«Calonge auzunea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary

(Erabiltzaile berak tartean egindako 5 ekarpen ez dira erakusten)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Osatu barik}}
==Kokapena==
==Kokapena==
Calonge auzunea herriaren goialdean dago, Elizburutik eta Estaziotik mendebaldera, garai bateko trenbidearen alboan.
Calonge auzunea herriaren goialdean dago, Elizburutik eta Estaziotik mendebaldera, garai bateko trenbidearen alboan.
17. lerroa: 15. lerroa:
''(handitzeko, sakatu gainean)''
''(handitzeko, sakatu gainean)''
<gallery>
<gallery>
Calonge_auzunea._SAPAren_etxeak_01_(Google_2013).jpg | SAAPren etxeak
(Google 2013)
Alejandro_Calonge_y_Motta.jpg                        | Alejandro de Calonje y Motta
Calonge_auzunea._Alejandro_de_Calonje_idazkuna.jpg  | Alejandro de Calonje idazkuna
(Victor Placencia)
Calonge_auzunea._SAPAren_etxeak_01_(Google_2013).jpg | SAPAren etxeak
(Google 2013)
Calonge_auzunea._Osteko_etxeak_01_(Google_2013).jpg  | Atzeko etxeak
(Google 2013)
Calonge_auzunea._Osteko_etxeak_01_(Google_2013).jpg  | Atzeko etxeak
(Google 2013)
</gallery>
</gallery>
25. lerroa: 25. lerroa:
Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.
Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.

Herria ez zegoen prestatuta honenbeste jende hartzeko, eta etxebizitza falta ikaragarria zegoen. Horregatik, 1940ko hamarkada hasieran SAPAk, orduko enpresa handiena, beren langileentzat etxeak eraikitzea erabaki zuen.
Herria ez zegoen prestatuta honenbeste jende hartzeko, eta etxebizitza falta ikaragarria zegoen. Horregatik, 1940ko hamarkada bukaeran hainbat enpresek [[Txurruken auzunea (eu)|Txurruken auzunea]]<ref>Garai hartan ''Serafín Achótegui auzunea''.</ref> eraiki zuten.

Etxe haiek laster bete ziren, eta hainbat langile (eta beren familiak) zain zeuden, ea bat edo bat libratzen zen. Horregatik, 1960. urtea baino lehen herriko hiru enpresek (SAPA, Construcciones Sacia eta Talleres Amuchástegi) bigarren auzune bat eraikitzea erabaki zuten.

Aukeratutako tokia orduan herritik kanpo geratzen zen: San Andreserako gurdibidean, Maristen eskola pasa eta gero trenbide gaineko zubi parean.
Aukeratutako tokia orduan herritik kanpo geratzen zen: San Andreserako gurdibidean, [[Maristen ikastetxea (eu)|Maristen ikastetxea]] pasa eta gero trenbide gaineko zubi parean. Lurrak Soraluzeko elizarenak zirenez, parrokiak etxebizitza bat hartu zuen ordaintzat, gerora sakristauarentzat erabili zutena.

Hiru etxe egin zituzten, hogetamar etxebizitza denetara, langileei errentan emateko. Etxeak egiteko Gipuzkoako ''Obra Sindical del Hogar y Arquitectura'' erakundearen laguntza izan zuten.
Hiru etxe egin zituzten, hogetamar etxebizitza denetara, langileei errentan emateko. Etxeak egiteko Gipuzkoako ''Obra Sindical del Hogar y Arquitectura'' erakundearen laguntza izan zuten.

Auzuneari izena ematekotan, garai hartako SAPAko zuzendariarena eman zioten, [[Alejandro Calonge (eu)|Alejandro Calonge y Motta]] jaunarena<ref>Urte batzuk geroago, SAPAk Andoainen beste auzunea eraiki zuenean bere langileentzat, izen bera eman zion: Alejandro Calonge.</ref>.
Auzuneari izena ematekotan, garai hartako SAPAko zuzendariarena eman zioten, [[Alejandro de Calonje (eu)|Alejandro de Calonje y Motta]] jaunarena<ref>Urte batzuk lehenago, SAPAk Andoainen beste auzunea eraiki zuenean bere langileentzat, izen bera eman zion: Alejandro de Calonje.</ref>.

Eraikitako etxebizitzak nahikoa ez eta handik urte batzuetara, 1948 urtean, SAPA herriko beste enpresekin elkartu zen Txurruken auzunea sortzeko.
Bai Soraluzeko kasuan, bai Andoaingoan ere, auzuneen izena ''Alejandro Calonge'' bilakatu da.

1960-70 urteetan beste bi etxe egin ziren, aurreko hiruren errenkadan, baina sustapen pribatua izan zen, SAPAk ez zuen zerikusirik izan.
Urte batzuk geroago beste bi etxe egin ziren, aurreko hiruren errenkadan, baina sustapen pribatua izan zen. Lurrak [[Zeleta baserria (eu)|Zeleta baserriarenak]] ziren, eta bi etxebizitza hartu zituzten ordain gisa.

2.000 urtean SAPAk etxeak errenteroei saldu zizkien.
1.983 urtean SAPAk beren etxeak errenteroei saldu zizkien.

Hauxe da oraingo bertsioa, 21:17, 9 maiatza 2020 data duena

Kokapena

Calonge auzunea herriaren goialdean dago, Elizburutik eta Estaziotik mendebaldera, garai bateko trenbidearen alboan.

Nahiz eta auzunea izan, etxeak lerro batean antolatuta daude, 90 metroko luzeerakin. Elizburutik datozen eskilarek 2 metroko zabalera dute, eta Estaziotik datorren errepidea 3 edo 4 metro.

Mapa kargatzen...

Argazkiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Historia

Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.

Herria ez zegoen prestatuta honenbeste jende hartzeko, eta etxebizitza falta ikaragarria zegoen. Horregatik, 1940ko hamarkada bukaeran hainbat enpresek Txurruken auzunea[1] eraiki zuten.

Etxe haiek laster bete ziren, eta hainbat langile (eta beren familiak) zain zeuden, ea bat edo bat libratzen zen. Horregatik, 1960. urtea baino lehen herriko hiru enpresek (SAPA, Construcciones Sacia eta Talleres Amuchástegi) bigarren auzune bat eraikitzea erabaki zuten.

Aukeratutako tokia orduan herritik kanpo geratzen zen: San Andreserako gurdibidean, Maristen ikastetxea pasa eta gero trenbide gaineko zubi parean. Lurrak Soraluzeko elizarenak zirenez, parrokiak etxebizitza bat hartu zuen ordaintzat, gerora sakristauarentzat erabili zutena.

Hiru etxe egin zituzten, hogetamar etxebizitza denetara, langileei errentan emateko. Etxeak egiteko Gipuzkoako Obra Sindical del Hogar y Arquitectura erakundearen laguntza izan zuten.

Auzuneari izena ematekotan, garai hartako SAPAko zuzendariarena eman zioten, Alejandro de Calonje y Motta jaunarena[2].

Bai Soraluzeko kasuan, bai Andoaingoan ere, auzuneen izena Alejandro Calonge bilakatu da.

Urte batzuk geroago beste bi etxe egin ziren, aurreko hiruren errenkadan, baina sustapen pribatua izan zen. Lurrak Zeleta baserriarenak ziren, eta bi etxebizitza hartu zituzten ordain gisa.

1.983 urtean SAPAk beren etxeak errenteroei saldu zizkien.

Bertako etxeak

Auzunea 5 etxek osatzen dute, elkarren ondoan eraikita eta 1-tik 5-ra izendatuta.

SAPAk sustatutako lehen hiru etxeak harrizkoak dira; hau da, kanpoko paretak karga-hormak dira, horregatik altuago eta meheago dira. Lehengo biek atariak Elizburutik datozen eskilaratan dauzkate.

Beste bi etxeak, geroago egin zirenak, hormigoizkoak egin ziren. Atariak, berriz, Estaziotik datorren errepidean daude. Azken bi etxe hauek egiterakoan pasabidea utzi zuten aurreko etxeekin, 3 eta 4 zenbakien artean hain zuzen.

Etxe guztiak bost solairukoak dira, eta bakoitzean ezker-eskuma bi etxebizitza.

Erreferentziak

1. Garai hartan Serafín Achótegui auzunea.
2. Urte batzuk lehenago, SAPAk Andoainen beste auzunea eraiki zuenean bere langileentzat, izen bera eman zion: Alejandro de Calonje.