Arribiribilleta zutarria. Indusketak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Arribiribilleta | irudia = Mendigain._Arribiribileta_03_(Oscar_Pérez_2016).jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea = Neolito-Brontz...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:27, 8 abendua 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Arribiribilleta
    Mendigain. Arribiribileta 03 (Oscar Pérez 2016).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Zutarria


    Aspaldiko indusketak (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren)

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan, halaxe jaso zuten:

    Irukûtzetatik ez urruti, mendebalderutz, ertz borobildutako hareharria dago, 3,50 metro luze, 1,65 zabal eta 0,30 lodi duela. Lekuak harri honetatik hartu du izena (Arribiribilleta = borobildutako harriaren tokia). Harria beste nonbaitetik ekarria ematen duenez, inguruan indusketak egitea erabaki genuen. Teila zatiak eta ikatz puxkak atera ziren, mugarri azpian jartzen ohi direnak benetakotasuna adierazteko.


    Aurreneko indusketa modernoak (2012 kanpaina)

    2012 urtetik aurrera Dolmenen ibilbidea egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    Aurreneko indusketak Arribiribilleta trikuharrian egin zituzten, Aranzadi Elkarteko Manu Ceberio eta Jexux Tapia arkeologoek hain zuzen. Ordurarte trikuharria zela uste bazen ere, indusketen ondorioz Arribiribilleta monumentu megalitikoa menhir bat dela egiaztatu izan zen.

    Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen menhir hau zutik zegoen duela 4000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita. Azken teorien arabera, orain dela 200 bat urte edo bota zuten lurrera, frantsesada garaian.

    360 gradu elurretan (Jose)



    Arribiribiletako zutarria (Aranzadi)


    Berriro zutik (2014 kanpaina)

    Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera.

    Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.


    Trabajos de excavación en Karakate (Aranzadi)



    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)



    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)



    Manu Ceberioren azalpenak (Aranzadi)


    Zutarria zutitzen (Aranzadi)



    Aspaldiko indusketak (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren)

    Bitatean, herrian bertan Arribilibilletako zutarriaren kopia jarri zuten erakusgarri, lanen berri emateko. Udaletxe eta abadetxen artean zintzilik jarri zuten hain zuen.


    Arribiribilletako zutarria herria jeisten

    Ostera, erreplika hau Ezozi bidean ezarri zuten, fulbol zelaiaren ondoan.


    Gizaburua indusketak (2016 kanpaina)

    Arribiribilletaz gain, Dolmenen ibilbidea egitasmoaren barruan beste monumentu batzuk berreskuratzea aurrikusten da.

    Halaxe, bi urte geroago Gizaburua tumulua induskatu zuten.


    Erreferentziak