Azala

Sorapediatik
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.

Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!

Ba al zenekien...
...Aittantxaboletari modu askotan esaten zaiola?
Aittantxaboleta. Txabolak (Luis Mari Alberdi 2011).jpg

Leku honen etimologia oso eztabaidatua izan da, eta oraindik da: Aittantxaboleta, Aittantxabolak, Atsedentxaboleta, Artzaintxaboleta, Koskorreta...

Osintxukoek Aittantxabolia (Hilari Gantxegi, 1991) eta Aittantxaboleta (Miren Gabilondo, 2002; Sebastian Elizburu, 2003) esaten diote, ahotsak.eus proiektuan jaso denez. Sagar-errekan egon zen Aita Domingo izeneko baserriaren txabola, agian?

Euskaltzaindiaren irizpena, behintzat, Aitaren txabola jartzearen aldekoa izan da.

Gipuzkoako Aldundiak, berriz, Atsedentxaboleta erabiltzen du bere mapetan. XX mendean elkartea sortu zutenean bertan, eta atsedenerako txabolak izena ondo etortzen zaio... baina txabolak (eta izena) bazeuden aurretik ere.

Honetaz gain, bada Artzaintxaboleta esaten diona, bertan ardiak gordetzen omen zituztelako edo. Baina inguruko euskaraz (mendebaldekoa, bizkaiera) pastoria erabiltzen da, ez artzaina edo artzaia.

Azkenik, MTNEko mapetan Koskorreta agertzen da.

Gehiago jakiteko, sakatu hemen


Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.

¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.


Gaur egun, 2024eko apirilaren 19, Sorapediak 1.616 sarrera ditu, eta 5.748 fitxategi (batik bat argazkiak).