https://www.sorapedia.eus/index.php?title=Berezi:OrrialdeBerriak&feed=atom&hideredirs=1&limit=50&offset=&namespace=0&username=&tagfilter=&size-mode=max&size=0Sorapedia - Orrialde berriak [eu]2024-03-28T18:10:23ZSorapediatikMediaWiki 1.39.1https://www.sorapedia.eus/wiki/Teknologia:_atzekarga_jaurtigaiak_(eu)Teknologia: atzekarga jaurtigaiak (eu)2024-03-25T16:29:10Z
Jcao:

[[Teknologia: atzekarga armak (eu)| Atzekarga armak]] suzko armak dira, kainoi edo tutu atzetik kartutxoa kargatzen dela.

[[Fitxategi: Atzekarga_jaurtigaiak.jpg | thumb | 300px | right | Atzekarga jaurtigai historikoak]]

==Aurrekariak==

===Pistoiak eta pistoi giltzak===

Lehen kartutxoak [[Teknologia: aurrekarga armak (eu)|aurrekarga armetarako]] asmatu ziren, XVII. mendean.

1815. urtean Joseph Eggs armagile londondarrak [[Teknologia: pistoi giltza (eu)#Pistoi giltza|pistoi metalikoa]] (edo kapsula leherkaria) asmatu zuen. Armen karga-deskarga errazteko, denbora gutxira pistoia kartutxoari erantsi zioten, bat eginez. Eta aurki atzekarga armak asmatu zuten, hau da, kartutxoen karga-deskarga tutuaren atzetik egiten zela.

1818. urtean Joseph Eggs berberak kobrezko pistoia asmatu zuen, ekoizpena errazten eta merketzen.

===Lehen kartutxo osoak===

Aurki ikusi zen pistoiak polbora-zorroei eransteak zekarren abantaila teorikoak: errezagoa garraiatzeko, errezagoa kargatzeko eta deskargatzeko, tiro kadentzia altuagoa... Eta hainbat diseinu bitxi sortu ziren: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig, Silas Crispin...

Baina sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, presio handieei eusten ez zielako: zorroak paperezkoak ziren, edota leherkaria alde batetik jotzen zen, edota...

Dena dela, paperezko zorroak zirenak kartoizkoak bilakatu ziren ehiza eskopetetarako.

==Atzekarga jaurtigaiak: kartutxoak==

Kartutxoek hiru osagai biltzen zituzten: fulminantea, bolbora eta jaurtigaia.

Kartutxoek aurrekargako armen arazo asko bideratzen zituen, baina arazo tekniko berria sortu ere: fulminantea ganbara barruan geratzen zenez, kanpotik eragiteko sistema berria behar zen.

Atzekarga armentzako diseinu arrakastatsuek lau ezaugarri zituzten:

* Polbora-zorroa metalikoa zen, presio askoz altuagoa jasatzeko gauza zela.

* Pistoia zorroaren ipurdian zegoen, tiroa jotzeko mekanismoa erraztuz.

* Balak borobilak izan beharrean, kono forma eman zitaien: alde motza zorroaz eusteko eta alde puntaduna aerodinamismoa hobetzeko.

* eta polbora bera, polbora beltza izan beharrean kerik gabekoa asmatu zuten, indar handiagoa zuena.

Hala ere, fulminantean eragiteko sistema bat nagusitu artean hainbat saiakera izan ziren.

[[Fitxategi: Lefaucheaux_kartutxoak._Sistema.png | thumb | center | 600px | Lefaucheaux sistema]]

===Lefaucheaux sistema===

[[Fitxategi: Lefaucheaux_kartutxoak.png | thumb | right | 400px | Lefaucheaux kartutxoak]]

Casimir Lafaucheaux<ref>Lefaucheaux, Lefacheaux, Lefaucheux edota Lefacheux ere.</ref> frantsesak 1836. urtean asmatu zuen ''alboko leherkaria'' zuen kartutxoa edo ''galburu''<ref>Galburu kartutxoa, cartouche à broche, cartucho de espiga.</ref> kartutxoa<ref>[https://es.wikipedia.org/wiki/Cartucho_Lefaucheux Cartucho Lefaucheux]. Wikipedia (gazteleraz).</ref>. Asmakizuna aurrekargako armen diseinuan oinarritzen zen. Mota honetako kartutxoek ziria zuten alboan, eta nahikoa zen ziri gainean jotzea (garai bateko "belarritik", esaterako) fulminantea detonatzeko eta honek bolbora pizteko.

Kartutxo hauek konplexuak eta garestiak izateaz gain, kokapen bakarra onartzen zuten, ziria "belarriak" sartu ahal izateko. Hala ere, urte batzuetan arrakasta izan zuen, agian "tradizionaletik" gertu zegoelako.

Erabilitako balazorroa ateratzean arazoak izaten ziren, tiradoreari denbora galarazten edo, trabatzen bazen, arma eta tiradore bera ezerezten. [[Ybarra aita-semeak (eu)#Luis Raimundo Ybarra Cortazar | Luis Raimundo Ibarra y Cortazar]] soraluzetarra, artean tenientea zela, errebolberretako balazorroak automatikoki berez irtetzeko sistema asmatu zuen. 1876 urtean "asmakizunaren babesa" <ref>"Privilegio de invención", patentea.</ref> eskatu zuen Espainian, eta 1878an Estatu Batuetan patentatu zuen sistema.

Aipatutako arazoak zirela eta, Lefaucheaux sistema poliki poliki atzera egin zuen eta, azkenean, desagertu egin zen.

[[Fitxategi: Chassepot_kartutxoak.png | thumb | left | 400px | Chassepot kartutxoak]]

===Chassepot sistema===

1866. urtean Antoine Alphonse Chassepot frantsesak asmatua, izen bereko zarraila-fusilentat.

Fusilaren kalibrea 11 mm zen. Balak, berriz, diametroa Ø10,2 mm eta 25 g pisatzen zuen.

Kartutxoaren zorroa paperezkoa zen, eta leherkaria kartoizko disko batean zuen, kartutxoaren ipurdian jarrita. 5,4 eta 5,9 g arteko polbora beltza erabiltzen zuen. Bilgarria paper parafinatuaz egina zen, zetazko muselinaz estalia.

Gaur eguneko kartutxoen antzeko sistema, zorroa ezik.

===Eraztun-kolpekatzea===

Lefaucheaux sistemako kartutxoek kokapen zehatza eskatzen zuten arma kargatzerakoan. Traba hau ekiditzeko, eraztun-kolpekatze sistema asmatu zuen.

Kartutxo mota hauetan fulminantea oinarrian zegoen, buelta guztian banatuta (eraztun modukoa sortzen); eta ez zuten inolako ziririk behar. Modu honetan kartutxoa edozein posizioan sar zitekeen ganberan, erabilera erraztuz.

[[Fitxategi: George_Henry_Daw._Patentea_(1862).png | thumb | right | 300px | George Henry Daw jaunaren patentea (1862)]]

===Daw sistema===

Sistema honetako kartutxoek fulminantea oinarriaren erdi erdian daroate, eta fulminantea detonatzeko nahikoa da perkutore batzekin jotzea. Gaur egun erabiltzen den sistema da.

Sistema honen balazorroak askoz sinpleagoak dira, eta ziria (perkutorea) armaren zatia izanik, zurrunago era gogorrago egin daiteke. Bala kargatzea erreza da, ez du kokapen zehatzik eskatzen eta.

1861. urtean George Henry Daw armagile londondarrak François Schniderren patentea erosi zuen eta, honetu ondoren, 1862.ean patentatu zuen.

Sistema ona zenez, hurrengo urtetan saiatu zen munizioaren ekoizpena monopolizatzen, patentea erabiliz. Baina Eley Brothers Ltd. Enoresak auzitan sartu eta azkenean irabazi zion, patentea armei zegokiolakoan, eta ez kartutxoei. Ondorioz, munizio ekoizle denak hasi ziren erdiko kolpekatze sistemako kartutxoak egiten.

===Remington sistema===

[[Fitxategi: Remington_kartutxoak.png | thumb | left | 400px | Spanish Remington 1869]]

1867.ean E. Remington and Sons (Remington Arms) enpresak Remington Rolling Block sistema patentatu zuten.

Garaiko sistema onena eta aurreratuena zen, eta hainbat herrialdetan fabrikatu zuten, kalibre eta kartutxo desberdinekin, eraztun-perkusiokoa eta perkusio zentralekoa.

Errege Aginduaren bidez (1871/02/24) Espainiako armadarako Remington fusila aukeratu zuten (1871 eredua). Beste hainbat herrien moduan, kartutxoa desberdina zen: 11,15 x 57 R Spanish Remington 1869 (edo 1871). Perkusio zentralekoa zen.

==Eskopeten jaurtigaiak==

Honez gain, eskopeta kartutxoak garatu ziren.

Zorroa kartoizkoa zuten, eta balaren ordez perdigoi multzoa zuten barruan.

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Armagintza]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Manuel_g%C3%A9ographique_de_l%27Espagne_et_du_Portugal_(eu)Manuel géographique de l'Espagne et du Portugal (eu)2024-03-17T23:04:52Z
Jcao:

{{Liburua (eu)

| izena = Manuel géographique de l'Espagne et du Portugal

| irudia = Manuel_géographique_de_l'Espagne_et_du_Portugal._Azala.png

| egilea = ''(ezezaguna)''

| hizkuntza = Frantsesez

| urtea = 1810

| argitaletxea = Buisson

| hiria = Paris

==Izenburu osoa==

Manuel géographique et statistique de l'Espagne et du Portugal

''Espainia eta Portugaleko eskuliburu geografiko eta estatistikoa''

==Liburua zertan den==

1807-1808 urtetan Napoteon I.ren armadak Espainia okupatu zuen. Borboiei koroa kendu eta Jose bere anaia jarri zuen Espainaren buru: Jose I Bonaparte.

Liburu hau sortu zenean bai Espainia zein Portugal Napoleon Bonaparteren eskuetan zeuden. Seguru asko liburua gida moduan erabiltzeko argitatatu zutela.

==Soraluzeri buruzkoak==

Soraluzeri buruxko aipamen bakarra armekin lotuta dago. Aurreko mendeetan ez bezela, Soraluze ez da bereziki nabarmentzen (bai ordea Ripoll).

Inguruko herrien izenak ez dira ondo transkribatzen: ''...à Helgoivar, à Eybor, à Plasencia...'' hurrenez hurren Elgoibar, Eibar eta Soraluzeri dagozkio.

''(298. orrialdea)''

::Suzko armak egiten dira Elgoibar, Eibar, Soraluze, Oviedo, Barzelona, Igualada eta Ripollen: azken honetakoak oso ospetsuak dira aspalditik.

==Erreferentziak==

* [https://books.google.es/books?id=MD8zAQAAMAAJ&source=gbs_navlinks_s Manuel géographique et statistique de l'Espagne et du Portugal]. Kaliforniako Unibertsitatea (the University of California).

[[Kategoria:Aipamenak]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Arma_museoa._Pistoi-pistolak_(eu)Arma museoa. Pistoi-pistolak (eu)2024-03-06T19:34:35Z
Jcao:

Pistolak [[Suzko arma motzak (eu) | suzko arma motzak]] dira. XVI mende bukaeran sortuak, bilakaera teknologikoa arma luzeen paraleloa izan zen: aurrekargako pistolek XIX mende arte iraun zuten.

Agiri zaharrek erakusten dutenez, Soraluzen mota guztietakoak egin ziren. XVI-XVII mendeetan argi-mukizko giltzakin lehen eta errobera giltzakin gero; XVII-XIX mendeetan suharri edo txispa-giltzakin, eta pistoi-giltzakin XIX mendean.

Gordetzen diren ia guztiak XIX mendekoak dira, eta gehienek txispa-giltza erabiltzen badute ere, badaude batzuk [[Teknologia: pistoi giltza (eu)|pistoi-giltza]] erabiltzen dutenak.

==Pistola pareak==

''(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)''

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-giltzadun pistola parea (Mendizabal)

| irudia = Pistola_parea._Suharri_giltza_01_(Mendizabal_1820).jpg

| egilea = Mendizabal

| noizkoa = 1820

| kokapena = Bilduma pribatua

| oharrak = Kainoi luzera 21 cm
Grabatuak dituzte lilia, egile marka eta LGL inizialak

{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" width= "900 px"

| <gallery mode="packed-hover" heights="125px" perrow="3">

Pistola_parea._Suharri_giltza_02_(Mendizabal_1820).jpg | Pistola parea
(Mendizabal 1820)

Pistola_parea._Suharri_giltza_03_(Mendizabal_1820).jpg | Pistola parea
(Mendizabal 1820)

Pistola_parea._Suharri_giltza_04_(Mendizabal_1820).jpg | Pistola parea
(Mendizabal 1820)

</gallery>

==Pistoi-giltzadun pistolak==

''(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)''

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-giltzadun pistola (Ciaran)

| irudia = Pistola._Pistoi_giltza_(Ciaran_1815).jpg

| egilea = Ciaran (kainoigilea)

| noizkoa = 1815-1833

| kokapena = Valènciako Museo Historiko Militarra

| oharrak = Kalibre 10 mm
Espainiako gudarostean arauzko pistola izan zen

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-giltzadun pistola (Aranguren)

| irudia = Pistola._Pistoi_giltza_(Aranguren_1844).jpg

| egilea = Aranguren

| noizkoa = 1844

| kokapena = Bilduma pribatua

| oharrak = Duelo-pistola, zilarrezko apaingarriekin

{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" width= "900 px"

| <gallery mode="packed-hover" heights="125px" perrow="3">

Pistola._Pistoi_giltza_02_(Aranguren_1844).jpg | Pistoi giltzadun pistola
(Aranguren 1844)

Pistola._Pistoi_giltza_03_(Aranguren_1844).jpg | Pistoi giltzadun pistola
(Aranguren 1844)

Pistola._Pistoi_giltza_04_(Aranguren_1844).jpg | Pistoi giltzadun pistola
(Aranguren 1844)

Pistola._Pistoi_giltza_05_(Aranguren_1844).jpg | Pistoi giltzadun pistola
(Aranguren 1844)

Pistola._Pistoi_giltza_06_(Aranguren_1844).jpg | Pistoi giltzadun pistola
(Aranguren 1844)

</gallery>

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-giltzadun pistola (Baltasar Ibarra)

| irudia = Pistola._Pistoi_giltza_(Baltasar_Ibarra_1847).jpg

| egilea = Baltasar Ibarra

| noizkoa = 1847

| kokapena = Bilduma pribatua

| oharrak = Kainoia 140 mm, guztira 250 mm
Armagilea, data eta Placencia urrezko letretan

{{Arma Museoaren erakusmahaia 2 (eu)

| izena = Jendarme pistola (Ybarzabal)

| irudia_1 = Jendarme_pistola._Erret_Ondasuna_01_(MMM_Ybarzabal_1850).jpg

| irudia_2 = Jendarme_pistola._Erret_Ondasuna_02_(MMM_Ybarzabal_1850).jpg

| egilea = M.M. Ybarzabal

| noizkoa = 1850

| kokapena = Monjuic-eko Museo Militarra (MMM)

| oharrak = 169 mmtako kainoia, ''21eko'' kalibrea (16,5 mm)

{{Arma Museoaren erakusmahaia 2 (eu)

| izena = Marinarentzako pistola

| irudia_1 = Marinarentzako_pistola._1847_eredua_01_(MMM_1851).jpg

| irudia_2 = Marinarentzako_pistola._1847_eredua_02_(MMM_1851).jpg

| egilea = Soraluzeko Erret Lantegiak

| noizkoa = 1851

| kokapena = Monjuic-eko Museo Militarra (MMM)

| oharrak = 195 mmtako kainoia, ''17ko'' kalibrea (18 mm)

==Juan Francisco Astiazarán armagilea==

''(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)''

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-pistola

| irudia = Pistola._Txispa_giltza_01_(Astiazarán_1853).jpg

| egilea = Juan Francisco Astiazarán

| noizkoa = 1853

| kokapena = Bilduma pribatua

| oharrak = Tutua 17 zm luze da, eta kalibrea 16,6 mm (gutxi gorabehera)
Grabatuak ''EN PLACENCIA / POR FRANCISCO ASTIAZARAN / AÑO DE 1853'' dio.

{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" width= "900 px"

| <gallery mode="packed-hover" heights="125px" perrow="3">

Pistola._Txispa_giltza_02_(Astiazarán_1853).jpg | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1853)

Pistola._Txispa_giltza_03_(Astiazarán_1853).jpg | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1853)

Pistola._Txispa_giltza_04_(Astiazarán_1853).jpg | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1853)

</gallery>

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-pistola

| irudia = Pistola_02_(Astiazarán_1857).jpg

| egilea = Juan Francisco Astiazarán

| noizkoa = 1857

| kokapena = Erromantizismoaren Museoa (Madril)

| oharrak = Luzeera 34 zm, altura 17,50 zm;
Kañoia. Luzeera 19,50 zm, kalibre 17 mm.
Giltzan ''ASTIAZARAN 1857'' dauka grabatuta. Izurde forma.

{{Arma Museoaren erakusmahaia (eu)

| izena = Pistoi-pistola

| irudia = Pistola._Suharri_giltza_01_(Astiazarán_1858).jpg

| egilea = Juan Francisco Astiazarán

| noizkoa = 1858

| kokapena = Bilduma pribatua

| oharrak = Guztira 25 zm luze. Kainoi oktogonal marroia,
''En Placencia Por Fran.co Astiazaran Año 1858'' sinatua, zilarrezko inkrustatuarekin.

{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" width= "900 px"

| <gallery mode="packed-hover" heights="125px" perrow="3">

Pistola._Suharri_giltza_02_(Astiazarán_1858).jpg | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1858)

Pistola._Suharri_giltza_03_(Astiazarán_1858).jpg | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1858)

Pistola._Suharri_giltza_04_(Astiazarán_1858).jpg | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1858)

</gallery>

==Arma Museoaren bisita jarraitzeko==

Museo sarrerara itzultzeko, [[Ramiro Larrañaga Arma Museoa (eu) | sakatu hemen]]. Bestela, hurrengo gela aukeratu:

{{Arma Museoaren gelak (eu)}}

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Armagintza]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Gipuzkoako_zubien_katalogoa_(eu)Gipuzkoako zubien katalogoa (eu)2024-02-18T17:10:04Z
Jcao:

{{Liburua (eu)

| izena = Gipuzkoako zubien katalogoa

| irudia = Gipuzkoako_zubien_katalogoa._Azala.jpg

| egilea = Julio Núñez

| hizkuntza = Euskaraz/ Gazteleraz

| urtea = 1994

| argitaletxea = Eusko Jaurlaritza

| hiria = Gasteiz

==Izenburu osoa==

1900. urtea baino lehenagoko Gipuzkoako zubien katalogoa

''Catálogo de puentes de Gipuzkoa anteriores a 1900''

==Liburua zertan den==

Izenburuak adierazten duenez, Gipuzkoan dauden 1900. urteko baino aurretik dauden zubi asko /gehienak biltzen duen katalogoa.

Jasotako zubi bakoitzeko fitxa bat betetzen du ezaugarriekin, argazkia/k eta azalpena ere.

==Soraluzeri buruzkoak==

Soraluzen badira 1900. urtea baino zaharrago diren hainbat zubi. Gasteiztik itsasalderako bide zaharrean [[Herlaibiako zubia (eu)|Herlaibiako zubia]], [[Zubi Nagusia (eu)|Zubi Nagusia]], [[Gabolatseko zubi zaharra (eu)|Gabolatseko zubi zaharra]] eta [[Ipintzako zubia (eu)|Ipintzako zubia]]. Bizkaitik Gipuzkorako errege bidean [[Igarateko zubia (eu)|Igarateko zubia]] eta [[Keixetako zubia (eu)|Keixetako zubia]] zeuden. Eta hauetaz gain [[Olabarrenako zubia (eu)|Olabarrenako zubia]], [[Alzubiagako zubia (eu)|Alzubiagako zubia]], [[Galipoteko zubia (eu)|Galipoteko zubia]]...

Hala ere, katalogo honek zubi bakarra jasotzen du, Zubi Nagusia hain zuzen. ''Gila'' izendatzen du zubia, eta bi orrialde erabiltzen ditu datuak jasotzeko (165 eta 166. orrialdeak).

Fitxaren arabera, Gila zubia Soraluzen dago, Deba arroan eta Deba ibaia zeharkatzen du. Zubi zuzena da eta bi arku ditu, bata eskarzanoa (zabalera 22,10 m eta altura 5,05 m) eta borobila bestea (zabalera 9,20 m eta altura 4,25 m). Pilar edo zutabe bakarra du, 4 metro zabal eta triangularra, goikaldean babeslekua eskaintzen duena.

[[Fitxategi: Gipuzkoako_zubien_katalogoa._Gila_zubia.jpg | thumb | center | 600 px | ''Gila'' zubia, katalogoan agertzen den argazkian]]

Azalpenak halaxe dio:

::''Zubiaren kokalekuak garbi azaltzen du haren bide-funtzioa, eta arkitekturan hiru fase bereiz daitezke nabarmen, honako elementuok barne:''

:::''1. fasea: uraz goitiko arkua eta pilarea;''

:::''2. fasea: uraz goitiko ezkerraldeko arkua;''

:::''3. fasea: zabalpen modernoa eta zubi zaharreko zapatak sendotzeko lanak.''

::''1780. urtekoa da zubiari buruzko lehen dokumentu-aipamen ziurra, Udalak zubi-bidea moldatzeko hitzarmena sinatu zuenekoa hain zuzen. Baliteke, bestalde, lehenagoko aipamen batzuek Gibolas izenez aipatzen duten zubia hau bera izatea.''

::''Nolanahi ere, zubiaren tipologiak XVII. mendean haran horretan berean eraikiriko beste zenbait zubiren artean kokatzera eramaten gaitu. Kronologia hori bat letorke gainera Gibolasko zubiari buruzko berrien garaiarekin.''

::''Argi dagoenez, hainbat konponketa egin ziren zubian denboran zehar, baina eraberritze lan garrantzitsuenak 1834. urteko uholde handiaren ondotik bideratu ziren. Guztiz hondatuta geratuko zen zubia, 1859. urtera arte ez baitzuten berreraiki. Urte horretakoa da harlandu mutxardatuz eginiko arku beheratu handia, ziur asko pilare batez eta bi baoz osaturiko egitura zaharra ordezkatu zuena.''

::''Hirugarren faseari dagokion data bazterbide zaharra dekoratzen duen iturrian irakur daiteke oraindik. Zubian eginiko eraberritze lanen amaierako data 1967. urtea izan zela dio inskripzio batek.''

Dena den, azalpenak aipatzen duen ''Gibolas'' izeneko zubia ez da inoiz zubi nagusia izan, [[Gabolatseko zubi zaharra (eu)|Gabolatseko zubi zaharra]] baizik.

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Aipamenak]]

[[Kategoria: Zubiak eta tunelak]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Adaptaci%C3%B3n_de_los_molinos_a_la_construcci%C3%B3n_de_armas_(eu)Adaptación de los molinos a la construcción de armas (eu)2024-02-16T14:34:50Z
Jcao: Orria sortu da. Edukia: {{Artikulua (eu) | izenburua = Adaptación de los molinos a la construcción de armas | egilea = Jose Mª Izaga, Koldo Lizarralde eta Carmelo Urdangarín | aldizkaria = Zalduendo'94 | data = 1994 | orriak = | hizkuntza = gazteleraz | artikulua = Adaptación_de_los_molinos_a_la_construcción_de_armas_(Izaga,_Lizarralde,_Urdangarín_1994).pdf }} == Laburpena == 1994ko uztailan ''Errotei buruzko azterleka-jardunaldiak'' (Jornadas de Estudio so...

{{Artikulua (eu)

| izenburua = Adaptación de los molinos a la construcción de armas

| egilea = Jose Mª Izaga, Koldo Lizarralde eta Carmelo Urdangarín

| aldizkaria = Zalduendo'94

| data = 1994

| orriak =

| hizkuntza = gazteleraz

| artikulua = Adaptación_de_los_molinos_a_la_construcción_de_armas_(Izaga,_Lizarralde,_Urdangarín_1994).pdf

== Laburpena ==

1994ko uztailan ''Errotei buruzko azterleka-jardunaldiak'' (Jornadas de Estudio sobre los molinos) egin ziren Zalduendon (Araba).

Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, XVI. mendean irin-errota asko barrenak bihurtu ziren, suzko armak ekoizteko (arkabuz, moskete, espingarda, pistola...). Egileek fenomeno hau aztertu zuten bere ponentzian.

Armagintza izan duen garrantzia azpimarratu eta gero, kainoiak zulatzeko (barrenatzeko) tramankuluen historia egin zuten. Ostean, teknologia azaldu zuten: barrenatzeko sistemak, urak eragindako mekanismoak, erroten motak, lanaren ezaugarriak... Asko eta asko Elgoibarko Lazaro Unzuetaren eskarmentu zuzena erabiliz.

Artikulua hainbat irudirekin osatu zuten, batzuk testuaren adierazle eta besteak garai batekoak, ''Encyclopèdie''-n agertutakoak.

== Irudiak ==

''(handitzeko, sakatu gainean)''

<gallery mode="packed-hover" heights="200">

Adaptación_de_molinos_a_la_armería._Forjado.jpg | Forjan (Yulen 1994)

Adaptación_de_molinos_a_la_armería._Barrenado.jpg | Zulatzen (Yulen 1994)

Adaptación_de_molinos_a_la_armería._Encyclopèdie.jpg | Zulatzen (L'Encyclopèdie 1751-1772)

</gallery>

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Artikuluak]]

[[Kategoria: Armagintza]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/La_armer%C3%ADa_en_Placencia_(eu)La armería en Placencia (eu)2024-01-11T23:57:26Z
Jcao:

{{Liburua (es)

| titulo = Armagintza Soraluzen
La armería en Soraluze

| imagen = Armagintza_Soraluzen_(elebiduna)._Azala.jpg

| autor = [[Idazleak (eu)#Arizaga Arrasate, Felix | Felix Arizaga]]

| idioma = Vasco y castellano

| año = 2023

| editorial = Félix Arizaga Arrasate

| ciudad = Hernani

==Título completo==

Armagintza Soraluzen - La armería en Soraluze

==Contenido del libro==

En el 450 aniversario de la ''Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Plazencia'', el autor recogió la historia de la armería en Soraluze.

Aunque la armería en Soraluze comenzó a finales del siglo XV, en 1573 todos los armeros de la villa se unieron para constituir la mencionada fábrica. Juntos pudieron ofrecer al mercado una capacidad de producción mucho mayor, mientras que mejoraban su posición para negociar los precios. El sistema duró unos 300 años, trayendo fama a Soraluze y riqueza a los placentinos.

El libro está organizado en 10 capítulos, que se completan con una abunddante bibliografía:

::01 Antecedentes

::02 Reales Fábricas de Placencia

::03 El grabado de Lamot

::04 El fin de la Real Fábrica

::05 La Euscalduna

::06 Armeros del siglo XIX

::07 Los fabricantes independientes

::08 Armeros del siglo XX

::09 The Placencia de las Armas Co. Ltd.

::10 Sociedad Anónima de Placencia de las Armas (S.A.P.A.)

::Bibliografía

==Imágenes==

El libro trae cientos de fotografías y dibujos. Se adjunta una pequeña muestra.

''(para verlo más grande, pinchar encima)''

<gallery mode="packed-hover" heights="200">

Armagintza_Soraluzen._Arkabuza.jpg | Arkabuz

Armagintza_Soraluzen._Mosketaria.jpg | Mosquetero

Armagintza_Soraluzen._Coronelliren_globoa.jpg | Soraluze en el globo de Coronelli (1696)

Armagintza_Soraluzen._Pistola.jpg | Pistola

Armagintza_Soraluzen._1857ko_kontrata.jpg | Contrata de 1857

Armagintza_Soraluzen._Fabrika_zaharra.jpg | La fábrica vieja de ''La Euscalduna''

Armagintza_Soraluzen._Lefaucheux_kartutxoendako_fusila.jpg | Fusil para cartuchos Lefaucheux

Armagintza_Soraluzen._Berdan_sistema.jpg | Sistema Berdan

Armagintza_Soraluzen._Ignacio_Arangureneko_langileak.jpg | Trabajadores de ''Ignacio Aranguren''

Armagintza_Soraluzen._Zamacola_lantegia.jpg | Taller de Zamacola (Eibar)

Armagintza_Soraluzen._Saint_Chamond_kainoia.jpg | Cañón Saint Chamond

Armagintza_Soraluzen._SAPAren_240-14_motrailua.jpg | Mortero 240/14 de SAPA

Armagintza_Soraluzen._SAPAren_60-50_orga_kontrako_kainoia.jpg | Cañón contra carro 60/50 de SAPA

Felix_Arizaga._Erretratua.png | Félix Arizaga Arrasate

</gallery>

==Referencias==

Liburua ekartzeko [[Biltegi digitala#Liburuak|Liburutegi digitalera]] joan.

[[Kategoria: Liburuak]]

[[Kategoria: Armagintza]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Armagintza_Soraluzen_(eu)Armagintza Soraluzen (eu)2024-01-11T23:18:40Z
Jcao:

{{Liburua (eu)

| izena = Armagintza Soraluzen
La armería en Soraluze

| irudia = Armagintza_Soraluzen_(elebiduna)._Azala.jpg

| egilea = [[Idazleak (eu)#Arizaga Arrasate, Felix | Felix Arizaga]]

| hizkuntza = Euskaraz/ Castellano

| urtea = 2023

| argitaletxea = Félix Arizaga Arrasate

| hiria = Hernani

==Izenburu osoa==

Armagintza Soraluzen - La armería en Soraluze

==Liburua zertan den==

''Soraluze hiribilduko gerrarako arma zurien eta suzko arma eramangarrien lantegia'' sortu zeneko 450. urteurrenean (2023), egileak herriko armagintzaren historia osatu zuen.

Soraluzeko armagintza XV.mende bukaeran hasi bazen ere, 1573. urtean Soraluzeko armagile guzti-guztiak bildu ziren, aipatutako lantegia sortzeko. Elkarrekin, oso ekoizpen ahalmen handia eskaintzen zioten merkatuari, eta prezioak negoziatzeko oso posizio ona lortu zuten. Sistemak 300 bat urte iraun zuen, Soraluzeri ospea eta soraluzetarrei aberastasuna ekarriz.

Liburua hamar ataletan antolatuta dago, atzekaldean bibliografia ugari dakarrela:

::01 Aurrekariak

::02 Soraluzeko Erret Fabrikak

::03 Lamoten grabatua

::04 Erret Fabrikaren amaiera

::05 La Euscalduna

::06 XIX. mendeko armagileak

::07 Armagile independienteak

::08 XX. mendeko armagileak

::09 The Placencia de las Armas Co. Ltd.

::10 Sociedad Anónima de Placencia de las Armas (S.A.P.A.)

::Bibliografia

==Irudiak==

Liburuak ehundaka argazki eta marrazki dakar. Hemen lehen ataleko muestra bat.

''(handitzeko, sakatu gainean)''

<gallery mode="packed-hover" heights="200">

Armagintza_Soraluzen._Arkabuza.jpg | Arkabuza

Armagintza_Soraluzen._Mosketaria.jpg | Mosketaria

Armagintza_Soraluzen._Coronelliren_globoa.jpg | Soraluze Coronelliren globoan (1696)

Armagintza_Soraluzen._Pistola.jpg | Pistola

Armagintza_Soraluzen._1857ko_kontrata.jpg | 1857ko kontrata

Armagintza_Soraluzen._Fabrika_zaharra.jpg | ''La Euscalduna'' fabrika zaharra

Armagintza_Soraluzen._Lefaucheux_kartutxoendako_fusila.jpg | Lefaucheux kartutxoendako fusila

Armagintza_Soraluzen._Berdan_sistema.jpg | Berdan sistema

Armagintza_Soraluzen._Ignacio_Arangureneko_langileak.jpg | ''Ignacio Aranguren''eko langileak

Armagintza_Soraluzen._Zamacola_lantegia.jpg | Zamacola lantegia (Eibar)

Armagintza_Soraluzen._Saint_Chamond_kainoia.jpg | Saint Chamond kainoia

Armagintza_Soraluzen._SAPAren_240-14_motrailua.jpg | SAPAren 240/14 motrailua

Armagintza_Soraluzen._SAPAren_60-50_orga_kontrako_kainoia.jpg | SAPAren 60/50 orga kontrako kainoia

Felix_Arizaga._Erretratua.png | Félix Arizaga Arrasate

</gallery>

==Erreferentziak==

Liburua ekartzeko [[Biltegi digitala#Liburuak|Liburutegi digitalera]] joan.

[[Kategoria: Liburuak]]

[[Kategoria: Armagintza]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Hispania_Regnum_(eu)Hispania Regnum (eu)2024-01-11T22:47:50Z
Jcao:

{{Mapa (eu)

| izena = Hispania Regnum

| irudia = Hispania_Regnum_(W.J._Blaeu_1630).jpg

| egilea = M. Merian

| urtea = 1630

| hiria = Alemania

| tamaina = Mapa 35,5 x 26 zm
Orria 40 x 33 zm

==Mapa zertan den==

Jodocus Hondius geografo eta inprimatzailea hil zenean (1629), Willem Blaeuk Mercator-Hondius atlasaren plantxak erosi zituen, negozioan sartu ahal izateko.

Urtebete geroago (1630) ''Atlantix Appendix'' argitaratu zuen, hirurogei mapekin: erdiak Mercatorren plantxekin, eta beste erdiak berak egindakoak. Atlas horretan [[Regnorum Hispaniae Nova Descriptio (eu)|''Regnorum Hispaniae Nova Descriptio'']] agertu zen.

''Hispania Regnum'' mapa hau Blaeu-ren kopia da, Alemaniarako egokitua: eskala grafikak Espainiako eta Alemaniako milietan, ''Mediterraneo itxasoa'' eta toponimo bakar batzuk alemanez datoz... Goiko eskuman erret armarria dakar, Urrezko Toisoiak inguratua.

[[Fitxategi: Hispania_Regnum._Soraluzeko_ingurua_(W.J._Blaeu_1630).jpg | thumb | 400px | right | Soraluze ingurua]]

==Soraluzeri buruzkoak==

Soraluze (''Placentia'') ez da ezertan nabarmentzen.

Debaarroan lau herri besterik ez dira agertzen: Antzuola, Soraluze, Eibar eta Deba. Inguruko hiri nabarmenenak Gasteiz, Logroño eta Iruña.

==Bitxikeriak==

Espainia eta Portugal erresumatan banatuta datoz: Gallicia, Asturias + Asturias + Biscaia + Leon + Castilia Vetus + Estremadura + Castilia Nova, Navarra, Aragonia, Catalonia, Portugalia, Valentia, Balearides Insulae (Maiorca, Minorca), Pytuisa Insulae (Ivica), Murcia, Algarve, Andalusia (bi erresumatan: Sevilla-El Condado eta Cordoba-Jaen) eta Granada.

Nafarroak Irun eta Hondarribia hartzen ditu. Eta Bizkaia Santanderretik haratago heltzen da (tartean Gipuzkoa eta Araba biltzen dituela).

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Mapak]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Regnorum_Hispaniae_et_Portugalliae_1734_(eu)Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1734 (eu)2024-01-05T23:20:11Z
Jcao:

{{Mapa (eu)

| izena = Novissima et acuratissima Regnorum Hispaniae et Portugalliae Mappa Geographica

| irudia = Regnorum_Hispaniae_et_Portugalliae_(Seutter-Vindel_1734).jpg

| egilea = Matthäus Seutter & Augustus Vindel

| urtea = 1734

| hiria = Ausburgo

| tamaina = 57 x 49 zm (grabatua)
59,5 x 51 cm (orria)

==Mapa zertan den==

Georg Matthäus Seutter (baita Matthias Seutter, 1678-1757) Alemaniako grabatzaile ospetsuenetakoa izan zen, eta Carlos VI enperadoreak ''geografo inperiala'' izendatu zuen. Hil eta gero Tobias Conrad Lotter bere suinak negozioarekin jarraitu zuen, eta oso ospetsua ere bihurtu zen.

Mapa hau Augustus Videl grabatzailearekin batera argitaratu zuen. Hamar urte geroago (1744), ''Atlas minor'' izenekoa argitaratu zuen, eta bertan mapa honen bertsio sinpleagoa sartu zuen: [[Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1744 (eu) | Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica]].

==Soraluzeri buruzkoak==

Mapak herri asko eta asko erakusten ditu, baina Gipùzkoan Soraluze (Placencia) nabarmentzen da, letra tamainarengatik eta ikurrarengatik. Hondarribia eta Donostia ere letra handitan idatziak dira.

Soraluze Deba ibaiaren ertzean agertzen da, baina inguruko herri txikiak "sakabanatuta" agertzen dira, edozein tokitan marraztuta (Mendaro ibaitik oso urrun, Zumaia barnealdean...).

Soraluzetik pasatzen ziren bi erregebide handietatik bat marraztuta dago, Bilbao-Tolosa. Gasteiz-Deba, berriz, ez da agertzen.

[[Fitxategi: Regnorum_Hispaniae_et_Portugalliae._Soraluzeko_ingurua_(Seutter-Vindel_1734).jpg | center | 600px]]

==Bitxikeriak==

Bizkaia (Biscaia) oso handia agertzen da: Gipuzkoa (Ipuscoa), Aiara, Burgos iparraldea eta Kantabriako ekialdea (Torrelavegaraino) hartzen ditu. Mendebaldean Santillanako Asturia du.

Maparen arabera, Araba (gaurkoa baino txikiagoa) Gaztelan barruan dago. Baina maparen bertsioaren arabera Bizkaia barruan ere agertzen da.

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Mapak]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Spain_and_Portugal_(eu)Spain and Portugal (eu)2023-12-28T22:29:41Z
Jcao:

{{Mapa (eu)

| izena = Spain and Portugal

| irudia = Spain_and_Portugal_(Robert_Wilkinson_1809).jpg

| egilea = Robert Wilkinson

| urtea = 1809

| hiria = London

| tamaina = 32 x 25 zm

==Mapa zertan den==

Robert Wilkinson (1768 ggb – 1825) mapa eta atlasen kartografo ingelesa izan zen, grabatzailea eta liburu argitaratzailea.

John Bowles kartografoa hil zenean (1779), Robert Wilkinsonek bere mapak (grabatzeko plantxak, alegia) erosi zituen, eta hurrengo urteetan eguneratu zituen.

1794. urtean ''The General Atlas of the World'' argitaratu zuen, eta bi aldiz birrargitaratu ere (1802 eta 1809). Mapa hau 1809.eko atlasean agertu zen.

Robert Wilkinson hil eta gero, William Dartonek negozioa erosi zuen, eta ''The General Atlas'' behin eta berriz berrargitaratu zuen.

[[Fitxategi: Spain_and_Portugal._Soraluzeko_ingurua_(Robert_Wilkinson_1809).jpg | thumb | right | 500px | Soraluzeko ingurua]]

==Soraluzeri buruzkoak==

Gipuzkoan bost herri agertzen dira: Soraluze (Plasencia), Arrasate, Tolosa, Donostia eta Hondarrabia, azken hau nabarmentzen dela.

==Bitxikeriak==

Mapak Espainia eta Portugal erresumen osaketa dakar. Espainian omen daude ''Bizkaia eta Nafarroa estatu independienteak''<ref>...with the independent states of Biscay, Navarre.</ref>.

Hiru probintziak eta Nafarroa gaur eguneko oso hedadura antzekoa dute.

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Mapak]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/Royaumes_d%27Espagne_et_de_Portugal_(eu)Royaumes d'Espagne et de Portugal (eu)2023-12-27T22:45:50Z
Jcao: Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Carte des Royaumes d'Espagne et de Portugal | irudia = Royaumes_d'Espagne_et_de_Portugal_(Robert_de_Vaugondy_1757).jpg | egilea = Robert de Vaugondy | urtea = 1757 | hiria = Paris | tamaina = 59,3 x 52 zm }} ==Mapa zertan den== Gilles Robert de Vaugondy (Paris 1688-1766) Frantziako geografo eta kartografoa izan zen. Nicolas Sanson kartografo ospetsuaren biloba, bera ere Frantziako erregearen geografoa izan zen. Semea, Didier Rob...

{{Mapa (eu)

| izena = Carte des Royaumes d'Espagne et de Portugal

| irudia = Royaumes_d'Espagne_et_de_Portugal_(Robert_de_Vaugondy_1757).jpg

| egilea = Robert de Vaugondy

| urtea = 1757

| hiria = Paris

| tamaina = 59,3 x 52 zm

==Mapa zertan den==

Gilles Robert de Vaugondy (Paris 1688-1766) Frantziako geografo eta kartografoa izan zen.

Nicolas Sanson kartografo ospetsuaren biloba, bera ere Frantziako erregearen geografoa izan zen.

Semea, Didier Robert de Vaugondy (1723-1786), geografoa izan zen ere. Elkarrekin ''Atlas Universel'' argitaratu zuten (1757). Mapa hau bertan agertu zen.

==Soraluzeri buruzkoak==

Soraluze (Placentia) Gipuzkoa eta Bizkaiko mugatik gertu agertzen da, gutxi gora behera Eibar egon beharko litzatekeen tokian.

Gasteiztik Debarainoko bidea ez da agertzen, baina bere ordez beste bat agertzen da: Miranda pasata Frantziako erregebidetik ezkerrera desbideratzen da (Bilborako moduan), eta beti mendietatik Bizkaia eta Gipuzkoako mugetatik aurrera egiten du. Soraluze aldera heltzerakoan, Soraluzera hartzen du eskumara eta handik Mutrikura.

[[Fitxategi: Royaumes_d'Espagne_et_de_Portugal._Soraluzeko_ingurua_(Robert_de_Vaugondy_1757).jpg | center | 600px]]

==Bitxikeriak==

Errege bideak ondo markatuta daude: Bilbotik Baionaraino, Mirandatik Orioraino eta, harrigarria bada ere, Miranda ingurutik Mutrikuraino (segururena, bi bide nahastu ditu: Miranda-Bilbao eta Gasteiz-Deba).

Ipar Euskal Herriko Benafarre eta Zuberoa bereiztuta daude, eta Lapurdiko barnealdea ere.

Bizkaia Santander alderaino heltzen da.

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Mapak]]
Jcaohttps://www.sorapedia.eus/wiki/A_New_Map_of_Spain_%26_Portugal_(eu)A New Map of Spain & Portugal (eu)2023-12-27T22:09:26Z
Jcao:

{{Mapa (eu)

| izena = A New Map of Spain & Portugal from the latest observations

| irudia = A_New_Map_of_Spain_and_Portugal_(John_Senex_1749).jpg

| egilea = Joh Senex

| urtea = 1749

| hiria = London

| tamaina = 19.5 x 15 zm

==Mapa zertan den==

John Senex (1678, Ludlow - 1740, Londres) Britainia Handiko Ana erreginaren kartografo, grabatzaile, esploratzaile eta geografoa izan zen, antzinako mapen editore eta saltzailea eta, garrantzitsuena, munduko poltsikoko maparen sortzailea.

Fleet Streeten negozioa zuen, mapak saltzen zituena.

Mapa hau Patrick Gordonek sortutako ''Geographhy Anatomiz'd'' liburuan agertu zen.

==Soraluzeri buruzkoak==

Euskla Herriko herri gutxi daude jasota, eta Gipuzkoako lau bakarrik: Soraluze, Segura, Donostia eta Hondarribia.

Ematen du egileak nahastu zituela Soraluze eta Seguraren kokapenak.

[[Fitxategi: A_New_Map_of_Spain_and_Portugal._Soraluzeko_ingurua_(John_Senex_1749).jpg | center | 500px]]

==Bitxikeriak==

Ehun urte geroago, Kataluñako iparraldea (Roselló eta Cerdanya Garaia, Frantziak 1659an eskuratuak) Espainian agertzen da.

==Erreferentziak==

[[Kategoria: Mapak]]
Jcao