«COVID-19 pandemia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    47. lerroa: 47. lerroa:


    ===Hirugarren olatua===
    ===Hirugarren olatua===
    Eta, bigarren olatua oraindik pasa barik, urtarrilan hasi zen igartzen hirugarrena. Espainiako hainbat tokitan gogor jotzen hasi zen, baina E.A.E.-n ez horrenbeste: urtarrilan eko lehen abenduko beherako joera apurtu zen, eta lehen hamabostaldian kutsatuen kopuruak abenduko langa gainditu zuen. Hildakoen kopurua ez, jeisten ari zen oraindik.
    Eta, bigarren olatua oraindik pasa barik, urtarrilan hasi zen igartzen hirugarrena. Espainiako hainbat tokitan gogor jotzen hasi zen, baina E.A.E.-n ez horrenbeste: urtarrilan eko lehen abenduko beherako joera apurtu zen, eta lehen hamabostaldian kutsatuen kopuruak abenduko langa gainditu zuen. Hildakoen kopurua ez, poliki poliki jeisten ari zen oraindik.


    Urtarrilaren bigarren hamabostaldian kutsatuen kopurua azkarrago hazten hasi zen, eta Eusko Jaurlaritza udal konfinamentua ezarri zuen. Gainera, esparru gorritan zeuden herrietan hainbat iharduera galerazi zuen (kirola, tabernak...) Hala ere, ostalaritzakoek demanda jarri zuten, eta Garrido epaileak arrazoia eman zien.
    Urtarrilaren bigarren hamabostaldian kutsatuen kopurua azkarrago hazten hasi zen, eta Eusko Jaurlaritza udal konfinamentua ezarri zuen. Gainera, esparru gorritan zeuden herrietan hainbat iharduera galerazi zuen (kirola, tabernak...) Hala ere, ostalaritzakoek demanda jarri zuten, eta Garrido epaileak arrazoia eman zien<ref>[https://www.berria.eus/albisteak/193386/eremu-gorrian-dauden-ostatuak-zabaldu-ahalko-dira.htm Eremu gorrian dauden ostatuak zabaldu ahalko dira]. Berria (2021/02/09).</ref>.
     
    Otsaileko datuak hobeak izan ziren, kutsatuen kopurua bigarren olatuaren hasieran (abuztua-iraila) edota bukaeraren (abendua) pareko. Hala ere, hildakoen kopurua ez zen jaitsi proporzio berean, eta COVID gaixo gehiegi geratzen ziren ZIU ohetan. Otsailaren erdialdean Eusko Jaurlaritzak udal konfinamendua arindu zuen (alboko udalerrietara pasatzea baimenduz) eta martxoak 9tik aurrera EAEn barruko mugimenduak libre geratu ziren. Hala ere, ezin zen komunitatetik irten, eta gainontzeko murrizketak indarrean zirauten.




    97. lerroa: 99. lerroa:
    ==Soraluze: hirugarren olatua==
    ==Soraluze: hirugarren olatua==
    Hemen ere, Soraluzeko zenbakiak E.A.E.koen atzetik ibili ziren: abenduaren erdialdetik aurrera intzidentzia metatuak 100-200 tartean ibili dira (Urte Barrirekin batera 100dik behera etorri baziren ere). Debarroko gainontzeko herri gehienek, berriz, oso kutsatu ratio handiak zituzten.
    Hemen ere, Soraluzeko zenbakiak E.A.E.koen atzetik ibili ziren: abenduaren erdialdetik aurrera intzidentzia metatuak 100-200 tartean ibili dira (Urte Barrirekin batera 100dik behera etorri baziren ere). Debarroko gainontzeko herri gehienek, berriz, oso kutsatu ratio handiak zituzten.
    Otsailean, berriz, inguruko herrietan poliki poliki bere onera bazetozen, Soraluzekoek pixkat gora egin zuten, baina 200eko langa azpitik. Otsailaren bukaeran 250rainoko igoera izan zen, baina martxorako 200-250 tartean geratu zen.





    01:04, 8 martxoa 2021(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
    COVID-19 birusa

    COVID-19 pandemia

    COVID-19[1] pandemia (edota koronabirusaren pandemia), COVID-19 izeneko gaixotasunaren eraginez 2019aren amaieran hasi zen pandemia da.

    SARS-CoV-2 birusak eragiten du gaixotasuna. Kutsatutako gaixoak asintomatikoak izan daitezke, baina gehienetan zenbait sintoma dituzte: sukarra, eztula, nekea, arnasteko zailtasunak eta giharretako mina… Gaixoa edadetua bada, edota aurretik ahulduta balego, gaixotasunak heriotza eragin dezake.

    Wuhanen atzeman zen lehen aldiz, Txinako Hubei probintziako hiriburuan, 2019 bukaeran. Aurki mundu guztira zabaldu zen, eta udaberrian goia jo zuen. 2020ko martxoaren 11an, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) COVID-19 gaitzaren nazioarteko agerraldia pandemia izendatu zuen.

    Lehengo olatu harek, gehien bat, edadetuak kolpatu zituen. Dena dela, hartutako erabakiei (konfinamenduak eta jarduera moteltzeak, batez ere) eta eguraldi onari esker, udaberri bukaerako asko apaldu zen.

    Baina abuztutik aurrera goraka hasi zen berriro, munduko herrialde gehienetan. Eta orduko horretan heldu gazteei ere gogor ekiten zien. Urrirako denak ondo kezkatuta zeuden.


    Euskal Herrian

    Udaberriko olatua

    Gainontzeko herrialde gehienetan moduan, COVID-19a Euskal Herrira ere heldu zen[2]: 2020ko otsailaren 28an baieztatu ziren lehen bi gaixoak, eta aurki zabaltzen joan zen.

    Herri eta toki batzuk itxi bazuten ere, gizarte osorako lehen neurriak martxoaren erdialdian heldu ziren<12an EAEn, 13an Nafarroan, 14an Espainia osoan eta 15ean Frantzian).</ref>, hainbat jarduera debekatuz, lantegi batzuk itxiz, kaleko zirkulazio normala murriztuz eta etxeko konfinamendua aginduz.

    Euskal Autonomi Erkidegoko hauteskundeak ere, martxoan egin beharrekoak, bertan behera geratu ziren; azkenean ekainak 25ean egin ziren.

    Udaberriko olatua apirilarekin batera joan zen, hurrengo hilabeteetan kasu bakanak antzeman baziren ere. Euskal Autonomi Erkidegoan[3] ekaina bukaerako 13.752 kasu kasu antzeman ziren eta 1.618 hildako erregistratu. Hilkortasun tasa, beraz, % 11,8koa izan zen.

    Uda eta udazkena

    Egoera "normaldu" zenean, Hego Euskal Herrian apirilaren 22an hasi zen arintzen derrigorrezko berrogeialdia, eta ekainaren 8an debeku eta traba guztiak desagertu ziren. Ipar Euskal Herrian pixkat beranduago ibili ziren, baina ez asko.

    Osasun aldetik uda nahikoa lasaia izan zen, aldaketa bakarrak turismoan izan ziren (jende gutxiago irten zen kanpora, batez ere atzerrira; etorri ere, atzerriko gutxiago etorri ziren). Baina uztailan positiboen kopurua poliki-poliki hasi zen igotzen, abuztuan gehiago, irailean azkarrago eta joera ez zen makurtu urrian.

    E.A.E.ko kutsatu eta hildakoak (Eusko Jaurlaritza 2021)

    Uztailak 1etik urriak 25erako Euskal Autonomi Elkartean 48.277 kasu berri zenbatu ziren, aurreko olatuan halako lau. Arrazoia, udan PDC eta serologia frogak egiteko nahikoa materiala eskuratu zela, eta askoz froga gehiago egin zirela, bai kutsatuen ingurukoei baita herrika edo auzoka ere.

    Tarte berean 535 hildako izan ziren. Bigarren epe honen hilkortasun tasa askoz baxuagoa izan zen, % 1,1ekoa.

    Aurreko olatuarekin alderatuta, ospitaleratutakoen eta hildakoen kopurua askoz baxuagoa zen, agian kutsatutako artean heldu gazte asko zeudelako. Baina gaixoen kopurua zein ospitaleratuen kopurua gero eta altuagoa zenez (nahiz eta motelago hazi) Urkulluk eta Txibitek aurretik erabilitako erabakiak martxan jarri nahi izan zuten (ordutegiak, itxierak, talde-tamainak...), baina epaitegietatik ezetza jaso zuten, ez zutela halakorik agintzeko eskubide nahikorik.

    Horregatik, Iñigo Urkulluk eta Maria Txibitek aurretik, eta hainbat autonomi-lehendakarik gero, Espainiako presidenteari eskatu zioten alarma egoera indarrean jartzeko (2020/10/23). Bi egun geroago Pedro Sanchez-ek alarma egoera onartu zuen Espainia guztirako, kudeaketa autonomien esku uzten.

    Alarma egoera

    Alarma egoera urriak 26an sartu zen indarrean. Udaberrikoarekin alderatuta, arinagoa zen. Batez ere, hiru esparrutan nabarmendu zen: eskualde konfinamentua, leku itxietan aforo eta distantziak zaindu beharra (denda eta aisialdi kulturalean), eta debekatutako jardunak (antolatutako zein taldekako kirola, taberna eta jatetxeak). Hurrengo asteetan hainbat tokitan behaketa masiboak egin zituzten, Soraluzen esateko.

    Nafarroako egoera, aurretik oso eskasa, nabarmen hobetu zen. E.A.E.-n, berriz, azaroko kutsatu eta hildakoen kopurua urrikoa baino altuago izan zen; dena dela, hilabeteak aurrera egin ahala datuak gero eta hobeak ziren (bigarren hamabostaldiko kutsatu kopurua aurrekoaren erdia izan zen, hildakoak ere gutxiago izan ziren...). Azaro bukaeran neurriak arindu zituzten, besteak beste E.A.E.ko probintzien arteko mugimenduak baimenduz eta ostalaritzari zabaltzeko aukera emanez. Gabonetako jai egunetan, hori bai, ordutegia gehiago murriztu zuten.

    Abenduaren bigarren erdia aurrekoa baino pixka bat hobea izan zen. Dena dela, kutsatuen eta ospitalizatuen kopurua nahi adina jeisten ez zenez, Urte Berria arduratsu hasi ziren, hirugarren olatu baten beldur.

    Hirugarren olatua

    Eta, bigarren olatua oraindik pasa barik, urtarrilan hasi zen igartzen hirugarrena. Espainiako hainbat tokitan gogor jotzen hasi zen, baina E.A.E.-n ez horrenbeste: urtarrilan eko lehen abenduko beherako joera apurtu zen, eta lehen hamabostaldian kutsatuen kopuruak abenduko langa gainditu zuen. Hildakoen kopurua ez, poliki poliki jeisten ari zen oraindik.

    Urtarrilaren bigarren hamabostaldian kutsatuen kopurua azkarrago hazten hasi zen, eta Eusko Jaurlaritza udal konfinamentua ezarri zuen. Gainera, esparru gorritan zeuden herrietan hainbat iharduera galerazi zuen (kirola, tabernak...) Hala ere, ostalaritzakoek demanda jarri zuten, eta Garrido epaileak arrazoia eman zien[4].

    Otsaileko datuak hobeak izan ziren, kutsatuen kopurua bigarren olatuaren hasieran (abuztua-iraila) edota bukaeraren (abendua) pareko. Hala ere, hildakoen kopurua ez zen jaitsi proporzio berean, eta COVID gaixo gehiegi geratzen ziren ZIU ohetan. Otsailaren erdialdean Eusko Jaurlaritzak udal konfinamendua arindu zuen (alboko udalerrietara pasatzea baimenduz) eta martxoak 9tik aurrera EAEn barruko mugimenduak libre geratu ziren. Hala ere, ezin zen komunitatetik irten, eta gainontzeko murrizketak indarrean zirauten.


    Soraluzeko kutsatuak (Eusko Jaurlaritza 2021)

    Soraluze: udaberriko olatua

    Osasun eragina

    Lehen olatua oso arina izan zen Soraluze. Aurreneko lau kasuak martxoak 28an antzeman ziren, pandemia Euskal Herrian sartu eta hilabete batetara. Azken kasua bost aste beranduago eman zen, maiatzak 2an hain zuzen.

    Guztira hamabi kutsatu antzeman zituzten, horietako asko Mendarotik pasa zirela. Ez zen hildakorik izan.

    Gizarte eragina

    Giazarte eragina, berriz, askoz nabarmenagoa izan zen. Lantegiak itxi zituzten aste batzutan, langileak ERTEtik[5] kobratzen zutela soldata; ikastetxe mota guztiak ere hilabeteetan itxi zituzten, eskolak Internet bidez ematen zirela; dendetan erosteko ilarak antolatu ziren kaleetan; tabernak itxi zituzten aurretik, eta terrazak zabaldu gero; kiroldegoa, liburutegia, ludoteka... itxi ziren; ekintza kultural eta kirol jarduera gehienak bertan behera geratu ziren...

    Bilakaerak, poliki bada ere, onera egin zuenean, abenduaren hasieran arauak arindu zuten: konfinamendua probintzi barrura mugatu zuten, tabernak zabaldu (ordutegi murritzarekin)... Eta Gabonak inguruan gehiago, familia eta lagunen elkatzeak errazteko.


    Soraluze: uda eta udazkena

    Murrizketak arinduz

    Murrizketak eta trabak indarra galdu ahala, jendea aurreko bizimodura itzulzen hasi zen, pozez[6].

    Pandemia oraindik ari zela, txertorik ez zela garatu... ardura eta zuhurtzia eskatu ziren: pertsonen arteko distantziak gorde, mozala erabili, talde handiak ez egin... baina alferrik! Nahiz eta bakar batzuk (asko?) tentzu jokatu, soraluzetar gehienak lehengo bizimodura bueltatu ziren.

    COVID-19 atzera

    Ondorioak? Mundu guztian jazotakoak! Uztailean hasi ziren kasu berriak (Soraluzen 15ean), tantaka hasieran eta jarraiago gero. Abuztu bukaeran azkartu zen kutsatuen igoera, eta irailaren bukaera beste tontor izan genuen. Baina gogorrena urriak 14tik aurrera etorri zen: hamar egunetan kutsatuen kopurua %50a igo zen!

    Eusko Jaurlaritzaren estatistiken arabera, urriko 25rako 133 soraluzetar kutsatu ziren COVID-19rekin; hau da, 100.000 biztanleko 3.378 kasu. Gainera, nahiz eta estatistika horietan Soraluzeko hildako bakarra agertu, hiru bat lagun gehiago hil omen dira Soraluzen COVID-19ren eraginez.

    Baina COVIDen larritasuna neurtzeko intzidentzia metatua erabiltzen da. Eusko Jaurlaritzaren terminologian, herri bat eremu gorrian egongo da intzidentzia metatua 400ekoa edo gehiago denean. Herriko zenbakitara ekarriz, Soraluze eremu gorrian egongo da kutsatuen kopuru metatua 16tik gora denean[7].

    Irailak 9 eta 10ean lehen aldiz gainditu genuen langa hau, eta irailak 29tik urriak 10era berriro ere. Baina urriak 16tik aurrera Soraluzeko intzidentzia metatua gora hasi zen etengabe.

    Martxa horretan segi eta gero, eta ezer egin ezean, urtea bukatzeko 500 kutsatu baino izango ziren Soraluzen. Eta bigarren olatuan Euskadin dagoen hilkortasun tasa (%1,1) mantendu balitz, bostpasei hildako izango ziren.


    Intzidentzia metatua, 14 egunetan (Eusko Jaurlaritza 2020)

    Soraluze: alarma egoera

    Inguruko herriekin batera, urriak 26ean Soraluze alarma egoeran sartu zen. Hemen ere alarma egoera hiru esparrutan nabarmendu zen: herritik irten ezina (salbuespenak: lanera, medikura edo premiazko erosketak egitera), leku itxietan aforo eta distantziak zaindu beharra (denda eta aisialdi kulturalean), eta debekatutako jardunak (antolatutako zein taldekako kirola, taberna eta jatetxeak).

    Intzidentzia metatuak hiru egunetara jo zuen goia, 1.676 balioarekin (larritasun maila baino 4 aldiz altuago), eta hurrengo egunetan poliki poliki jaisten hasi zen, kutsatu berrien kopurua apaltzen ari zelako. Hala ere, azaroak 14an berriro hartu zuen gorako bidea, oraingoan 21an goia jo zuela 1.194 balioarekin (larritasun maila baino 3 aldiz altuago).

    Arduratuta, azaroak 25ean Osakidetzak probak egitera deitu zituen hamahiru urtetik berrogei urte bitarteko herritarrei: 1.081 zeuden deituta, baina 323 besterik ez ziren agertu (%30a).

    Azaro bukaeran kutsatu berrien kopurua apaltzen hasi zen, E.A.E.-ko gaineko tokietan moduan... baina astebete geroago. Abendu hasieratik kutsatu kopurua uztaila-urria epeko mailatik azpira etorri zen, eta abenduak 10ean Soraluze eremu gorritik irten zen.


    Soraluze: hirugarren olatua

    Hemen ere, Soraluzeko zenbakiak E.A.E.koen atzetik ibili ziren: abenduaren erdialdetik aurrera intzidentzia metatuak 100-200 tartean ibili dira (Urte Barrirekin batera 100dik behera etorri baziren ere). Debarroko gainontzeko herri gehienek, berriz, oso kutsatu ratio handiak zituzten.

    Otsailean, berriz, inguruko herrietan poliki poliki bere onera bazetozen, Soraluzekoek pixkat gora egin zuten, baina 200eko langa azpitik. Otsailaren bukaeran 250rainoko igoera izan zen, baina martxorako 200-250 tartean geratu zen.


    Erreferentziak

    1. COVID-19 pandemia. Wikipedia (euskaraz).
    2. COVID-19 pandemia Euskal Herrian. Wikipedia (euskaraz).
    3. Koronabirusaren bilakaera Euskadin. www.euskadi.eus.
    4. Eremu gorrian dauden ostatuak zabaldu ahalko dira. Berria (2021/02/09).
    5. ERTE. Aldi baterako enplegu erregulazioa espedientea/ Expediente de regulación temporal de empleo.
    6. Kale gosea. Ubane Madera (pilpilean.eus 2020/05/02).
    7. 100.000 biztanle / [400 kasu x 3.937 biztanle] = 15,75.