurrengo domeka arte irauten zuten, Ezoziako kofradiako eguna arte, hain zuzen.


    Aintzinako jaiak[1]

    Inoiz Andramari bezperaren aurretik ere ikuskizunak izaten baziren ere, jaiak abuztuak 14ko eguerdian hasten ziren, ezkil-otsekin. Ostean, Lizarrako dultzaineroei ongietorria egiten zitzaien, tren geltokian. Arratsaldean, Amabirjinaren bederatziurrenaren azken eguna zenez, elizan Salbea abesten zuten. Eta iluntzean erromeria izaten zen.

    Andramari egunean dultzaineroek kalejira egiten zuten. Gero elizan Meza Nagusia izaten zen, abestua, eta ondoren banda kontzertua. Arratsaldean otxote lehiaketa eta iluntzean erromeria, dultzaineroek eta bandak animatuta.

    Biharamunean, San Roke egunean, goiz goizetik San Roke ermitaraino prozesioa abiatzen zen; heltzerakoan, meza ematen zen bertan eta herrira bueltatzen ziren, San Rokeren irudi zaharra Parrokira ekartzeko. Herrian Meza Nagusia izaten zen, abestua, eta banda kontzertua. Arratsaldean dantza lehiaketa, pilota partidak eta erromeria iluntzean.

    San Roke txiki eguneko ezaugarria, betidanik, zezenak izan dira. Goizean goiz kalejira, Iriarena jotzen; gero goizeko sokamuturra eta Gran Premio Placencia txirrindulari lasterketa. Bazkalostean arratsaldeko sokamuturra eta, iluntzean, erromeria.

    Egutegiaren arabera, hurrengo egunetan eta domeka artean (Ezoziako Kofradia eguna) jai egitaraua luza zitekeen: zinta karrera, batelak… eta, iluntzeoro, erromeriak.

    Hurrengo urteetako programak oso antzekoak ziren, aldaketa txiki batzurekin: erraldoiak eta buruhandiak, fanfareak...


    Santiago-santanak

    Sasoi batean, abuztuko oporrak ez ziren, eta hastekotan astebetekoak izaten ziren. Gero, bi, hiru astetakoak… etorri ziren. Ondorioz, abuztuan gero eta jende gutxiago geratzen zen: etorkinak beren herrietara bueltatzen zirelako, eta bertakoak oporretara joaten zirelako.

    Horregatik, 1977 urtean herriko jai paraleloak antolatzen hasi ziren: Santiago-santanak. Gaur egun herriko jai nagusiak


    Sokamuturra San Roke txiki egunean

    Gaur eguneko jaiak

    Lau egunetako egitura mantentzen dute, baina askoz arinagoa.

    Andramari bezperan txupinazoa eta iluntzean berbena[2]. Andramari egunean kalejira, banda kontzertua eta berbena izaten da; inoiz herri-kirol erakustaldiak eta suzko erroberak izan dira.

    San Roke egunean goizetik prozesioa joaten da San Rokeren bila, eta ongi etorria egiten zaio. Egunean zehar tortila lehiaketa, dantza lehiaketa... eta iluntzean berbena. Biharamunean, San Roke txiki, zezenak goiz eta arratsaldez: sokamuturra eta kalejirak.


    Bitxikeriak

    Lizarrako dultzaineroak

    Lizarrako dultzaineroak, Elizaga familikoak, XIX mende bukaeran hasi ziren herritan jotzen, eta 1898 Eibarra etorri ziren lehen aldiz. Soraluzera ere etortzen ziren, jai egitarauetan 1950 urtetik aurrera urtero urtero agertzen dira eta.

    Hasierako urteetan trenez etorzen ziren, Lizarra-Gasteiz-Soraluze, The Anglo Vasco-navarro Railroad Company erabiliz.

    Jaiak bukatzerakoan, hurrengo urterako kontratua egiten zuten. 1979 urtean, itxuraz, ez zuten hurrengo urterako kontratua lotu eta hura izan zen beren azken urtea Soraluzen.

    Erandiko Banda Andramarixetan (Diario Vasco 2012)

    Musika bandak

    Gerra aurrean, herrian bi musika banda zirela eta, tirabira handiak izan ziren jaietan zeinek jo. Gerra ostean, berriz, San Ignacio banda karlista geratu zen bakarrik.

    1960ko hamarkadan San Ignacio banda desegin zenean, Erandioko banda etorri izan da Soraluzera urte askotan.

    2017 urtean, berriz, Urduñako bandak jo egin du Andramari egunean.

    Konbidautzak

    Herriko jaiak izanik, eta beste herri askotan gertatzen zen bezelaxe, kanpotik ere jende asko zetorren.

    Bazkaltzeko orduan, berriz, bazegoen aldea. Batzuk aurretik zekarren konbidautza; hau da, familiako edo lagun baten gonbidapena zuten bazkaltzera joateko. Eta, dudarik gabe, konbidautza hauen ordaintzeko beste herriko baten jaietako konbidautza izaten zen.

    Beste batzuk, aldiz, inoren konbidautza barik etorritakoak, eguerdi aldera batera eta bestera ibiltzen ziren, ea soraluzetar ezagun bat topatzen zuten honek bere etxera konbidatzeko.


    Erreferentziak

    1. 1950 urteko programa hartu dugu erreferente moduan.
    2. 2013 urtean Soraluze Saria txirrindulari lasterketa azken aldiz jokatu zen; LVI edizioa izan zen.