«Así en la tierra como en el cielo (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    10. lerroa: 10. lerroa:


    ==Izenburu osoa==
    ==Izenburu osoa==
    Así en la tierra como en el cielo. Familia e Iglesia: Intereses contrapuestos en torno a una capellanía guipuzcoana (1778-1886)
    Así en la tierra como en el cielo. Familia e Iglesia: Intereses contrapuestos en torno a una capellanía guipuzcoana (1778-1866)


    ''Zeruan bezela lurrean ere. Familia eta Eliza: kapelautza gipuzkoar baten inguruko interes kontrajarriak (1778-1886)''
    ''Zeruan bezela lurrean ere. Familia eta Eliza: kapelautza gipuzkoar baten inguruko interes kontrajarriak (1778-1866)''




    38. lerroa: 38. lerroa:
    Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, ''doako justizia'' eskatu zuen.
    Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, ''doako justizia'' eskatu zuen.


    1824 urtean prozesuak Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Urte berean epaitegi zibilean ere antzeko epaia eman zuten, nahiz eta aurrekariak Miguel Antonio de Jauregiren aldekoak izan.
    1824 urtean prozesuak Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. 1827 Atanasio Puyal apezpikua hil zen, eta 1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.


    Eta orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. 1827 Atanasio Puyal apezpikua hil zen, eta 1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.
    Epaitegi zibilak 1833 eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra. Eta orduan Juan Bautista de Beiztegui hil zen. Kalagorriko apezpikuak José Matías de Beizregui izendatu zuen kapelau, eta aldiberean kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, José Cruz de Azcaray. Beraz, bi kapelau ziren batera, eta epaiak hasi ziren berriro.


    Urte hartan lehen karlistada sortu zenean prozesu asko bertan behera itxi ziren, haietako bat hau. Juan Bautista de Beiztegui Bordelera joan eta bertan ezkondu zenez, José Cruz de Azcaray kapelaua izan zen 1865 urtean hil zen arte.
    Demanda eta epaiek 1819 urtetik 1834 urtera arte iraun zuten.
    Demanda eta epaiek 1819 urtetik 1834 urtera arte iraun zuten.



    22:35, 6 iraila 2016(e)ko berrikuspena

    Así en la tierra como en el cielo
    Así en la tierra como en el cielo. Azala.jpg
    Egilea Jesús Mª Pitarque de la Torre
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2003
    Argitaletxea www.academia.edu
    Hiria


    Izenburu osoa

    Así en la tierra como en el cielo. Familia e Iglesia: Intereses contrapuestos en torno a una capellanía guipuzcoana (1778-1866)

    Zeruan bezela lurrean ere. Familia eta Eliza: kapelautza gipuzkoar baten inguruko interes kontrajarriak (1778-1866)


    Liburua zertan den

    Jesús María Pitarque historialariari XVIII eta XIX mendeen arteko aldaketak interesatzen zaizkio bereziki.

    Espainiako Archivo Histórico Nacional delakoan (Artxibategi Historiko Nazionala) demanda baten agiriak topa zituen, Soraluzen sortutako kapelautza bati buruzkoak hain zuzen.

    UNEDen ikasten ari zela, gai honi buruz tesina aurkeztu zuen 2003. urtean. Tesina hau Internet-en argitaratu zuen.


    Soraluzeri buruzkoak

    Kapelautza hau Juan Antonio de Azkarate jaunak sortu zuen, 1878-79 urteetan, eta errentak eman zizkion.

    Aurreko kapelaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba. 1812 urtean José María hil zen, eta kapelautza arrebak eskatu zuen, María Bárbara de Aguirre andereak. Kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, onartu zuen.

    Zazpi urte pasa eta gero Kalagorriko orduko apezpikuak, Atanasio Puyal y Poveda jaunak, Deba bailara bisitatu zuen (gogoratu garai hartan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Deba bailara Kalagorriko elizbarrutian zeudela). Egoeraren jabe egin zenean, kapelautza hutsik zegoela erabaki zuen, María Bárbara apaiza ez zelako, eta gainera andra. Eta zegokion prozesua martxan jarri zuen, eliz-epaitegietan.

    Baina María Bárbararen senarrak, Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak[1], pisu handia zuen. Honek bigarren prozesua abiatu zuen, epaitegi zibiletan baina, emaztearen errentak berreskuratzeko.

    Kapelautza (eta errentak) hutsik zegoela, Miguel de Mendiguchia izenekoak beretzat eskatu zuen kapelautza, Juan Antonio de Azcaraten ahaidea zelako. Horretarako hirugarren prozesua abiatu zuen.

    Gauzak horrela, 1820 urtean Espainiako hiru urteko liberala izan zen. Hiru urte hauetan Elizarekin zerikusia zuten lege guztiak aldatu zituzten, eta epaitegi zibilak goitik behera antolatu. Dena dela, Miguel Antonio de Jaureguiren demanda aurrera egiten ari zen. Baina 1823 urtean absolutismoa itzuli zenean, epaitegietan egindako bidea desegin zuten.

    Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapelautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, doako justizia eskatu zuen.

    1824 urtean prozesuak Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapelaua izateko eskubideak zituelakoan. 1827 Atanasio Puyal apezpikua hil zen, eta 1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko.

    Epaitegi zibilak 1833 eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra. Eta orduan Juan Bautista de Beiztegui hil zen. Kalagorriko apezpikuak José Matías de Beizregui izendatu zuen kapelau, eta aldiberean kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, José Cruz de Azcaray. Beraz, bi kapelau ziren batera, eta epaiak hasi ziren berriro.

    Urte hartan lehen karlistada sortu zenean prozesu asko bertan behera itxi ziren, haietako bat hau. Juan Bautista de Beiztegui Bordelera joan eta bertan ezkondu zenez, José Cruz de Azcaray kapelaua izan zen 1865 urtean hil zen arte. Demanda eta epaiek 1819 urtetik 1834 urtera arte iraun zuten.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Arkitekto honek, besteak beste, bigarren Erregetxearen proiektua egin zuen, eta Erregetxe berriarenak ere.