«Arane kiroldegia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    57. lerroa: 57. lerroa:


    ===Kultura===
    ===Kultura===
    * ''Areto nagusia''. Zine, antzerki, hitzaldi… hainbat gauzatarako erabiltzen den aretoa da. 140 lagunentzat tokia du. Aretoaren sarrera dantza edota ballet egiteko prestatuta dago.
    * ''Areto nagusia''. Zine, antzerki, hitzaldi… hainbat gauzatarako erabiltzen den aretoa da. 160 bat lagunentzat tokia du. Aretoaren sarrera dantza edota ballet egiteko prestatuta dago.
    * ''Liburutegia''. 1964tik Udaletxeko [[Kontzupea (eu)|Kontzupean]] zegoen, Udal Alondegia izandakoa. 1989ko urriak 2an Arane kiroldegiko egoitza berrira pasa zuten. Irakurtzeko bi gune ditu, bata gazteentzat eta bigarrena helduentzat. Jendeak aspaldi ez du irakurtzen bertan, bertako egunkari eta aldizkariak ez bada. Ikasleek erabiltzen zuten, baina 2010 hamarkadaren bukaeran Baltegietako Malmeronean ikasgela zabaldu zuten.
    * ''Liburutegia''. 1964tik Udaletxeko [[Kontzupea (eu)|Kontzupean]] zegoen, Udal Alondegia izandakoa. 1989ko urriak 2an Arane kiroldegiko egoitza berrira pasa zuten. Irakurtzeko bi gune ditu, bata gazteentzat eta bigarrena helduentzat. Jendeak aspaldi ez du irakurtzen bertan, bertako egunkari eta aldizkariak ez bada. Ikasleek erabiltzen zuten, baina 2010 hamarkadaren bukaeran Baltegietako Malmeronean ikasgela zabaldu zuten.
    * ''Ludoteka''.
    * ''Ludoteka''.
    * ''Erakusketa aretoak''. Bi daude, baina bat ikasgela moduan erabili izan da. 2020an Udal Euskaltegia zegoen bertan.
    * ''Erakusketa aretoak''. Bi daude, baina bat ikasgela moduan erabili izan da. 2020an Udal Euskaltegia zegoen bertan.
    * ''Gazte lekua''. Goiko terrazan egindako eraikinean dago.
    * ''Gazte lekua''. Goiko terrazan egindako eraikinean dago.
    ''(handiago ikusteko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Arane_kiroldegia._Antzokia._Butakak.jpg | Herri antzokia
      Arane_kiroldegia._Liburutegia.jpg      | Liburutegia
      Arane_kiroldegia._Ludoteka.jpg          | Ludoteka
      Arane_kiroldegia._Gaztelekua.jpg        | Gaztelekua
    </gallery>


    ===Bestelakoak===
    ===Bestelakoak===
    Beheko solairuan, frontoia eta igerilekuaren artean, badago taberna bat.
    Beheko solairuan, frontoia eta igerilekuaren artean, taberna egon zen.





    23:13, 22 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

    Arane kiroldegia egin berritan (José Berrueta 1988)

    Historia

    1988: hasierako eraikina

    1985 urtean Udalak fabrika zaharra erosi zion SAPAri, Euscalduna lantegia izandakoa, alegia.

    Lanak hurrengo urtean hasi ziren, eta 1988ko abenduak 17an Arane kiroldegia inauguratu zuten. Parte hartu zutenen artean Luis Felipe Galarraga (Soraluzeko alkatea), Venancio Oregi (Soraluzeko parrokoa) lmanol Murua (Gipuzkoako Ahaldun Nagusia), José Luis Tellería (Kultura ahalduna) eta Jesús Mª Akizu (Udal Harremanen ahalduna, soraluzetarra). Egun herretan bertan Soraluzeko saihesbidea ere inauguratu zuten.

    Kiroldegiak atzekaldean dagoen Arane iturritik hartu zuen izena.

    Hasiera batean kiroldegiak frontoi polibalentea, igerilekua, gimnasioa… zituen. Eta kulturako hainbat gela: zine eta antzerki aretoa, liburutegia, erakusgelak… estetika gabinetea eta taberna ahaztu gabe. Goian bi terraza zituen, bi maila desberdinetan: goikoan (handian) fulbito zelaia zegoen sare eta guzti, eta behekoa (txikian) jendea bertan egoteko zen.

    Gainera, kiroldegian bertan arduradunarentzako etxebizitza ere bazuen, nahiz eta inoiz erabili ez izan.

    Goiko terrazako eraikina (Soraluzeko Udala 2019)

    2010 hamarkada: birmoldaketak

    Urteen zehar kiroldegia premia berrietara egokitu izan da. Batzutan nahikoa izan da gelak modu batean edo bestean egokitu: ludoteka, musika eskola, pintura ikasgela, udal euskaltegia...

    Bestetan hori baino gehiago izan behar da, rokodromoaren kasua, esateko. Orduan squash kantxa bat aprobetxatu zuten, sarrera inguruan rokodromoa antolatzeko.

    Azkenik, 201x urtean egindako lan handiak aipatu behar dira, kiroldegiko gainaldeari zegozkienak. Alde batetik, goiko terrazan fulbito zelaia kendu zuten, eta eraikin berria jaso zuten, taberna izateko asmoarekin<ref>Azkenean inor ez zen animatu taberna zabaltzen, eta hutsik geratu zen Gaztelekua bertara eraman zuten arte.<ref>. Honetaz gain irisgarritasuna hobetu zuten, espaloitik goiko terrazaraino aldapa eraikiz.

    Honetaz gain, errepidearen bestealdea (Txaran, SAPAren biltegia egondako tokia) atondu zuten bertan paddle pista egiteko. Eta honekin batera, ohiko sarrera konpontzeaz gain (sasoi batean Toki Alai frontoirako eskilarak zirenak) oinezkoentzako zubi berria egin zuen goiko terrazatik.

    Arane kiroldegia egin berritan (José Berrueta 1988)

    2020: handitze lanak

    Nahiz eta azken urteetan herriak biztanle asko galdu, kiroldegiaren erabilera gero eta handiago da.

    Horregatik 2019-2020 urteetan terraza txikia hartu zuten kiroldegia handitzeko (450 m2). Lanek 568.000 €tako kostua izan zuten, horietatik 250.000 Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri zituela.

    Modu honetan lortu izan ziren gimnasio berria (ibai alderako bistak izango dituena), spining gela berria eta erabilera anitzeko espazioa. Honetaz gain aldagelak eta komunak ere egin ziren.


    Instalazioak

    Kirola

    Arane kiroldegiak hainbat kiroletan aritzeko instalazioak ditu:

    • Frontoia. Estalia eta hiru hormakoa, 40 metro luze da eta 22 metro zabal; pareten altuera 10 metrotakoa da. Pilotaz gain, saski-baloia, eskubaloia, fulbitoa (areto-futbola), gimnasia orokorra edota gimnasia erritmikorako ere balio du. Behar denean harmailak ezkutatzeko aukera dago, kantxa handitzeko eta ikuskizunak, beste kirolak... bertan egiteko.
    • Igerilekua. Igerileku estalia eta itxia da, ur klimatizatua duena. 25 metro luze da, lau kaletakoa (sei kale sartzeko toki nahikorik ez zegoen eta).
    • Squash kantxa.
    • Paddle pista. Estali gabekoa, errepidearen bestekaldean dago, Txarako lurretan. Bertara joateko kiroldegi gaineko terrazatik zubia dago.
    • Rokodromoa. Squash kantxa bateko alboan.
    • Gimnasioa.
    • Jarduera fisikorako gela.
    • Txirrindularitza gela.

    Honetaz gain, badaude aldagelak, dutxak, komunak...

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)

    Kultura

    • Areto nagusia. Zine, antzerki, hitzaldi… hainbat gauzatarako erabiltzen den aretoa da. 160 bat lagunentzat tokia du. Aretoaren sarrera dantza edota ballet egiteko prestatuta dago.
    • Liburutegia. 1964tik Udaletxeko Kontzupean zegoen, Udal Alondegia izandakoa. 1989ko urriak 2an Arane kiroldegiko egoitza berrira pasa zuten. Irakurtzeko bi gune ditu, bata gazteentzat eta bigarrena helduentzat. Jendeak aspaldi ez du irakurtzen bertan, bertako egunkari eta aldizkariak ez bada. Ikasleek erabiltzen zuten, baina 2010 hamarkadaren bukaeran Baltegietako Malmeronean ikasgela zabaldu zuten.
    • Ludoteka.
    • Erakusketa aretoak. Bi daude, baina bat ikasgela moduan erabili izan da. 2020an Udal Euskaltegia zegoen bertan.
    • Gazte lekua. Goiko terrazan egindako eraikinean dago.

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)

    Bestelakoak

    Beheko solairuan, frontoia eta igerilekuaren artean, taberna egon zen.


    Erreferentziak