Aratoste hontako (eu)

    From Sorapedia
    Revision as of 22:51, 22 March 2021 by Jcao (talk | contribs)
    (diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
    Izenburua Aratoste hontako
    Egilea/k ezezaguna
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Domentx Uzin
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Jatorrizko letra Euskara batuaz

    Aratoste hontako gaur da martitzena,
    mutil gaztiendako egunik onena,
    ondo bazkaltziarren egin dogu lana,
    ematen badoskuzu errialtxo bana.

    Danok santuen ein nahixan bat ez dago txarrik,
    ta gure mixerixan ez dago odolik,
    Plazentziako ibaixa dago loña barik,
    ta biargiñan mahaixan jatuna ugari.

    Kunplitzeko dauzkagun intentziño fiñak,
    eta egiten dogu denok alegiña,
    makiñak zarataka ixilikan miñak,
    hola hondratzen doguz ALFAko makiñak.

    Aratoste honetako gaur da martitzena,
    mutil gazteentzako egunik onena,
    ondo bazkaltzeagatik egin dugu lana,
    ematen badiguzu errealtxo bana.

    Danok santu egin nahian bat ez dago txarrik,
    ta gure miserian ez dago odolik,
    Soraluzeko ibaia dago loina barik,
    ta beharginaren mahaian jatun ugari.

    Kunplitzeko dauzkagun intentzio finak,
    eta egiten ditugu danok ahaleginak,
    makinak zarataka ixilik minak,
    hola onratzen ditugu ALFAko makiñak.


    Azalpenak

    Gerra aurreko aratoste kanta.

    Badaiteke Eibartik etorritakoa izatea (ALFA makinen aipamenarengatik).

    Beste bertsio batean, ondo bazkaltziarren egin dogu lana beharrean ondo pasatziarren abesten zen.


    Aintzinako ALFA josteko makina


    Erreferentziak