Egotza baserria (eu)

    Sorapediatik
    Egotza
    Egotza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Egotza
    Bailara Txurruka
    Altuera 200
    Hedadura 22 Ha
    Kaletik 2,9 km


    Bertako familia

    Argarate


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izena Egoetxeaga-tik omen dator: hegoaldeko etxearen tokia. Izen bereko beste etxe bat Elgeta inguruan dago. Eta inoiz abizen bereko biztalneak Soraluzen bizi izan dira.

    Soraluzen izandako aintzinako olaren bat Egotza inguruan egin zuten; segururena XIX mende bukaeean desagertu zen Bolu izeneko ogi-errota izango zen. Deba ibaiaren gertu, Egotza errekaren urak aprobetxatuz.

    1740. urtean Juan Antonio de Bagozcoitia y Argárate zen jabea, bai Egotzarena eta bai Egoza-etxeberriarena, gaur eguneko Egotza-etxetxo.

    XVIII mendetik Argaratetarrak bizi izan dira bertan, oraintxu arte.

    Mende horretan bertan, 1779 urtean hain zuzen, Joseph Hippolito de Ozaetak La Cantabria vindicada liburuko 10. orrialdean Egotza baserria aipatzen du, izen hau erromatarrek erabili oi zutela hiri izena:

    Egile erromatarrek erabilitako hiri eta eskualde izenak, euskal jatorrikoak.
    …Biskargu edo Biskargi, Azkoitiako baserria, eta Egossa edo Egoza izenekoa Soraluze. Eta hiri izenak dira, egile erromatarrek erabiliak, eta beste asko eta asko, inor ez aspertzeko aipatzen ez direnak

    2014. urtean Nagore Martinek ahuntz esne gordinez egindako gaztak ekoizten hasi zen, zuzenean saltzeko[3].


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (55. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (246 orrialdea)
    3. Sustraia. ETB (2016/05/21)