Arzabalaga baserria (eu)

From Sorapedia
Revision as of 19:42, 8 May 2016 by Jcao (talk | contribs)
Jump to: navigation, search
Arzabalaga
Arrazabalaga
Arzabalaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
Izen formala Arrizabalaga
Bailara Ezozia
Altuera 178 m
Hedadura 0,7 Ha
Kaletik 3,4 km


Bertako familia

Irisarri-Aranberritarrak


Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)


Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

Izenak harri zabalaren tokia esan nahi du.

XVIII mendearen erdialdean Francisca de Larreategui zen jabea, Teresa de Urreta azken honen ondasunen arduraduna zela. Gero Tomás Aguirrebeñak erosi zuen. Azken biztanlea Julio Igarzabal Olano izan zen.

Gerra ostean txakolina eta sagardoa egiten zuten eta kanpotarreei zerbitzu ere bai. 60-70 hamarkadetan 20 bat familia etorri ziren Arzabalagara, gehienak Zamora aldetik. Baserriko gelak alokatzen zizkieten eta urteetan dozenaka lagunek egin zuten bizimodua bertan.


Erreferentziak