«Aratoste hontako (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    t (Jcao wikilariak «Aratuste hontako (eu)» orria «Aratuste ontako (eu)» izenera aldatu du: Ortografia)
    t (Sorapedia wikilariak «Aratuste ontako (eu)» orria «Aratoste hontako (eu)» izenera aldatu du)
    (Ez dago alderik)

    19:03, 20 martxoa 2020(e)ko berrikuspena

    Izenburua Aratuste ontako
    Egilea/k ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Domentx Uzin
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jatorrizko letra Euskara batuaz

    Aratuste ontako gaur da martitzena,
    mutil gaztientzako egunik onena,
    ondo pasatziarren egin dogu lana,
    ematen badoskuzu errialtxo bana.

    Danok santu ein nahixan bat ez dago txarrik,
    ta gure mixerixan ez dago odolik,
    Plaentxiako ibaixa dago loña barik,
    ta biargiñan mahaixan jatuna ugari.

    Kunplitzeko dauzkagun intentziño fiñak,
    eta egiten doguz danok alegiñak,
    makiñak zarataka ixilikan miñak,
    hola onratzen doguz ALFAko makiñak.

    Aratoste honetako gaur da martitzena,
    mutil gazteentzako egunik onena,
    ondo pasatzeagatik egin dugu lana,
    ematen badiguzu errealtxo bana.

    Danok santu egin nahian bat ez dago txarrik,
    ta gure miserian ez dago odolik,
    Soraluzeko ibaia dago loina barik,
    ta beharginaren mahaian jatun ugari.

    Kunplitzeko dauzkagun intentzio finak,
    eta egiten ditugu danok ahaleginak,
    makinak zarataka ixilik minak,
    hola onratzen ditugu ALFAko makiñak.


    Azalpenak

    Gerra aurreko aratoste kanta.

    Badaiteke Eibartik etorritakoa izatea (ALFA makinen aipamenarengatik).

    Beste bertsio batean, ondo pasatziarren egin dogu lana beharrean ondo bazkaltzearren abesten zen.


    Erreferentziak