Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (''asentista'') asko izan ziren. 1.734 urtean Real Compañía Guipuzcoana de Car...)(r)en berrikusketa, ordua: 13:50, 4 otsaila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Bere historian zehar, Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko bitartekari (asentista) asko izan ziren.

    1.734 urtean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas zena bitartekari bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1.784 arte. Orduan Real Compañía de Filipinas zenak ordezkatu zuen, hamar urtez.

    Real Compañía de Filipinas 1.794 urtean desagertu zen, Frantziako Konbentzio gerra Soraluzera heldu zenean.


    Bitartekaritzaren etekina

    Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek ez zuen etekin oso handia ateratzen armen salerosteari: bataz besteko %4,7 bat. Halaxe, ikus daiteke 1.760 urteko prezioak aztertzen, saltzeko (Gobernuari) eta erosteko (gremioei):

    Arma mota Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa
    Azken modeloko fusila 90,00 86,75 3,25 %3,6
    Corps guardien karabina 78,00 74,00 4,00 %5,1
    Corps guardien pistola parea 101,00 97,00 4,00 %4,0
    Zalditerirako karabina 58,00 54,00 4,00 %6,9
    Zalditerirako pistola 38,50 37,00 1,50 %3,9


    Askoz etekin gehiago ateratzen zizkien gastadoreen lanabesei, %34 bat. Etekin gordina antzekoa bazan ere, prezio askoz merkeagoa zuten eta hortaz ehunekoa zazpi bider altuagoa da:

    Lanabesa Salneurria Ordainduta Etekina Ehunekoa
    Bi eskuko aizkora handia 12,00 9,00 3,00 %25
    Aizkora txikia 11,00 7,00 4,00 %36
    Marrazoa 10,00 5,50 4,50 %45
    Aitzur-pikatxoia 12,00 8,00 4,00 %33
    Bi puntako pikatxoia 9,00 7,50 1,50 %17
    Aitzur zabala 15,00 9,50 5,50 %37
    Pala angeluzuzena 13,00 7,00 6,00 %46


    Erreferentziak

    • Monografía. 59. orrialdea. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1997)