Armagintzaren hastapenak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: 1573.ean Soraluzeko Erret Lantegiak sortu ziren, eta hurrengo hiru mendetan Soraluze izan zen euskal armagintzaren ardatza, Europa osoan ospea irabaziz. Baina Erret Lante...)(r)en berrikusketa, ordua: 02:09, 3 urtarrila 2022
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    1573.ean Soraluzeko Erret Lantegiak sortu ziren, eta hurrengo hiru mendetan Soraluze izan zen euskal armagintzaren ardatza, Europa osoan ospea irabaziz.

    Baina Erret Lantegiak Soraluzen ezartzeko bertako armagileek aurreko mendean egindako bidea funtsezmoa izan zen.

    Armagintza Euskal Herrian

    XIII.mendean euskal armagintza ospea irabazten hasi zen, batez ere Debarrokoa: Arrasaten zegoen burni-mineralarekin oso ezaugarri onak zituen altzairua egiteko, eta honeraz baliatzen ziren inguruko armagileak arma zuriak era babesekoak ekoizteko. Ia 1248ean, Sevillako konkistarako, Gaztelako itsas-armadak euskal armak erabili zituen. Bi mende geroago (1480) Gaztelako Isabel erreginak Burgoseko agintaria Diego de Soria bidali zuen Euskal Herrira, 15.000 lantza eta 4.000 pavesa, lombarda era zerbatana erosteko. Aldi berean, gainontzeko ekoizpenak uzteko eta armagintzan aritzeko gomendioa etorri zen. Zortzi urte geroago lehen debekua etorri zen, armarik ezin zela saldu Gaztelatik kanpo (1488/11/19). Sancho Ibáñez de Malleak aurretik emandako gomendioa azpimarratu zuen.

    Lehen armagile soraluzetarrak

    Gainontzeko Debarroan moduan, Soraluzen ere arma zuriak egiten hasi ziren. Lehengaia gertu zuten (Arrasateko altzairua, bertan edota inguruko herrietan egina) eta orografia ere alde (ur asko eta oso aldapa gogorrak, burnioletara indarra eramateko). Lehen aipamenak 1509.ekoak dira (Oinatuko Unibertsitateko Agiritegi Probintziala). 1512.ean Juan Ibáñez de Loyolak eskopeta eta arkabuzak egiteko kontratua sinatu zuen.

    1515.ean Juan de Ondarzak infanteriarako saldu zizkien 30 kofelete[1] eta beste horrenbeste barbolete egin zituen infanteriarako. 1516.ean Juan Ibáñez de Loyola eta Juan Martínez de Churruca armagileek 50 espingarda saldu zizkioten Juan López Aizpiri eibartarrari, 14.000 marabeditan. 1522.eko kontratua gordetzen da 50 arkabuz bereziak egiteko, bakoitza urrezko lau dukatetan. Urte berean Juan Ibáñez de Loyola armagileak Francisco de Badilo kapitainari esan zion 100 eskopeta zituela saltzeko prest, eta nahi izan ezkero hilabete batean (maiatzak 25etik ekainak 24ra) beste 350 egiteko prest zegoela, zilarrezko 7 errealetan. Martin de Unamuno soraluzetarrak urte batzuk geroago demostratu zuenez, 1526.ean Martin Ibález de Unamunok aitonak sutegia zuela, bertan arkabuzak ekoizten zirela. 1561.ean Juan Ibáñez de Churrucak 600 moskete eta beste hinenbeste arkabuz egin zituen.

    Lehen aztertzailea

    Erosketak kudeatzeko eta arma guztiak probatzeko, Felipe II.a erregeak erabaki zuen aztertzaile bat izendatzea, Debarroan bizi behar zuena.

    1568.ean Hernando de Aguirre debarra izendatu zuen. Funtzionari hau hasi zen antolatzen gerora Erret Lantegiak izango zirenak[2].

    Burgoseko eskaera

    1568.eko bukaeran Alpujarretako moriskoak matxinatu ziren, eta Felipe II hasi zen gudarosteak prestatzen aurka egiteko. Burgoseko gudarostea armatzeko, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziei 150-200 arkabuz prestatzeko eskatu zien (1569/12/03), Pedro de Trigueros erosketaz arduratuko zela. Eta honek Soraluzera jo zuen zuzenean. Erregearen eskaerari aurrea hartuz, azaroan Pedro de Trigueros honek 200 arkabuz lotu zituen Soraluzeko hainbat armagileekin: Domingo de Mendiola, Juan de Churruca eta Jerónimo de Igueribar. Tratua arkabuz bakoitzeko 23 errealetan egin zuen, osagarri guztiekin: flaskoak, flasko txikiak, moldeak, arraskagailuak, sacapelotas, hembrillak" eta baketak. Abenduan bertan Hernando de Aguirrek beste 200 arkabuz eman zizkion, Gasteizen. Hauek 22 errealetan ordaindu zituen. Soraluzetarrek 179 arkabuz eman zituzten 1570.eko urtarrilaren erdialderako: 50 Domingo de Mendiola, 50 Juan de Churruca, 50 Martin Ibáñez de Unamuno eta 29 Jeronimo de Igueribar. Azken honek otsailean eman zituen falta ziren 21 arkabuzak.

    [3]

    1573.eko Erret Lantegiak

    Ekoizpena antolatzeko eta eskaerak bermatzeko, 1573.ean Soraluze eta inguruko armagileek Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la Villa de Placencia sortu zuten.

    Esan noiz izan zen, eta zein izan zen lehen gallifantea


    Erreferentziak

    1. Kofeletea eta barboletea soldaduen kasko zatiak ziren.
    2. Influencia de los armeros vascos en la armeria española. Antonio Aldecoa (Bilbao 1976).
    3. La contribución de la ciudad de Burgos y su jurisdicción a la pacificación de las Alpujarras, 1569-1570. Ángela Pereda López (Obradoiro de historia moderna 2021).