Batzokia (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Batzokia
    Batzokia. Ikuspegi orokorra.jpg
    Estiloa Erregionalista
    Mendea XX
    Kokapena Plaza Zaharra
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Batzokiaren inaugurazioa (1933.eko maiatza)

    Historia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Arkitektura aldetik, batzokiak hiru aro ezagutu ditu.

    1932.ean EAJren inguruko Nai-bat inmobiliariak batzokiaren eraikuntzari ekin zion, Plaza Zaharraren albo batean eta Deba ibaiaren aldera. Arkitektoa Urbano de Manchobas[1] ermuarra izan zen. Lanak hurrengo otsailean bukatuta, 1933.eko maiatzak 6 eta 7an inauguratu zen.

    Hiru urte iraun zuten jeltzaleek bertan, 1936.eko irailean erreketeak herrian sartu zirenean karlistek beretzat hartu zuten eta. bertan egon zen Círculo Carlista ia beste hogetamar urtetan. 1966.ean Estatuak enkantera atera zuen, eta Irungo promotore batek erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoz; baina herrian kontrako giroa egonik ezin izan zuen aurrera egin. Denbora guzti honetan eraikinak aurreneko ezaugarriak gorde zituen.

    1975.an Soraluzeko Ametsa ikastolak erosi zuen, ikasle berriak hartzeko toki faltan zela eta. Eginbehar berriei egokitzeko, eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera.

    Hamar bat urte geroago ikastola ikastetxe berrira pasa zen eta EAJ-PNV-k batzokia berreskuratu zuen. Eta eraikina goitik behera egokitu zuten funtzio berrietarako: goiko solairuan bulego eta aretoak, behe solairuan taberna, sotoetan elkarte gastronomikoa... Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik gordetzen ditu: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...


    Urbano Manchobas Careaga arkitektoa

    Lehen batzokia

    Aukeratutako tokiak bazuen arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia. Baina arazo honetan Urbano de Manchobas arkitektoak aukera ikusi zuen eta, horregatik, Batzokiaren diseinuan bi tarte nabarmen daitezke altueran. Plaza Zaharraren mailaren azpian kubo handi bat eraiki zuten, ibaia eta ibaiertzaren gainean porlanezko zutabeak dituela. Eta honen gainean Batzokia bera, Plaza Zaharraren mailan, etxe baten proporzioaz eginda.

    Garaiko azalpenaren arabera[2][3]:

    ABENDA-ETXEA euskal estilo hutsekoa da, Urbano Manchobas arkitekto abertzale ospetsuak egina. Deba ibaiaren gainean eraikita dago, hormigoizko zutabe irmoz eta zementu armatuzko habeteria mardulaz osatutako oinarri oso sendoen gainean.
    Beheko solairuan, bost koadroko frontoi-trinket polit bat dago, URGAIN izenekoa. Frontisa hormigoizko zementuzko plaka batez egina dago, 25 cm lodi, eta bi solairuetako habeak pieza bakar batean lotzen ditu; horrela, sendotasun ikaragarria lortzen da eraikinaren oinarri nagusian.
    Beheko plantan, korridore zabal batez bereizita, komun eroso bat, dutxak eta sotoak ere badaude.
    Frontoiaren eta hurrengo solairuaren erdian, areto zabal bat eraiki da Euskal Langileen Alkartasuna, Nekazari Balza, Mendigoizaleak eta Ezpatadantza taldekoek erabiltzeko, eta gizonentzako komunak. Solairu nagusian sukaldea dago, "anbigú" zerbitzua, eta kafe-antzoki areto zabala, Uranga, Arrieta eta Furundarenaren sinadurek apaindutako "ad-hok"[4] eszenatoki politarekin. Solairu honetan, eta aretotik bereizita, liburutegia ere badago. Hurrengo solairuan, zati nagusia Emakume Abertzale Balzaren eta Idazkaritzaren lokal polit baterako erabili da, eta gainerakoa jolas-areto eta billaretarako. Goiko solairuan zaindariarentzako gelak daude, eta emakumeentzako komunak ere.
    Horrez gain, solairu bakoitzak terraza zabalak ditu, kanpoaldera begira, eta, horrela, jendetza handia dagoenean eta udako gauetan erabilgarri.

    (handitzeko, sakatu gainean)

    1936.etik aurrera

    Karlistek eraikinaz egin zirenean, bere egitura mantendu zuten. Egindako aldaketa bakarra apaingarri batzuk ezabatzea izan zen.

    Eta Irungo promotoreak erosi zuenean ere ez zuen ezer aldatu, botatzeko asmoa zuen eta. Baina urteetan itxita egoteak eraikinaren gainbehera ekarri zuen.


    (handitzeko, sakatu gainean)


    Ikastola

    1975.ean Soraluzeko Ametsa ikastolak eraikina erosi zuen, ikasle berriak hartzeko toki faltan zela eta. Eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: frontoia eta eskilarak kenduta, solairuak hustu zituzten eta berriro eraiki.

    Bigarren solairuan hiru ikasgela zabaldu zituzten, hiru lehenean eta beste bi behe solairuan. Sotoetan idazkaritza, bulegoak, bilera gelak... gehi teknologia tailerra ere eraiki zituzten. Solairu guztietan komunak jarri zituzten, lehengoak konpontzen edo berriak eginez.

    Kanpoko aldaketak, garrantzitsuak izanik ere, ez ziren hain handiak; eta batez ere lehen pisuari zegozkion: lehen pisuko terraza "jan" egin zuten, lehio berriak nonahi zabaldu zituzten... Aipatzekoa da sarrerako erreja, jatorrizkoa, ordezkatu zutela; eta Plaza Zaharreko lehioak ere errejaz babestu zituzten.


    Batzokia elurretan (1985)

    Berriro batzokia

    1985.ean, jeltzaleek batzokia berreskuratu zutenean, eraikina goitik beherako egokitu behar izan zuten funtzio berriak betetzeko.

    Goiko solairuetan bulegoak eta bilera gelak antolatu zituzten. Behe solairuan, berriz, taberna, jantokia, sukaldea eta bere biltegiak. Sotoetan, biltegiez gain, elkarte gastronomikoa prestatu zuten, bazkideentzat. Kanpotik, berriz, ez zuten aldaketari egin.

    1975.ean Soraluzeko Ametsa ikastolak eraikina erosi zuen, ikasle berriak hartzeko toki faltan zela eta. Eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: frontoia eta eskilarak kenduta, solairuak hustu zituzten eta berriro eraiki.

    Bigarren solairuan hiru ikasgela zabaldu zituzten, lau lehenean eta beste hiru behe solairuan. Sotoetan idazkaritza, bulegoak, bilera gelak... gehi teknologia tailerra ere eraiki zituzten. Solairu guztietan komunak berregin edo berriak egin zituzten.

    Kanpoko aldaketak, garrantzitsuak izanik ere, ez ziren hain handiak; eta batez ere lehen pisuari zegozkion: lehen pisuko terraza "jan" egin zuten, lehio berriak nonahi zabaldu zituzten... Aipatzekoa da sarrerako erreja, jatorrizkoa, ordezkatu zutela.


    Erreferentziak

    1. Urbano de Manchobas Careaga. Urbipedia (gazteleraz).
    2. Soraluze. Abenda etxean. Inauguraziorako prestatu zuten aldizkaria (1933).
    3. Kapital-zabalkuntza. Memoria. Akzio berriak jaulkitzerakoan aurkeztutako memoria (1934).
    4. Sic.