Auzi Orokorra (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Espainian gorrien agintaldiari buruzko Auzi Orokorra, Ministerio Fiskalak eraikitakoa<ref>Causa general instruida por el Ministerio Fiscal sobre la dominación roja en Esp...)(r)en berrikusketa, ordua: 03:28, 7 urria 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Espainian gorrien agintaldiari buruzko Auzi Orokorra, Ministerio Fiskalak eraikitakoa[1], Auzi Orokorra edo Causa General moduan ere ezagutua.


    Espainiako Auzi Orokorra

    Espainako gerra zibilaren (1.936-1.939) ostean, orduko Justizia Ministroak, Eduardo Aunos-ek, ikerketa prozesu itzel bat bultzatu zuen 1.940ko apirilaren 26ko dekretu baten bidez.

    Helburua, dekretoaren sarreraren arabera, "gorrien agkntaldiaren garaian egindako ekintza kriminalak jasotzea" zen. Gerra garaiaz gain, ikertutako epeak Errepublikako urreak ere hartzen zituen; hau da, 1.931 urtetik 1.939 arte hartzen zituen.

    Auzi Orokorraren ikerketa (eta ondorioak) 1.960 hamarkada bukatu arte jarraitu zuen: 1.969 urteko lege-dekretu baten bidez Francisco Francok gerra bukatu aurreko delitu guztiak preskibatutzat eman zituen.

    Auzi Orokorraren emaitzak bi modutan erabili ziren. Alde batetik, ikerketetan identifikatutako "errudunak" atxilotzeko eta epaitzeko, aurretik esperxeratuta edo fusilatuta ez baziren behintzat. Eta bestetik 1.936eko altxamentu militarra zuritzeko.


    1.980 urtean dokumentzio guztia Madrilgo Artxibategi HistorikomNazionalera pasa zen (ia 4.000 kutxa), eta 2.011 urtean Salamankara eruan zuten, Memoria Historikoaren Gunera. Gaur egun agiri guztiak digitalozatuta daude. Kontsultak Portal de Archivos Españoles[2] (PARES) atarian egin daitezke.

    1. Causa general instruida por el Ministerio Fiscal sobre la dominación roja en España.
    2. [www.pares.mcu.es Portal de Archivos Españoles]. Causa General delakoaren dokumentazioa.