Deba ibaia. Ur kirolak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Igeriketa== Deba ibaia igeritan egiteko aprobetxatu izan da betidanik, batez ere mutilek. Sakoneraren arabera, bazeuden toki bereziak igeritan ikasteko, jarduteko eta afanetan ibiltzeko, Maltzagako tren zubiaren azpian, esateko. Behin, zubitik salto egin zuen gazte bati oina harkaitzen artean trabatuta geratu zitzaion, eta han ito zen atera ezinik. ==Arrauna== ===Gerra aurrekoak=== Fitxategi: Zubi_Nagusia._Estropadak_(1964).jpg | thumb | 300px | right | Estro...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:52, 31 urtarrila 2023
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Igeriketa

    Deba ibaia igeritan egiteko aprobetxatu izan da betidanik, batez ere mutilek. Sakoneraren arabera, bazeuden toki bereziak igeritan ikasteko, jarduteko eta afanetan ibiltzeko, Maltzagako tren zubiaren azpian, esateko. Behin, zubitik salto egin zuen gazte bati oina harkaitzen artean trabatuta geratu zitzaion, eta han ito zen atera ezinik.

    Arrauna

    Gerra aurrekoak

    Estropadak zubi nagusiaren azpian (1965)

    Batel estropadak

    Zarautz ur kirolak

    Mikel Valeron argazkia

    Piragua eta kaiakak

    Estropadak ere izan dira, eta ez gutxi. Iñaki Letek kontatzen duenez[1], gerra aurrean Julio Herrerok eta Fausto Tejeruak txalupa estropada egin zuten jaietan. Gerra ostean batel estropadak egin dira hainbat urteetan: 1950, 1964, 1965, 1967... Azken urteetan udan piraguak ekarri izan dituzte, gazteen gozamenerako.

    Nicomedes Bollain bere ur-bizikletan

    Nicomedes Bollain

    Eta Nicomedes Bollainek asmatutako uretako bizikleta ere aipatu beharko litzateke.


    Erreferentziak

    1. Andramarixak. Iñaki Lete (Jai egitaraua 1974).