«Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (''asentista'') asko izan ziren.
    Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (''asentista'') asko izan ziren.


    1.734 urtean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Caracasko_Gipuzkoar_Konpainia Caracasko Gipuzkoar Konpainia]. Wikipedia (euskaraz).</ref> zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Real Compañía de Filipinas zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.
    1.734 urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia<ref>Real Compañía Guipuzcoana de Caracas.</ref> zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Filipinetako Errege Konpainia<ref>Real Compañía de Filipinas.</ref> zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.


    Real Compañía de Filipinas 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.
    Filipinetako Errege Konpainiaren jarduna Soraluzen 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.




    ==Caracasko Gipuzkoar Konpainia==
    ==Caracasko Gipuzkoar Konpainia<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Caracasko_Gipuzkoar_Konpainia Caracasko Gipuzkoar Konpainia]. Wikipedia (euskaraz).</ref>==
    ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia'', ''Caracasko Gipuzkoar Konpainia'' edo ''Gipuzkoar Konpainia'' (gaztelaniaz sortua, ''Real Compañía Guipuzcoana de Caracas'' edo ''Compañía Guipuzcoana'' izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia bat izan zen 1728tik 1785era, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Bere akziodunak Espainiako erregea, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundi Nagusia eta inbertsore pribatuak izan ziren.
    ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia'', ''Caracasko Gipuzkoar Konpainia'' edo ''Gipuzkoar Konpainia'' (gaztelaniaz sortua, ''Real Compañía Guipuzcoana de Caracas'' edo ''Compañía Guipuzcoana'' izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia bat izan zen 1728tik 1785era, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Bere akziodunak Espainiako erregea, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundi Nagusia eta inbertsore pribatuak izan ziren.


    14. lerroa: 14. lerroa:




    ==Eragina==
    ==Ekoizpena eta eragina==
    Alde txarrean, kontrola eta etekina. Alde onean, ordainketa. Eta, batez ere, negozioa aurrera eramana.
    ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia'' bitartekari bakarra bilakatzeak eragin nabarmena izan zuen, onerako zein txarrerako.


    Konpañia berak esanda (1764)
    Txarrerako, Konpainiak ekoizpenari buruzko kontrolak nabarmen zorroztu zituen alde batetik, eta bestetik preziotan. Erregeak (hots, Espainiako armadak) ordaintzen zituen prezioei bere etekina kentzen zion, gremioen irabaziak murriztuz.
    1735, urteko 8000 fusil beren baionetaz, eta giltzak Liejatik ekarri behar (teknologia falta)
    Hamar urte geroago 12.000 fusil urteko, eta giltza guztiak bertan egiten zirela (teknologiaz jabetu)
    1735-1764 urtetan 300.000 fusil baino gehiago, gehi beste honenbeste baionetak eta gastadoreen lanabesak. Europako onenak
    1764 kontrata 14.000 urteko fusila, karabina eta pistolak erregeak eskatu adina eta 4.000 gastadore lanabes
    beharrezkoa diru  fondoa: 2.000.000 errial (130.000 peso urteko)
    577 gizon lanean.


    1775 eta 1777. urteetan, Konpainiak Ameriketara bidaltzeko arma-horniketa sorta oso handiak ekoizteko mandatua jaso zuen Erregerengandik, Soraluze eta Tolosako arma-fabriketan egitekoak.
    Baina ezin ahaztu bestelako eraginak. Ordainketak askoz fidagarriagoak izan ziren, lantegi txikien egoera ekonomikoa hobetuz. Gainera, ekoizpena handitu zenez, lan gehiago sortu zuen lantegiak ugaritzeko eta eskulana ere erakartzeko.
     
    1.764 urtean, ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia'' berak puntu batzuk azpimarratu nahi izan zituen.
     
    Alde batetik negozioaren hazkundea: Konpainiak ''asientoa'' hartu zuenean, 1.735 urtean, urteko 8.000 bat fusil egiten ziren, giltzak Liejatik (Belgika) ekarri behar zirela bertakoek teknologia aurreratuenak menperatzen ez zituztelako. Hamar urte geroago urteko 12.000 fusil ekoizten ziren, giltza guztiak Soraluzen eta inguruan egiten zirela. Eta beste hogei urte geroago, 1.764 urte inguruan hain zuzen, urtero urtero kontratak 14.000 fusilekoak izaten ziren, gehi 4.000 gastadore lanabes eta karabina eta gainera pistolak erregeak eskatu bezain beste. Ekoizpenari aurre egiteko 577 gizon behar ziren<ref>577 gzon hauek maisuak izango ziren. Ofizialak, laguntzaileak eta aprendizak gehitu behar zitzaien.</ref>.
     
    1.735-1.764 epean Soraluzeko Erret Lantegiek 300.000 fusil baino gehiago ekoiztu zituzten, gehi beste honenbeste baionetak eta gastadoreen lanabesak. Teknologia aldetik ere Europako aurreratuenak omen ziren.
     
    Halako ekoizpenari aurre egiteko diru fondoa handia beharrezkoa zen: urteko 2.000.000 errial (130.000 peso).
     
    1.775 eta 1.777 urteetan, Konpainiak Ameriketara bidaltzeko arma-horniketa sorta oso handiak ekoizteko mandatua jaso zuen Erregerengandik, Soraluze eta Tolosako arma-fabriketan egitekoak.




    ==Eraketa==
    ==Eraketa==
    Bi zuzendari, erregearen ordezkaria (militarra) eta Konpañiaren ordezkaria. Askotan, elkarren kontra.
    Aurretik zuzendari bakarra bazen ere, erregeak izendatuta, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia sartu zenetik bi zuzendari izan ziren paraleloan. Alde batetik, erregearen ordezkaria (militarra beti), kalitate azterken arduraduna; eta bestetik Konpañiaren ordezkaria, ardura ekonomikoarekin.
     
    Ardurek garbi banatuta ematen bazuten ere, jarduera zaildu egin zen, askotan bi zuzendariak elkarren kontra jarduten ziren eta.


    Jua Francisco de Lardizabal, 1777 jubilatu eta semea zuzendari Jose Antonio de Lardizabal, eta iloba Tolosako Erret Lantegien Ordainketa-bulego burua.
    Konpainiaren aldetik eragin handieneko zuzendaria Juan Francisco de Lardizabal izan zen. 1.777 jubilatu zenean, Jose Antonio de Lardizabal semea izendatu zuten Erret Lantegien zuzendari, eta honen semea Tolosako Erret Lantegien Ordainketa-bulego burua.




    ==Real Compañía de Filipinas==
    ==Filipinetako Errege Konpainia<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Filipinetako_Konpainia Filipinetako Konpainia]. Wikipedia (euskaraz).</ref>==
    1779ko apirilean, Ingalaterrarekiko gerra berpiztu zen. Nolanahi ere, Rodney britainiar almiranteak zuzendutako itsas armadak egundoko kolpea eman zion Konpainiari gerrako lehendabiziko urtean: Kantauriko kostaldea blokatu eta 25 itsasontzi atzitu zizkion.[37] Nuestra Señora de la Asunción (Guipuzcoano) ontzia ere harrapatu zuten.[38] Atzipen hori latza izan zen Konpainiarentzat, merkataritza-kanpaina hasi berria baitzen; hurrengo urteetan, Konpainiaren koloniekiko trafikoa erabat moteldu zen. 1782an eta 1783an, Konpainiak Herbehereetako ikurrarekin egin zituen bidaiak.[10]
    1.779-1.784 epea oso txarra izan zen ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia''rentzat. Alde batetik, 1.178 urtean Ameriketako merkataritza erabat liberalizatu zuten, konkurrentzia handituz. Bestetik, Ingalaterrarekiko gerra berpiztu zen (1.780-1.783), Venezuelako merkataritza ostopatuz: ''Nuestra Señora de la Asunción'' ontzia ere harrapatu zioten.


    Aldi berean, 1778ko liberalizazio-erabakiak efektu kaltegarriak edukitzen hasi zen Konpainiarekiko, Espainiako portuak erabat libre aritu baitzitezkeen Venezuelarekin, baina legegileek Konpainiaren kalterako interpretatu zuten liberalizazio-erabakia, Bilbo eta Donostia euskal probintzia salbuetsietan zeuden aldetik.[39] Estatuak aduanak Ebrotik kentzeko presioa egiten jarraitu zuen eta, bitartean, euskal lurraldeak atzerritartzat hartuak izango ziren eta, aduanan, Ebroz behera eta Aragoira ateratako produktuek zerga larriak ordainduko zituzten, baita Ameriketatik ekarritako kakaoak ere (1780tik aurrera). 1783an, Espainiako administrazioak euskal lurraldeek aduanak kostaldean jartzeari uko egin izana eman zuen aitzakiatzat euskal lurraldeok baztertzeko. Donostia merkataritza-bide nagusietatik kanpora geratu zen.[40]
    Gauzak horrela, 1.784rako Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen. Orduan, Frantzisko Cabarrús baionesak, konpainiaren akziodun eta zuzendaritza-batzordeko kideak, proposamen bat egin zuen Konpainia berregituratzeko, Habanako Konpainiarekin eta San Fernando Konpainiarekin bateratuz. Konpainia berria Filipinetako Errege Konpainia<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Filipinetako_Konpainia Filipinetako Konpainia]. Wikipedia (euskaraz).</ref> bilakatu zen, 1788an hezurmamitua, eta Filipinekin trafikoaren monopolioa eskuratu zuen. Honetaz gain, Filipinetako Konpainiak Caracasko Konpainiaren Soraluzeko Erret Lantegien ''asientoa'' eta Bizkaiko ontziolak ere bereganatu zituen.


    Ingalaterrarekiko gerra hiru urtez luzatu zen 1783 arte. 1784an, Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen. Enpresaren ondasunen eta hartzekoen zati bat gordailuan jarrita zegoen San Carlos Bankuan.[37] Orduan, Frantzisko Cabarrús baionesak, konpainiaren akziodun eta zuzendaritza-batzordeko kideak, proposamen bat egin zuen Konpainia berregituratzeko (1784), euskal Habanako Konpainiarekin eta San Fernando Konpainiarekin bateratuz. Konpainia berria Filipinetako Konpainia bilakatu zen, 1788an hezurmamitua, eta Filipinekin trafikoaren monopolioa eskuratu zuen.[41]
    Filipinetako Konpainiak hamar urtez (1.784-1.794) ustiatu zuen aipatutako ''asientoa'', Frantziako Konbentzio gerran frantsesek Soraluze hartu zuten arte hain zuzen. Bakea sinatu ostean, Estatua bera zuzenean aritu zen, arma eskaerak egiteko inolako bitartekaririk erabili gabe.




    ==Etekina==
    ==Konpainiaren etekina==
    ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia''-k ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari. Halaxe jaso zen, behintzat, 1.744 urteko Batzarrean, ''asientoa'' berritzeko eskatu zutenean<ref>Que aunque se había experimentado no ser lucrativo para la Compañía el Asiento de Armas de las Fábricas de Placencia, no obstante, en atención a ser cosa del Real servicio y utilidad de los pueblos u moradores de la Provincia la subsistencia de ellas...</ref>.
    ''Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia''-k ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari. Halaxe jaso zen, behintzat, 1.744 urteko Batzarrean, ''asientoa'' berritzeko eskatu zutenean<ref>Que aunque se había experimentado no ser lucrativo para la Compañía el Asiento de Armas de las Fábricas de Placencia, no obstante, en atención a ser cosa del Real servicio y utilidad de los pueblos u moradores de la Provincia la subsistencia de ellas...</ref>.


    93. lerroa: 99. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).
    * Monografía. 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)


    [[Kategoria: Armagintza]]
    [[Kategoria: Armagintza]]

    18:27, 4 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

    Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (asentista) asko izan ziren.

    1.734 urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia[1] zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Filipinetako Errege Konpainia[2] zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.

    Filipinetako Errege Konpainiaren jarduna Soraluzen 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.


    Caracasko Gipuzkoar Konpainia[3]

    Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia, Caracasko Gipuzkoar Konpainia edo Gipuzkoar Konpainia (gaztelaniaz sortua, Real Compañía Guipuzcoana de Caracas edo Compañía Guipuzcoana izenaz) gipuzkoar merkataritza-konpainia bat izan zen 1728tik 1785era, eta monopolioa izan zuen Venezuelarekiko merkataritzan. Bere akziodunak Espainiako erregea, Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundi Nagusia eta inbertsore pribatuak izan ziren.

    Tabakoa, kakaoa eta kolonietako beste hainbat gai ekarri zituen Venezuelatik, eta hara hainbat produktu eta tresna esportatu. Europako merkataritza-trafikorako garrantzi handikoa izan zen, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorrera bultzatu zuen, eta modu erabakigarrian Ilustrazioko ideiak eraman zituen Venezuelara, Hego Amerikaren independentzia-mugimenduaren atarian.

    Venezuelako merkataritzatik gain, beste hainbat negoziotan sartu zen. 1.734 urtean Soraluzeko Erret Lantegien bitartekari (asentista)bakarra izateko eskatu zuen, eta lortu ere.


    Ekoizpena eta eragina

    Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia bitartekari bakarra bilakatzeak eragin nabarmena izan zuen, onerako zein txarrerako.

    Txarrerako, Konpainiak ekoizpenari buruzko kontrolak nabarmen zorroztu zituen alde batetik, eta bestetik preziotan. Erregeak (hots, Espainiako armadak) ordaintzen zituen prezioei bere etekina kentzen zion, gremioen irabaziak murriztuz.

    Baina ezin ahaztu bestelako eraginak. Ordainketak askoz fidagarriagoak izan ziren, lantegi txikien egoera ekonomikoa hobetuz. Gainera, ekoizpena handitu zenez, lan gehiago sortu zuen lantegiak ugaritzeko eta eskulana ere erakartzeko.

    1.764 urtean, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia berak puntu batzuk azpimarratu nahi izan zituen.

    Alde batetik negozioaren hazkundea: Konpainiak asientoa hartu zuenean, 1.735 urtean, urteko 8.000 bat fusil egiten ziren, giltzak Liejatik (Belgika) ekarri behar zirela bertakoek teknologia aurreratuenak menperatzen ez zituztelako. Hamar urte geroago urteko 12.000 fusil ekoizten ziren, giltza guztiak Soraluzen eta inguruan egiten zirela. Eta beste hogei urte geroago, 1.764 urte inguruan hain zuzen, urtero urtero kontratak 14.000 fusilekoak izaten ziren, gehi 4.000 gastadore lanabes eta karabina eta gainera pistolak erregeak eskatu bezain beste. Ekoizpenari aurre egiteko 577 gizon behar ziren[4].

    1.735-1.764 epean Soraluzeko Erret Lantegiek 300.000 fusil baino gehiago ekoiztu zituzten, gehi beste honenbeste baionetak eta gastadoreen lanabesak. Teknologia aldetik ere Europako aurreratuenak omen ziren.

    Halako ekoizpenari aurre egiteko diru fondoa handia beharrezkoa zen: urteko 2.000.000 errial (130.000 peso).

    1.775 eta 1.777 urteetan, Konpainiak Ameriketara bidaltzeko arma-horniketa sorta oso handiak ekoizteko mandatua jaso zuen Erregerengandik, Soraluze eta Tolosako arma-fabriketan egitekoak.


    Eraketa

    Aurretik zuzendari bakarra bazen ere, erregeak izendatuta, Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia sartu zenetik bi zuzendari izan ziren paraleloan. Alde batetik, erregearen ordezkaria (militarra beti), kalitate azterken arduraduna; eta bestetik Konpañiaren ordezkaria, ardura ekonomikoarekin.

    Ardurek garbi banatuta ematen bazuten ere, jarduera zaildu egin zen, askotan bi zuzendariak elkarren kontra jarduten ziren eta.

    Konpainiaren aldetik eragin handieneko zuzendaria Juan Francisco de Lardizabal izan zen. 1.777 jubilatu zenean, Jose Antonio de Lardizabal semea izendatu zuten Erret Lantegien zuzendari, eta honen semea Tolosako Erret Lantegien Ordainketa-bulego burua.


    Filipinetako Errege Konpainia[5]

    1.779-1.784 epea oso txarra izan zen Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiarentzat. Alde batetik, 1.178 urtean Ameriketako merkataritza erabat liberalizatu zuten, konkurrentzia handituz. Bestetik, Ingalaterrarekiko gerra berpiztu zen (1.780-1.783), Venezuelako merkataritza ostopatuz: Nuestra Señora de la Asunción ontzia ere harrapatu zioten.

    Gauzak horrela, 1.784rako Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen. Orduan, Frantzisko Cabarrús baionesak, konpainiaren akziodun eta zuzendaritza-batzordeko kideak, proposamen bat egin zuen Konpainia berregituratzeko, Habanako Konpainiarekin eta San Fernando Konpainiarekin bateratuz. Konpainia berria Filipinetako Errege Konpainia[6] bilakatu zen, 1788an hezurmamitua, eta Filipinekin trafikoaren monopolioa eskuratu zuen. Honetaz gain, Filipinetako Konpainiak Caracasko Konpainiaren Soraluzeko Erret Lantegien asientoa eta Bizkaiko ontziolak ere bereganatu zituen.

    Filipinetako Konpainiak hamar urtez (1.784-1.794) ustiatu zuen aipatutako asientoa, Frantziako Konbentzio gerran frantsesek Soraluze hartu zuten arte hain zuzen. Bakea sinatu ostean, Estatua bera zuzenean aritu zen, arma eskaerak egiteko inolako bitartekaririk erabili gabe.


    Konpainiaren etekina

    Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia-k ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari. Halaxe jaso zen, behintzat, 1.744 urteko Batzarrean, asientoa berritzeko eskatu zutenean[7].

    1.760 urteko prezioak[8] aztertzen badira, armen salerostearekin bataz besteko %4,7 bat lortzen zuten:

    Arma mota Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa
    Azken modeloko fusila 90,00 86,75 3,25 %3,6
    Corps guardien karabina 78,00 74,00 4,00 %5,1
    Corps guardien pistola parea 101,00 97,00 4,00 %4,0
    Zalditerirako karabina 58,00 54,00 4,00 %6,9
    Zalditerirako pistola 38,50 37,00 1,50 %3,9

    Etekin motz hauek erakusten dute orduko armen ekoizpena ez zela oso lehiakorra. Mende horren bukaeran hasiko zen gremio sistemen gainbehera, batez ere Espainiako armadak beste lantegi lehiakorragoei eskaerak egiten hasi zenean (Oviedo eta Trubiako arma lantegi berriak).

    Askoz etekin gehiago ateratzen zizkien gastadoreen lanabesei, %34 bat. Etekin gordina antzekoa bazan ere, prezio askoz merkeagoa zuten eta hortaz ehunekoa zazpi bider altuagoa da:

    Lanabesa Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa
    Bi eskuko aizkora handia 12,00 9,00 3,00 %25
    Aizkora txikia 11,00 7,00 4,00 %36
    Marrazoa 10,00 5,50 4,50 %45
    Aitzur-pikatxoia 12,00 8,00 4,00 %33
    Bi puntako pikatxoia 9,00 7,50 1,50 %17
    Aitzur zabala 15,00 9,50 5,50 %37
    Pala angeluzuzena 13,00 7,00 6,00 %46


    Erreferentziak

    • Monografía. 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)
    1. Real Compañía Guipuzcoana de Caracas.
    2. Real Compañía de Filipinas.
    3. Caracasko Gipuzkoar Konpainia. Wikipedia (euskaraz).
    4. 577 gzon hauek maisuak izango ziren. Ofizialak, laguntzaileak eta aprendizak gehitu behar zitzaien.
    5. Filipinetako Konpainia. Wikipedia (euskaraz).
    6. Filipinetako Konpainia. Wikipedia (euskaraz).
    7. Que aunque se había experimentado no ser lucrativo para la Compañía el Asiento de Armas de las Fábricas de Placencia, no obstante, en atención a ser cosa del Real servicio y utilidad de los pueblos u moradores de la Provincia la subsistencia de ellas...
    8. Prezioak erreal kuartotak daude (reales de vellón).