Atxolin Txiki mendia (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Atxolin Txiki
    Altuera 830 m
    Buzoia Ez
    Mendilerroa Muskiritzu
    Bailara/ Herria San Andres / Elgoibar
    Soraluzetik Ordubete eta 45 m.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Mendi baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Azalpenak

    Mazelaegi mendilerroko tontorra, Atxolinen alboan dago, hegoaldean.

    Ipar-Ekialdeko isurialdeak Elgoibarko San Lorentzo bailarara begiratzen du. Tontorretik gertu pago-txara eta garo sailak dira nagusi, eta beherako pinua. Hego-Mendebaldeko isurialdeak Soraluze aldera begiratzen du, eta landarediari dagokionez goikaldean garoa eta otea, eta beherago insignis pinua eta izaia aurkituko ditugu batik bat.

    Tontorraren inguruan bi megalito ditu, izen bereko tumulua (825 m) eta zista hain zuzen. Mendilerro osoan hainbat trikuharri daude: Aizkoin (806 m), Pagobedeinkatu (797 m)…

    Ikuspegi orokorra (Jose)

    Igoera

    Soraluzetik (110 m) ipar-ekialdera jotzen Sabua mendilepora (760 m) heldu daiteke; Sabua mendilepo hau Kortazar (749 m) eta Atxolin (848 m) erdibidean dago.

    Handik Atxolin mendira igo daiteke, eta bertatik Atxolin Txikira jeitsi (5 minutu), edo Atxolin albotik pasatuz, hegoaldetik Atxolin Txikira igo. Ez batak ez besteak ez dute inolako zailtasunik.


    Atxolin Txiki II zista (Campoarrondo 2019)

    Kontuak

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek tumulua aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Baina alboko zistarekin ez ziren konturatu. 2001 urtean, berriz, talde batek antzeman zuen, eta Arbasoak proiektuaren barruan, 2015 urtean Aranzadi Elkarteko teknikoek zundaketak egin zituzten.


    Informazio osagarria

    Atxolin Txikiri buruzko informazio gehiago Atxolin mendiari buruzko hainbat web gunetan topa daiteke:

    • Atxolin. www.mendiak.eus (euskaraz)
    • Atxolin. www.luberri.net (euskaraz)
    • Atxolin. Wikipedia (euskaraz)
    • Atxolin. www.mendikat.net (Javier Urrutia, gazteleraz).

    Eta bertatik pasatzen diren ibilbideak:


    Erreferentziak