«Deba ibaia. Toponimia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    14. lerroa: 14. lerroa:
       43.171833, -2.409429 ~[[Oleako presa (eu)|Oleako presa]];
       43.171833, -2.409429 ~[[Oleako presa (eu)|Oleako presa]];
       43.172081, -2.409276 ~[[Oleako presa (eu)|Ustela/ Ur ustela]];
       43.172081, -2.409276 ~[[Oleako presa (eu)|Ustela/ Ur ustela]];
       43.171866, -2.409604 ~[[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]]
       43.171866, -2.409604 ~[[Oleako zubia (eu)|Oleako zubia]];
      43.172134, -2.410167 ~Zumak
       |centre = 43.176318,-2.403266
       |centre = 43.176318,-2.403266
       |lines  = 43.192809,-2.436783: 43.192809,-2.436783: 43.190251,-2.431848: 43.187669,-2.430775: 43.186746,-2.430925:
       |lines  = 43.192809,-2.436783: 43.192809,-2.436783: 43.190251,-2.431848: 43.187669,-2.430775: 43.186746,-2.430925:
    60. lerroa: 61. lerroa:
    |-
    |-
    | Oleako presa
    | Oleako presa
    |  
    | Alberdi enpresari indarra emateko eraiki zen. Emakida 1895koa lortu, baina 1929 arte ez zuten presa egin. <br> Presa oso altua zen, hiruzpalau metrotakoa, baina Oleako zubia egiterakoan pare bat metro kendu zioten presari.
    |-
    |-
    | Ur ustela/ Ustela
    | Ur ustela/ Ustela
    66. lerroa: 67. lerroa:
    |-
    |-
    | Oleako zubia
    | Oleako zubia
    |  
    | Herriko barne sahiesbidea ixteko egin zuten XX mende bukaeran. izen bereko presaren parean egin zuten.
    |-
    | Zumak
    | Oleako presaren azpiko ingurunea zen, gaur egun Vda. de Azkarate lantegia dagoen lekuan. <br> Ibaiak ekartzen zituen hondakinekin irla txikiak sortzen ziren, ''ugarreziak'' deiturikoak. Bertan zumeak hazten ziren, hortik lekuaren izena. <br> Zumekin jolas ugari egiten ziren eta beste hondakinekin batera, gazteek txabolak ere egiten zituzten. Ufalak edo uholdeak etortzen zirenean gazteen jolaserako leku hauek desagertu egiten ziren.
    |}
    |}
    Zumak
    Oleako presaren azpiko ingurunea zen, ibaiak ekartzen zituen hondakinekin irla txikiak sortzen ziren, "ugarreziak" deiturikoak, bertan zumeak hazten ziren, hortik lekuaren izena. Horiekin jolas ugari egiten ziren eta beste hondakinekin batera, gazteek txabolak ere egiten zituzten. "Ufalak" edo uholdeak etortzen zirenean gazteen jolaserako leku hauek desagertu egiten ziren.
    Gaur egun Vda. de Azkarate dagoen lekuan.





    23:35, 9 ekaina 2019(e)ko berrikuspena

    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...

    Toki izenak

    Izena Azalpena
    Bolu Bergarako herriarekin ibaiak muga egiten duen parajean kokatzen da Bolu izeneko lekua, zehazki eskumako ibarrean.
    Antzinean, bertan Egotza errekako urak erabiltzen zituen Bolu ogi-errota zegoen, hortik bere izena. XIX mende bukaeran erdi erorita zegoen, eta Durango-Zumarraga trenbidea egiterakoan (1887-1888) azken hondarrak desagertu ziren.
    Mugarri Kontrako ertzean, Mugarri dago. Bergara eta Soraluzeko herrien muga markatzen duen lekua da. Osintxuko eremuan izen bereko baserria dago.
    Ondarra, Ondarrekoa Zonalde honetan, ibaiak meandro handi bat egiten du eta, ondorioz, sedimentu ugari pilatzen dira, batez ere hondarra. Hortik lekuaren izena.
    Iñasibar (Inazibar) Ondarratik 200 bat metro beherago, Iñasibarko ibi zaharra zegoen, justu Irukurutzetara heldu baino lehen.
    Ibaia zeharkatzeko erabiltzen zen, zabalera handikoa zen eta Txurruka auzoko baserritarrek erabiltzen zuten gehien bat, Osintxuko edo herri erdiko zubiraino joan gabe, errege bidera pasa ahal izateko.
    Iñasibarko ibia, Sologoeneko zentral hidroelektrikora Urruztitik zekarren tutua ibaia pasatzerakoan desagertu zen.
    Irukurutzeta Iñasibar pasa eta ibaiak egiten duen bihurguneari esaten zaio. Egungo errepideko biribilgunea eta Mendizabal industrialdearen parean dagoen.
    Biribilgune alboan gordetzen diren hiru gurutzeek izena ematen diote tokiari. Gurutzeak zergatik jarri zituzten gaur egun inork ez daki, baina orain dela 200 urteko agirietan aipatzen dira.
    Bi harkaitz handi zeuden uretatik irteten eta ura nahiko sakona zen, ume eta gazteentzat igeri egiteko toki kuttuna. Gainera, inguruan errekarriz betetako ibaiertzak zituen, bertan lehortu, jolastu edo atseden hartzeko. Aisialdi leku bikaina zen. Soraluzetar askorentzat, Olako osiñeko ur sakonetan sartu aurretiko lehen igeriketa ikastokia izan ohi zen.
    Carmelo Mendizabal zubia 1970. hamarkadan egin zuten, Mendizabal industrialdeari paso emateko.
    Aizkorak/ Arkaitzeta Ibaiaren hurrengo tartea da, Joangoerreketak (Sologoen erreka) urak ibaira isurtzen dituen artekoa hain zuzen. Aizkorak deitzen zaio, inguruko ibaiertzak harkaitzez josita daudelako, baita ur azalean ere. Ingurune bihurria eta arriskutsua da.
    Txurrukena Egungo Txurruken auzuneko (Serafin Achotegui) etxebizitzetan hasi eta Olearaino doan ibai tartea da. Izena Txurrukena baserriak ematen dio, inguruko ibai aldeko ortuak bereak zituen eta.
    Bertako urapiak (edo ibai ertzak) nahiko erabilgarriak eman arren, normalki ez ziren erabiltzen igeri egiteko, hondoetan lohi ugari pilatzen zelako.
    Olako osiña Igeri egiteko leku kuttunenetakoa da, batez ere XX mendean Oleako presa egin ondoren. Presaren altuera handiak uraren sakonera asko areagotu zuen, igeriketarako leku ezin hobea bihurtuz.
    Leku hau aurretik ere igeriketarako erabiltzen zen, 1818 urteko agirietan irakurri daitekeen bezala: Ahogamiento en la playa de Olea. Orroaga errekak hartxintxar ugari ekartzen du menditik behera, eta honek hondartza antzeko bat sortzen zuen putzuarekin batera. Osiña deitzen zioten gure arbasoek, eta hortik Olako osiña izena.
    Osiña sakona eta zabala zen, igerilari trebeak ibiltzen ziren soilik bertan. Uretara saltoak arruntak ziren, presatik bertatik eta baita errekaren kontra zegoen harresiaren gainetik ere; ausartenak berriz, inguruko makal handien adarretatik ere salto egiten zuten. Arrantzarako ere toki kuttuna zen herritarrentzat.
    Aipagarriak dira putzu sakon honetan zeuden tapakuak; hau da, heldu bat zutik egonda guztiz murgildu zitekeen lekua. Bertako jolas gustukoena, ea ur azpian nork ematen zuen denbora gehiago lehiaketa egitea zen, amurgil eginez.
    Oleako presa Alberdi enpresari indarra emateko eraiki zen. Emakida 1895koa lortu, baina 1929 arte ez zuten presa egin.
    Presa oso altua zen, hiruzpalau metrotakoa, baina Oleako zubia egiterakoan pare bat metro kendu zioten presari.
    Ur ustela/ Ustela Oleako presa eusten duen eskuineko dikearen eta Oleako auzora doan landa bidearen artean kokatuta zegoen hiruki formako gunea zen. Ibaian behera ur asko zetorrenean gainezka egin eta bete egiten zen. Ondoren, lehortea zegoenean eta urik jasotzen ez zuenean, ur geldozko putzua sortzen zen. Hortik dator ur-ustela izenaren jatorria.
    Gaur egun aparkalekua dago bertan, Oleako zubi berriaren hasieran.
    Oleako zubia Herriko barne sahiesbidea ixteko egin zuten XX mende bukaeran. izen bereko presaren parean egin zuten.
    Zumak Oleako presaren azpiko ingurunea zen, gaur egun Vda. de Azkarate lantegia dagoen lekuan.
    Ibaiak ekartzen zituen hondakinekin irla txikiak sortzen ziren, ugarreziak deiturikoak. Bertan zumeak hazten ziren, hortik lekuaren izena.
    Zumekin jolas ugari egiten ziren eta beste hondakinekin batera, gazteek txabolak ere egiten zituzten. Ufalak edo uholdeak etortzen zirenean gazteen jolaserako leku hauek desagertu egiten ziren.


    Maxpe Zumetatik Errekaldeko zubiraino, eskumaldean. Zumen tartearen ondorengo eskuineko ibai hertzari deitzen zioten, non garairen batean mahatsondoak egon zirena, hortik Maxpe (mahazpea) izenaren jatorria. Presaren altuera garaiari eta ibaiak zuen zabalerari esker, ibaiaren tarte hau oso etzana egiten zuen, ibaiari sakonera gutxi emanez, honek eskuz arrantza egiteko toki egokia bihurtzen zuen, inguruko harkaitz eta harri ugariei esker, barbo, loina, etb.-entzako gotorlekua zen.

    Maala Mahaspiaren frentean, ezkerraldean.Badirudi, lehenago, Mª Magdalenari eskeinitako elizatxoren bat zegola. Erlaegiko errekak ibaira urak isurtzen ditueneko lekutik behera doan tartea da, bere izena, XVII. mende hasieran eraikitako Magdalenaren ermitari zor zaio. Erlaegi erreka ibaira isurtzen den lekuan hareatza zabal bat eratzen zen, kaletik sarbide egokia zuena. Leku hau jolaserako erabiltzen zen, baita igeri egiteko eta arrantzarako ere. Bestalde, zonalde honetan, "urakapiñak" pilatzen ziren, urakapiñak ufalak ekarritako egur eta enborrak izaten ziren, horiek etxeetako suak elikatzeko erabiltzen ziren. Oso ohikoa zen ume eta gazteak hondakin hauek biltzen ikustea.

    Errekaldeko harpasuak Maalako gunea Errekaldeko "hapasua"-raino heltzen zen, pixka bat beherago zegoen lerrokatutako harriz eginiko igarobide zaharreraino hain zuzen. Ibaiaren hondoan kokatutako harri horiek, Santa Ana kaleko ibai hertzetik, Atxuriko beste hertzera igarotzeko balio zuten. Gaur egun, ez zaigu gelditzen harpasuen arrastorik, 1915ean oinezkoentzat egin zen zubiaren eraikuntzaren ondoren, erabilpenik gabe gelditu zen antzinako igarobidea. Gainera, txanelak ibaian zehar igaro zitezen kendu egin ziren, Bukatzeko, ibaian egin ziren lan ezberdinen ondorioz, dragak, kolektoreak, ibai ertzetako ormak, etb., azken aztarnak desagertu egin ziren.

    Errekaldeko zubia/ Atxuriko zubia/ Santa Anako zubia

    Atxuri paria Tarte hau, Atxuriko zubitik Baltegietako presaraino doana, herrian dagoen ibaiaren gunerik egonkorrena da, uren sakonera eta leuntasunari dagokionez. Inguruan dituen etxebizitza ormen babesari eta ibilguan dagoen oztopo ezari esker, "txanelekin" edo txalupekin ibiltzeko ibaiaren tarte egokiena egiten dute. Izan ere, 1965eko ekainaren 13an, tarte honetan Pasai San Pedroren eta Jaizkibelen arteko traineru txikien lehiaketa ospatu zen.

    Zerkia-Kolarra Kolarra, ezkerraldean, Rabal kalearen Erregetxe zaharreko inguruan aitz baten muturra zegoen (dago?) ur azpian, ur azaletik zentimetro gutxira, txanalendako arriskua sortuz. Errekaldetik behera, Santa Ana kaleko etxeen azpiko ibarrean hareatza bat zegoen, bertan, “txanelak” gordetzen zituzten herritarrek, batez ere Meltxorrenekua eta Armendietxe etxeen azpian. Azken etxe honen azpiko tokia, kaletik ibaira sartzeko erabiltzen zena izendatzeko, Zerkia hitza erabiltzen zuten gure arbasoek, gal zorian dagoen hitz zaharra. Kontrako ibai hertzean, Erregetxe Zaharretik gertu, Kolarra izeneko harkaitz handia zegoen ur azalean. Kolarra, Gerrate Zibilaren aurretik ospatzen ziren igeriketa lasterketetan erreferentzi puntu bezala erabiltzen zen, Arrio-Gaineko zonaldetik hasita. Zerkia-Kolarra gunea, oso aproposa zen aingirak, barboak eta loinak arrantzatzeko, butroiak erabiltzen zituzten eta baita txingak harresiekin batera.

    Gila zubia/ Zubi nagusia

    Zubipia Herriko zubi nagusiaren inguruko tokia da.

    Arrio-Gaina Zubi nagusia pasa ondoren ibaiaren ezkerreko ibarrean kokatzen den etxeari deitzen zitzaion. Lekuaren izena ongi gorde da, gaur egun bertan dagoen elkarteari esker. Arrio-Gaina, igeriketarako leku berezia zen, ibaira jaisteko sarbide hona baitzuen, baita bertan zegoen harresiarengatik ere. Oso aspalditik eta jaiekin batera, "kukaña", jauzi eta igeriketa txapelketak ospatu ohi ziren.

    Etxeazpia Kalebarrengo etxeen azpian sortzen zen hareatzari deitzen zitzaion, bukaerako zatia oso zabala izan ohi zen.

    Presapia Bere izenak dioen bezala, Igaretako errotaren presaren azpian putzu handi bat sortzen zen, sakonera handikoa.

    Ugarrezia Presaren tamaina eta ur korronteen ondorioz, zertxo bait beherago, ibaian behera datozen hondakinek, erdi aldean irla luzexka bat sortzen zuten, hemen sortzen zen herriko ugarrezi garrantzitsuena. Leku hau herriko neska-mutilek asko erabiltzen zuten jolaserako eta baita txabolak egiteko, denbora luzeak igarotzen zituzten bertan. Gabolatzeko harpasuari ezker, udaran batez ere, erraz heldu zitekeen bertara. 80. hamarkadan, hondakin multzo hauek sortu ez zitezen ibaian lanak egin ziren, batez ere uholde arriskuak saihesteko, baina denbora gutxian berriro sortu zen ugarrezia, honek erakusten digu irlak naturalki birsortzeko duen ahalmena.

    Gabolatseko Harpasuak Loraldeko errekak bere urak Deba ibaian isurtzen dituen lekuan, Ugarresia igaroz, ibaia zeharkatzeko Harpasuak zeuden. Harpasu honen berezitasuna, Errekaldekoen aldean, hasierako ur sakonetan jarrita zeuden harkaitz handien tamaina zen. Harkaitz horiek oraindik ikus daitezke eskuineko ibai hertzean jarrita. Herritar askok erabili ohi zuten Baltegietako errege bidera pasatzeko, zubi nagusiraino joan gabe.

    Igareta/ Igereta Gabolatzeko harpausuen beste hertzean, eskerreko ibarrean, Igaretako errota zegoen garai batean, honek ematen zion zonaldeari bere izena. Ondoren Malmero izena ere eman zitzaion, bertan bizi izan zen familiari erreferentzia eginez.

    Gabolatseko zubia

    Umilladerua Igaretaren ondorengo ibaiaren zatiari deitzen zitzaion, gaur egun Gabolatzeko zubitik hasita, S.A.P.A.-ko lehengo eraikinetik hasi eta bulegoen eraikinera arte. 1915. urtean, S.A.P.A.-ko pabiloiak eraiki aurretik, toki honetan Umilladeroaren ermita kokatzen zen, 1834-ko uholdeetan ordea, ermita hura suntsitu egin zen baina herritarrek izen zaharra erabiltzen jarraitu zuten.

    Ibaizabal S.A.P.A. pareko ibairen zatiari deitzen zitzaion. Enpresa honentzako eraikinak egina urretik ibaiak zuen zabalerari erreferentzi egiten dio tokiaren zenak. Erreferentziak oso zaharrak dira, 1534an bertan egin ziren presa eta zubiaren eraikuntzarenak, gaur egun existitzen ez direnak.

    Olabarrena Ibaizabalaren bukaerako zatiari deitzen zitzaion, bertan, presa eta zubiarekin batera, errege bidearen ezkerreko aldean eraiki ziren ola eta errotari erreferentzia eginez, gaur Baltegieta kalean. Gaur egun, Olabarrenako eraikinak deseginda daude, etxebizitzak (etxe domotikoak) egin baitziren bertan. Ibaiak eta inguruneak garai hartan zuen itxura ere oso ezberdina da, ibaia bideratzeko eraiki ziren ibarreko pareten ondorioz.

    Igarate Ibaiaren hiriguneko azken zati garrantzitsua da, Olabarrenaren ondoren Sagar-Errekako urak ibaian isurtzen direneneko tokia. Gaur egun, garai bateko aztarna guztiak desagertuta daude errepidearen eraikuntzaren ondorioz. Bere izenak, inguruan zegoen errotari erreferentzia egiten dio. Ingurunea oso eraldatuta dago, errepidea eta poligono industrialarekin batera egin ziren ibarreko pareten ondorioz.

    Industrialdeko zubia

    Mendiolako hondartza

    Iribeko erretena


    Erreferentziak