Bilakaera urbanistikoa. Desarrollismoa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ::<small>''Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)''</small> ==Aurrekariak. XIX-XX== Euskal Herriko beste hiri era herri...)(r)en berrikusketa, ordua: 20:01, 16 azaroa 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)

    Aurrekariak. XIX-XX

    Euskal Herriko beste hiri era herri askoren moduan, Soraluzera etorkin asko etorri ziren 1950 eta 1960 hamarkadatan. Biztanle kopurua bikoiztu egin zen eta, nahiz eta herriko etxe askotan solairu bat edo bi gehitu, oraindik ez zen nahikoa.

    Hurrengo hogetamar urteetan auzo eta kale berriak sortu ziren: 1950 hamarkadan Gabolatsen (iturri inguruan), Alejando Calonge eta Serafin Achotegi, Sagar Erreka, Arraikua eta Loralde; 1960 hamarkadan Gabolats garaia, Ezozibidea, Zeleta eta Estaziño kalea; 1970 hamarkadan Errekalde bukaera, Gipuzkoako etorbidea eta Santa Ana komentuaren lurretan eraikitako etxeak.

    Hortik aurrera aldakera nabarmenenak publikoak izan dira: 1973 urtean trena kendu zuten, eta trenbidea errepidea bihurtu zuten.

    1970 hamarkadan Mendiola industrialdea zabaldu zuten baina, krisia zela eta, enpresek urteak eman zituzten hara mugitu arte. Sagarerrekako zabortegi gainean Sagarraga industrialdea zabaldu zuten.


    Hurrengoak. XX

    Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Urbanismo ordenatua (eu)


    Erreferentziak