Diccionario geográfico universal (eu)

    Sorapediatik
    Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
    Diccionario geográfico universal
    Diccionario geográfico universal. Azala.jpg
    Egilea Lawrence Echard
    Juan de la Serna
    Antonio Vegas
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1795
    Argitaletxea Don Joseph Doblado
    Hiria Madrid


    Izenburu osoa

    Diccionario Geográfico-Universal que comprehende las cuatro partes del mundo y de las Naciones, Imperios, Reynos, Repúblicas, y otros Estados, Provincias, Territorios, Ciudades, Villas, y Lugares Memorables, Lagos, Rios, Desiertos, Montañas, Volcanes, Mares, Puertos, Golfos, Islas, Penínsulas, Itsmos, Bancos, Cabos, &c que se encuentran en el Globo Terráqueo

    Hiztegi geografiko unibertsala, munduko lau aldeak hartzen dituena, eta Lurrean diren nazio, inperio, erresuma, errepublika eta beste estatuenak, probintzi, lurralde, hiri, herri eta leku gogoangarriena, laku, hibai, basamortu, mendi, sumendi, itsaso, portu, golko, irla, penintsula, itsmos, banku, lurmutur etabarrena.


    Liburua zertan den

    Lawrence Echard abadeak (1670-1730) 1691. urtean A Most Compleat Compendium of Geography, General and Special; describing all the Empires, Kingdoms, and Dominions in the whole World argitaratu zuen, ingelesez. ​Egundoko arrakasta lortu zuen eta, ondorioz, hiztegiak hainbat birralgitalpen izan zituen Ingalaterran.

    Vosgien jaunak frantsesera itzuli zuen (Dictionnaire géographique portatif).

    Juan de la Sernak itzuli zuen gaztelaniara, 1772.ean, Diccionario Geográfico Universal izenarekin. Erderazko seigarren argitalpena Antonio Vegasek egin zuen.

    Gerora argitalpen gehiago egin ziren, beti Diccionario Geográfico Universal izena erabiliz: 1783 (Real Compañía de Impresores y Libreros, itzultzailea Antonio Montpalau), 1794 (Viuda e hijo de D. Pedro Marin), 1815 (Francisco Martinez Dávila, itzultzailea Antonio Vegas)...


    Soraluzeri buruzkoak

    (128. orrialdea)

    SORALUZE. Espainiako Erret Hiribildua, Gipuzkoako probintzian, Deba hibaiaren ertzetan; hibaiak erdibitzen du biltzen duen zubi baten bidez. Mendi oso altuek inguratzen dute. Bergaratik legoa batetara dago, eta Elgoibarretik beste batetara, biak ala biak hibai beraren ertzetzan daudela. Badauzka Parroki Eliza, Mojen Komentua eta txispa armen lantegi oso zaharra, Erret Gudarostearentzat lan egiten duena. 300 bat familiek osatzen dute biztanlegoa. Alkate Arruntak ditu, eta Probintziak egiten dituen Batzar Orokor eta partikularretan botoa; bere izenean bertara joaten den Prokuradorea izendatzen du, eta jarlekua Korregidorearen ezkerrean dago, hamaikagarren tokian. Bilbotik 10 legoatara dago, Hego-Ekialdean, eta Iruñatik 25etara, Ipar-mendebaldean. Longitudea 15.2. latitudea 43.16.


    Erreferentziak