Calonge auzunea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Calonge auzunea herriaren goialdean dago, Estaziotik Nahiz eta auzune izan, lerro batean antolatuta dago, 140 metroko luzeerakin. Zabalera...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:48, 4 abendua 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Calonge auzunea herriaren goialdean dago, Estaziotik

    Nahiz eta auzune izan, lerro batean antolatuta dago, 140 metroko luzeerakin. Zabalera 4 metrokoa da, eta 12koa aurretik pasatzen den errepidea kontutan hartu eta gero.

    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Gerra ostean Soraluzek biztanle asko irabazi zuen, batez ere etorkinak. Hogei urtetan 3.000 bat biztanletik (1.940 urtea) 5.000 biztanle izatera (1.960 urtea) pasa zen.

    Herria ez zegoen prestatuta honenbeste jende hartzeko, eta etxebizitza falta ikaragarria zegoen. Horregatik, 1940ko hamarkada hasieran SAPAk, orduko enpresa handiena, beren langileentzat etxeak eraikitzea erabaki zuen.

    Aukeratutako tokia orduan herritik kanpo geratzen zen: San Andreserako gurdibidean, Maristen eskola pasa eta gero trenbide gaineko zubi parean.

    Hiru etxe egin zituzten, bost solairukoak, eta bakoitzean ezker-eskuma bi etxebizitza. Etxeak egiteko Gipuzkoako Obra Sindical del Hogar y Arquitectura erakundearen laguntza izan zuten.

    Etxeak harrizkoak dira; hau da, kanpoko paretak karga-hormak dira, horregatik altuago eta meheago dira. Handik urte batzuetara egin zirenak, Txurruken auzunekoak kasu, hormigoizkoak egin ziren.

    Auzuneari izena ematekotan, garai hartako SAPAko zuzendariarena eman zioten, Alejandro Calonge y Motta jaunarena[1].

    Eraikitako etxeak nahikoa ez eta, handik urte batzuetara, 1948 urtean, SAPA herriko beste enpresekin elkartu zen Txurruken auzunea egiteko.

    Berrogetamar urtetan etxeak SAPArenak izan dira, bertako langileak alokairuan erabiltzen zituztela. Baina 2.000 urte inguruan SAPAk etxeak errenteroei saldu zizkien.

    1960-70 urteetan beste bi etxe egin ziren, aurreko hiruren errenkadan, baina sustapen pribatua izan zen, SAPAk ez zuen zerikusirik izan.


    Bertako etxeak

    Auzunea 7 etxek osatzen dute, elkarren ondoan eraikita eta 1-tik 7-ra izendatuta. Hormigoizkoak dira, herrian aurrenetakoak (Alejandro Calonje auzunekoak, esateko, harrizkoak dira).

    Zazpiak oso antzekoak dira: beheko solairua barne, lau solairu daukate, eta bakoitzean bi etxebizitza, ezker-eskuma. Kalea aldapan dagoenez, eskilarak daude atarietaraino; atariek hiru tarteko aterpea dute, etxe barruko arkupe modukoa.

    Erdiko etxea, 4 zenbakiduna, besteak baino atzerago dago. Honi esker, arkupe zabalagoa du, zazpi tartekoa, gainean terraza ederra duela.

    Orokorrean, Calonge auzuneko etxeek baino diseinu landuago eta dotoreagoa dute.

    Erreka aldetik belardi luzea daukate, umeen jolastoki dena.


    Erreferentziak

    1. Urte batzuk geroago, SAPAk Andoainen beste auzunea eraiki zuenean bere langileentzat, izen bera eman zion: Alejandro Calonge.