Azala

Sorapediatik

Soraluze herriaren enziklopedia, iraganeko eta oraineko gordailu. Ezagutu maitatzeko!

Ba al zenekien...
...Soraluzen lur azpikoa ere badagoela?
Erregetxeko karkaba. Barruakaldea (Juan Carlos Astiazarán 2021).jpg

Soraluze sortu zutenean (1343) Zabaleta erreka zen iparreko muga; bere parean jarri zituzten harresiak.

Aurki erreka etxe eta kale azpian desagertu zen, baina Goikokaletatik gora airean zegoen. Inguru horretan egon zen Etxaburueta errota.

Erregetxea egin zenean (1804-1809), bertako sarrera ahalbidetzeko eta mando zein gurdien maniobrak errazteko gune zabala behar zuten eraikinaren aurrean, Zabaleta erreka zegoen tokian. Orduan, errekabidea arrokan sakondu zuten, eta ganga eder batez estali.

Gainean Erregetxe aurreko plaza egon zen. Eta XIX mende bukaeran geltokirako bidea egin zutenean, Kotxebidea bertatik hasi ziren.

Karkaba bera gauza askotarako erabili izan dute, batez ere biltegi moduan; batzuetan Udalak, bestetan partikularrek. Gerra garaian herria frontean geratu zenez (1936-1937) karkaba hau babestokitzat erabili zen.

Karkaba honetatik Zabaleta erreka pasatzen denez, hortik bere beste izena: Zabaleta errekako karkaba.

Gehiago jakin nahi baduzu, sakatu hemen.


Zer da Sorapedia? Hemen daukazu aurkezpen bideoa. Begiratu Erabiltzailearen gida Sorapedia erabiltzeko. Eta ekarpenak egiteko Laguntzailearen gida irakurri.

¿Qué es Sorapedia? Aquí tienes el video de presentación. Para utilizar Sorapedia consulta la Guía de utilización. Y si quieres aportar lee la Guía del colaborador.


Gaur egun, 2024eko apirilaren 20, Sorapediak 1.616 sarrera ditu, eta 5.748 fitxategi (batik bat argazkiak).