«Ascensio Gurruchaga (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Jcao wikilariak «Ascensio Gurruchaga (eu)» orria «Galería de ilustres. Ascensio Gurruchaga (eu)» izenera aldatu du)
     
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    #BIRZUZENDU [[Galería de ilustres. Ascensio Gurruchaga (eu)]]
    {{Pertsona (eu)
    | izena  = Ascensio Gurruchaga Odriozola <br> (Don Ascensio)
    | irudia  = Ascensio_Gurruchaga._Parrokian_organoa_jotzen.jpg
    | jaio    = Nuarbe, 1918
    | hil    = Donostia, 2001
    | profila = Abadea, musikaria
    }}
     
    ==Lehengo urteak==
    Nuarben (Urrestila, Azpeitia) jaio zen 1918ko maiatzaren 5an.
     
    Hamairu urte zituela aitak Azpeitiako organo jolearengana bidali zuen, solfeoa, pianoa eta organoa ikastera. Izan ere, urte hartan Pako bere anaia, Nuarbeko parrokian armonioa jotzen zuena, Bilbora joan zen bizi izatera. Modu honetan Ascensio Nuarbeko armonio-jolea bihurtu zen.
     
    Lau urte geroago, 1935. urtean, Pako anaiak Bilbora deitu zuen, San Mameseko Misericordian organo jolea eta solfeo irakaslea izateko. Urte haietan musika zaletasuna piztu zitzaion.
     
    1940. urtean Gasteizko Apaiztegian sartu zen, eta Gasteizko ikasketak iraun bitartean Apaiztegiko Kapera Nagusiaren organojolea izan zen.
     
    1951.ko ekainak 25ean Donostiako apezpikuak, Jaime Font y Andreuk, abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin. Lehengo meza Nuarben eman zuen egun batzuk geroago, uztailak 8an hain zuzen. Bitxikeri gisa, abade 'tanda' hartan Jose Maria Setién zegoen, geroago Donostiako apezpikua izango zena.
     
     
    ==Soraluzeko urteak==
    Ordenatu eta gutxira, irailerako, Soraluzera bidali zuten koadjutore; ia hasieratik parrokiako organojolea izan zen, eta Gau Gurtzaren zuzendari espirituala.
     
    Gainera, Santa Ana komentuko kapilaua izan zen, mojak Astigarragara joan ziren arte (1975). Urte hauetan komentuan bizi zen, eta 1975. urtetik aurrera Zahar-egoitzara pasa zen bizi izatera.
     
    Organo jole moduan zuen ospeagatik, aukerak izan zituen karrera egiteko: Zaragozako 'El Pilar'', Valladolid, Donostiako Artzai Ona katedrala... Baina nahiago izan zuen Soraluzen geratu.
     
    Jubilatzerakoan, azken urteak Itziarren eman zituen, gaixorik. Donostian hil zen, 2001. urtean.
     
     
    ==Musika lanak==
    Arestian esan genez, bertako organojolea izan zen etorri zenetik. Ez zuen inolako kontzerturik eman, baina meza zati batzuk (''Ofertorio''an, esateko) aprobetzatzen zituen pieza ederrak jotzeko.
     
    Parrokiko abesbatzaren laguntzailea izan zen, Mariaren Alaben abesbatzaren zuzendaria, [[Ezoziko Ama abesbatza (eu)|''Ezoziko Ama'' abesbatzaren]] sortu zuen, piano irakaslea izan zen, Allegro zortzikotea zuzendu zuen, [[Soraluzeko Ametsa ikastola (eu)|''Soraluzeko Ametsa'' ikastola]] eta Blue Bells taldea lagundu zituen...
     
    Soraluzen zela armonia ikasketak egin zituen, Escudero maisuarekin<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Francisco_Escudero Francisco Escudero Garcia de Goizueta]. Wikipedia (euskaraz)</ref>. Lan gutxi idatzi zituen, segururena ''Ezoziko Amaren ereserkia'' izango da ezagunena<ref>Ez nahastu abesten ohi den ereserkiarekin, azken hau [[Policarpo Larrañaga (eu) | Policarpo Larrañagarena]] da.</ref>; Letra, berriz, Anton Oregi-rena da.
     
     
    ==Irudiak==
    ''(handitzeko, sakatu gainean)''
    <gallery>
      Ascensio_Gurruchaga._Plaza_Barrian_abesbatza_zuzentzen.jpg | Plaza Barrian abesbatza zuzentzen
      Ascensio_Gurrutxaga_(Iraeta_2003).jpg                      | Don Ascensio <br> (Diario Vasco 2003)
    </gallery>
     
     
    ==Erreferentziak==
    * [[Galería de ilustres. Ascensio Gurruchaga (eu) | Galería de ilustres. Ascensio Gurruchaga]]. Diario Vasco (2003)
     
    [[Kategoria: Kulturgileak]]

    01:06, 7 abendua 2017(e)ko berrikuspena

    Ascensio Gurruchaga Odriozola
    (Don Ascensio)
    Ascensio Gurruchaga. Parrokian organoa jotzen.jpg
    Jaio Nuarbe, 1918
    Hil Donostia, 2001
    Profila Abadea, musikaria


    Lehengo urteak

    Nuarben (Urrestila, Azpeitia) jaio zen 1918ko maiatzaren 5an.

    Hamairu urte zituela aitak Azpeitiako organo jolearengana bidali zuen, solfeoa, pianoa eta organoa ikastera. Izan ere, urte hartan Pako bere anaia, Nuarbeko parrokian armonioa jotzen zuena, Bilbora joan zen bizi izatera. Modu honetan Ascensio Nuarbeko armonio-jolea bihurtu zen.

    Lau urte geroago, 1935. urtean, Pako anaiak Bilbora deitu zuen, San Mameseko Misericordian organo jolea eta solfeo irakaslea izateko. Urte haietan musika zaletasuna piztu zitzaion.

    1940. urtean Gasteizko Apaiztegian sartu zen, eta Gasteizko ikasketak iraun bitartean Apaiztegiko Kapera Nagusiaren organojolea izan zen.

    1951.ko ekainak 25ean Donostiako apezpikuak, Jaime Font y Andreuk, abade ordenatu zuen beste hogeitabat lagunekin. Lehengo meza Nuarben eman zuen egun batzuk geroago, uztailak 8an hain zuzen. Bitxikeri gisa, abade 'tanda' hartan Jose Maria Setién zegoen, geroago Donostiako apezpikua izango zena.


    Soraluzeko urteak

    Ordenatu eta gutxira, irailerako, Soraluzera bidali zuten koadjutore; ia hasieratik parrokiako organojolea izan zen, eta Gau Gurtzaren zuzendari espirituala.

    Gainera, Santa Ana komentuko kapilaua izan zen, mojak Astigarragara joan ziren arte (1975). Urte hauetan komentuan bizi zen, eta 1975. urtetik aurrera Zahar-egoitzara pasa zen bizi izatera.

    Organo jole moduan zuen ospeagatik, aukerak izan zituen karrera egiteko: Zaragozako 'El Pilar, Valladolid, Donostiako Artzai Ona katedrala... Baina nahiago izan zuen Soraluzen geratu.

    Jubilatzerakoan, azken urteak Itziarren eman zituen, gaixorik. Donostian hil zen, 2001. urtean.


    Musika lanak

    Arestian esan genez, bertako organojolea izan zen etorri zenetik. Ez zuen inolako kontzerturik eman, baina meza zati batzuk (Ofertorioan, esateko) aprobetzatzen zituen pieza ederrak jotzeko.

    Parrokiko abesbatzaren laguntzailea izan zen, Mariaren Alaben abesbatzaren zuzendaria, Ezoziko Ama abesbatzaren sortu zuen, piano irakaslea izan zen, Allegro zortzikotea zuzendu zuen, Soraluzeko Ametsa ikastola eta Blue Bells taldea lagundu zituen...

    Soraluzen zela armonia ikasketak egin zituen, Escudero maisuarekin[1]. Lan gutxi idatzi zituen, segururena Ezoziko Amaren ereserkia izango da ezagunena[2]; Letra, berriz, Anton Oregi-rena da.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Francisco Escudero Garcia de Goizueta. Wikipedia (euskaraz)
    2. Ez nahastu abesten ohi den ereserkiarekin, azken hau Policarpo Larrañagarena da.