Ekonomia (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:26, 31 urtarrila 2020

    Ekonomia. Barne Produktu Gordina

    BPG per capita (2016)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Inguruko esparruekin alderatua Soraluze oso atzean geratzen ari da, Barne Produktu Gordina %70a dela.

    Esparrua BPG per capita
    Soraluze 22.589 €
    Debabarrena 31.296 €
    Gipuzkoa 33.081 €
    E.A.E. 32.771 €

    BEG ehunekotan (2015)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Espero daitekeen moduan, Soraluzeko Balio Erantsi Gordinean industria da jaun eta jabe; baina zerbitzuak oso gertu daude.

    Esparrua Ehunekoa
    Nekazaritza eta abeltzaintza % 0,5
    Industria eta energia % 52,3
    Manufaktura-industria % 49,7
    Gainontzekoak % 2,6
    Eraikuntza % 3,6
    Zerbitzuak % 43,7
    Merkataritza, ostalaritza eta garraioa % 11,6
    Administrazioa % 10,8
    Gainerakoak % 21,3


    Ekonomia. Enpresa eta negozioak

    Enpresa eta negozioak arloka (2018)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urteetan Soraluzen establezimentu hauek ziren, arloka bilduta:

    Arloa Kopurua Ehunekoa
    Nekazaritza eta abeltzaintza 8 % 4
    Enpresa eta energia 38 % 17
    Eraikuntza 25 % 11
    Merkataritza, garraioa, ostalaritza eta komunikazioak 81 % 37
    Finantza eta enpresa-zerbitzuak 24 % 11
    Bestelako zerbitzuak 43 % 20
    Guztira 219 % 100

    Komertzioa (2019)

    Egoera zehatza ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urtean Soraluzeren komertzio hau zegoen:

    Mota Saltokiak Negozioak
    Elikadura 26 20
    Itxura 13 13
    Osasuna 4 4
    Bestelakoak 9 9
    Guztira 52 44

    Zerbitzuak (2019)

    Egoera zehatza ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urtean Soraluzeren zerbitzu hauek zeuden:

    Zerbitzu mota Kopurua
    Ostalaritza 16
    Osasuna 6
    Banku, aseguru eta aholkularitzak 6
    Gremioak 19
    Hezkuntza 9
    Garraioa 4
    Bestelakoak 6


    Ekoizpen enpresak (2019)

    Egoera zehatza ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urtean Soraluzeren ekoizpen enpresa hauek zeuden:

    Arloa Kopurua
    Estanpazioa 16
    Produktu propioa 6
    Ekipo-ondasunak 6
    Laguntzaileak 19
    Zerbitzu industrialak 9
    Komertziala 4

    Enpresak eta lanpostuak (2018)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urteetan tamainaren arabera Soraluzen enpresa hauek ziren:

    Tamaina Kopurua Ehunekoa
    0tik 2ra 148 % 68
    3tik 5era 33 % 15
    6tik 9ra 11 % 5
    10etik 19ra 17 % 8
    20tik 49ra 8 % 4
    >= 50 2 % 1
    Guztira 219 % 100


    Enpleguak[1] (2018) eta lanpostuak (2015)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urteetan Soraluzen 1.026 enplegu zeuden eta 1.448 lanpostu.

    Debabarreneko % 6a ziren, baina sektore guztiek ez dute proportzio bera: industriakoak %8,1a ziren, eta zerbitzukoak %4,6a.


    Ekonomia. Udal lurzoruak

    Lurzorua (2014)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urteetan Soraluzeren lurzorua honela zegoen banatuta:

    Lurzoru mota Azalera (Ha) Ehunekoa
    Egoitzarakoa 19 % 1,4
    Jarduera ekonomikorakoa 20 % 1,4
    Sistema orokorrena 196 % 14,0
    Ez urbanizagarria 1.167 % 83,2
    Guztira 1.403 % 100

    Industrialdeak

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Soraluzen 9 industrialdea daude, 120.000 bat m2rekin; horietatik 68.000 m2 eraikiak.

    Batzuk beteta daudelako edota beste batzuk planik kanpo geratu direlako, etorkizuneko bi aukera aurrikusten dira, Aginaga-Maltzaga (Gabilondo) eta Amillaga (Ansola); ia 40.000 m2 dira, gaur egun hutsik.


    Ekonomia. Etxebizitzak (2016)

    Bilakaera ikusteko, sakatu hemen

    Aipatutako urteetan Soraluzen 2.053 etxebizitza zegoen; erabilitako 1.695ek batazbesteko 2,3 biztanle zituen, eta gainontzeko 357 libre zegoen:

    Etxebizitzak Kopurua Ehunekoa
    Erabilita 1.695 % 83
    Pertsona 1 541 % 26
    2 pertsona 508 % 25
    3-5 pertsona 615 % 30
    6 edo gehiago 31 % 2
    Libre 357 % 17
    Guztira 2.053 % 100

    Eraikinei dagokienez, Soraluzen ez daude dorre handirik: 21-40 etxebizitzeko eraikinetan 146 etxebizitza daude, 11-20koetan 781 etxebizitza eta 3-10ekoetan 950 (ia erdiak); honetaz gain biko eraikinetan 70 etxebizitza daude, eta gainontzeko 105ak etxebizitza bakarrekoak dira.

    Etxebizitzak nahikoa zaharrak dira (batazbesteko 46 urteko aintzinakotasuna). Agian horregatik, 792 etxebizitzek bakarrik dute igogailua (%38,6a).

    Batazbesteko azalera 78 m2 da. 1-3 gelako 54 etxebizitza dago (sukalde eta egongela kontutan harturik, baleude). Bi logelakoak 601, hirukoak 1.107 eta 4 edo gehiagokoak 290.

    Ur korrontea, bainua (269 etxebizitzek bi) eta telefonoa ia denak dute; gasa eraikinean ia denak (%86a). Berokuntza sistema, aldiz, %53,4ak.


    Erreferentziak

    1. Enplegu = soldatapekoa.