Bilakaera urbanistikoa. Aro modernoa (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: 1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa topographico de la sortu zuen. Bertan orduko ikuspegia erakusten da. XV mendeko Soraluz...)(r)en berrikusketa, ordua: 15:42, 12 azaroa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa topographico de la sortu zuen. Bertan orduko ikuspegia erakusten da.

    XV mendeko Soraluzerekin alderatuta,herria asko hazi zen, eta hiru eraikin handi agertzen dira.

    Hiru eraikin nagusi horiek eliza nagusia, Erret Lantegiak eta Santa Ana komentua dira. Eliza egiteko aurrekoa bota zuten XVI mendean, eta XVII mendean zabalduzuten (alboerako kaperak, eliz ataria eta dorrea). Erret Lantegia, berriz, Uribarri dorrearen hedapena izan zen. Eta Santa Ana komentua ere XVII mendean egin zuten.

    Bide guztietatik hazi zen herria, batez ere erregebide nagusian: Gabolats kalea sortu zen Elgoibarrerutz eta Atxuri-Errekalde ardatza sendotu zen hegoaldean, garai bateko Herlaibia Soraluzerekin lotuz. Honetaz gain Santa Ana auzoan etxe gehiago egin ziren, eta Azkoitiarako bidean ere Elizburu kalekoak agertu ziren.

    Herri kaskoak aldakerak izan ziren: Igartza etxea eta albokoa bota zuten Enparan jauregia egiteko, Kalegoeneko beste bi etxe botara Udaletxea egin zuten, era Udaletxe berriaren pareko etxea ere bota zuten, gero Labaderogain sortuz.