«El primer año de un reinado (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
27. lerroa: | 27. lerroa: | ||
:Eskumakoarena ezagututa, ezkerreko Gudarostearen soldadu-saldoen kokapena honako hau zen: lehen gorputza (Moriones jenerala) Zestoan, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Donostian, probintziaren iparraldean, Martínez Camposekin harremanetan jartzeko; bigarrena (Echevarría jenerala) Bergaran, Soraluzen eta Elgoibarren, Morionesen ezkerreko hegalaren norabidean; hirugarrena (Loma jenerala) Elosuan eta Azpeitian, Tolosaruntz aurrera eginez; erreserbako dibisioa (Pino jenerala) Bergaran; Arabako dibisioa (Maldonado jenerala), Gasteizeko komunikazioen linea babesten; eta Bizkaiko dibisioa (Cassola jenerala), Bilborekiko lan bera betetzen. | :Eskumakoarena ezagututa, ezkerreko Gudarostearen soldadu-saldoen kokapena honako hau zen: lehen gorputza (Moriones jenerala) Zestoan, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Donostian, probintziaren iparraldean, Martínez Camposekin harremanetan jartzeko; bigarrena (Echevarría jenerala) Bergaran, Soraluzen eta Elgoibarren, Morionesen ezkerreko hegalaren norabidean; hirugarrena (Loma jenerala) Elosuan eta Azpeitian, Tolosaruntz aurrera eginez; erreserbako dibisioa (Pino jenerala) Bergaran; Arabako dibisioa (Maldonado jenerala), Gasteizeko komunikazioen linea babesten; eta Bizkaiko dibisioa (Cassola jenerala), Bilborekiko lan bera betetzen. | ||
: | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:21, 3 martxoa 2023 data duena
El primer año de un reinado | |
---|---|
Egilea | Agustin Fernando de la Serna |
Hizkuntza | Gaztelera |
Urtea | 1878 |
Argitaletxea | Imprenta de Enrique de la Riva |
Hiria | Madril |
Izenburu osoa
El primer año de un reinado (crónica de la guerra).
Erregealdiaren lehen urtea (gerrako kronika).
Liburua zertan den
Liburuak bigarren karlistadaren (1872-1876) azken urtea kontatzen du, Alfontso XII.aren erregeladiaren (1875-1885) lehen urtea izen zena.
Soraluzeri buruzkoak
1876.eko otsailak 12an Elgetako borroka hasi zen. Hurrengo egunetan, gudaroste liberala inguru guztiaz jabetu zen, Soraluze barne. Gerra otsailak 28an bukatu zen, Carlos VII.ak Frantzia aldera ihes egin zuenean.
(441. orrialdea)
- (Elgetako) gudua amaitu ondoren, Quesada jeneralak bere mugimendua jarraitu zuen Bergarara (Gipuzkoa) bidean. Kokagune hori erresistentziarik gabe okupatu zuen, lehen gorputza Azkoitiara abiatu zen bitartean, Bergarakoarekin harremanetan zela; eta Maldonado jenerala Arrasatera itzuli zen, Gasteizeko komunikazio-bidea babesten jarraitzeko, Elgeta Gonzàlez Goyeneche jeneralak bigarren gorputzeko brigada batekin babesten zuen bezala.
- Erregea, eginbehar garrantzitsuek Erresumaren hiriburuan atxiki zutena, erregealdiko lehen legegintzaldia pertsonalki ireki ondoren, kanpainara abiatu zen irekiera-hitzaldian emandako hitza betetzeko: Espainiari bakea itzultzeko, eta 18an gudarostearen agintea hartu zuen Bergaran, gure gerra zibileko hiri ospetsu hartan.
- Eskumakoarena ezagututa, ezkerreko Gudarostearen soldadu-saldoen kokapena honako hau zen: lehen gorputza (Moriones jenerala) Zestoan, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Donostian, probintziaren iparraldean, Martínez Camposekin harremanetan jartzeko; bigarrena (Echevarría jenerala) Bergaran, Soraluzen eta Elgoibarren, Morionesen ezkerreko hegalaren norabidean; hirugarrena (Loma jenerala) Elosuan eta Azpeitian, Tolosaruntz aurrera eginez; erreserbako dibisioa (Pino jenerala) Bergaran; Arabako dibisioa (Maldonado jenerala), Gasteizeko komunikazioen linea babesten; eta Bizkaiko dibisioa (Cassola jenerala), Bilborekiko lan bera betetzen.
Erreferentziak
El primer año de un reinado. Liburutegi Nazionala (Madril).