Descripción de España (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = Descripción de España y de las costas y puertos de sus reinos | irudia = Gvipuscoae_Regionis_typvs_(Abraham_Ortelius_1584).jpg | egilea = Pe...)(r)en berrikusketa, ordua: 21:55, 23 apirila 2020
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Descripción de España y de las costas y puertos de sus reinos
    Egilea Pedro Texeira
    Urtea 1634
    Hiria Madril
    Tamaina
    Gvipuscoae Regionis typvs (Abraham Ortelius 1584).jpg


    Gvipuscoae Regionis typvs margotua (Abraham Ortelius 1584).jpg

    Mapa zertan den

    Maparen historia

    1622 urtean Felipe IV erregeak Hispaniaren itsasertzeko atlasa enkargatu zion talde bati, Juan Bautista Lavanha buru zela. Bi urtetara Lavanha hil zen, gainontzeko kideek alde egin zuten eta, azkenean, Pedro Texeirak hartu zuen ardura guztia.

    Kosmografoa izateaz gain, Pedro Texeira portugaldarra (1595-1662) beste ezagutza askomzituen: kortsarioa, espia, injeniari militarra… Aita, Joao Texeira kosmografoa, Portugaletik Gaztelara pasa zen XVII mende hasieran (gogoratu Felipe IIak Portugal hartu zuela 1580 urtean).

    1623 urtean Ondarribitik irten, eta Iberiar Penìntsularen itsasertz osoa korritu eta gero, 1629 urtean Rosas-en (Girona) bukatu zuen datu bilketa. Beste bost urte eman zituen atlasa prestatzen eta, azkenean, 1634 urtean bukatu zuen, Madrilen. Dena dela, liburuak zeukan balio politiko, militar zein estrategikoarengatik, ez zen asko zabaldu: bakarrik erregeak, zerbitzariek eta buruzagi militarrek erabiltzen zuten.

    Hiru mendetan galduta egon ondoren, XX mende bukaeran Felipe Peredak eta Fernando Maríasek liburua Vienako Hofbibliothek liburutegian topa zuten. Donostiako Nerea editorialak argitaratu zuen hainbat sarrera, aurkezpen, azalpen eta agiri kritikorekin batera (2002).

    Maparen azalpena

    Liburuak bi zati ditu. Lehenak lurraldetako geografia, historia, biztanleen ezaugarriak… jasotzen ditu; zati honen hiru kopia gordetzen ziren. Bigarren zatia, Vienan aurkitutakoa, laurogeita hamarren bat marrazkik osatzen dute, Iberia peninsula osoaren itzulinguruan barrena, artean Portugal ere tarteko. Bidasoatik hasi eta Gironako Rosaseraino. Garai hartako maisulantzat har dezakegu.

    Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoako 11 marrazki ditu (harmarria, Bidasoatik Saturraraneraino itsas-bazter osoa, Bidasoa, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku) eta beste 6 Bizkaikoak (harmarria, Ondarroatik Somorrostrorainoko osoa, Ondarroa, Lekeitio, Bermeo-Urdaibai eta Abrako bokalea).

    Txori-ikuspegiz marraztuak daude eta itsaso barrenetik lehorrera begira, XVII. mendean inork sumatu ere ezin zuen alderditik. Komikiak bailiren, neurriak eta distantziak hala moduzkoak dira, baina berehalakoan interpretatzeko modukoak. Zenbait kasutan, ordea, datu zehatzak azaltzen dira, balio estrategikorik izan zezaketen ubideak, eraikinak, kaiak eta gotorlekuak, kasu.


    Soraluzeri buruzkoak

    Nahiz eta Soraluze itsas porturik ez izan, Pedro Texeiraren marrazkietan agertzen da, Bizkaiko itsasertzearen orrian hain zuzen.

    Barnealdean agertzen da, marrazkiaren goiko ertzean, ondo nabarmena: ikurra zein izena gainontzeko herrienak baino handiagoak. Deba ibaiaren ertzean agertu beharrean, Artibai ibaiaren ondoan agertzen da. Eybar ere agertzen da, Plazentziatik dezente urruti, eta Lea ibaiaren ertzean.


    Erreferentziak