Eliz ataria. Zaharberritzea (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Zaharberritzea== ''(handitzeko, sakatu gainean)'' <gallery mode="packed-hover" heights="200"> Santa_Maria_la_Real_eliza._Elizatariko_maketa_(Soraluzeko_Udala_1978).jp...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:12, 12 urtarrila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Zaharberritzea

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...

    Eta hirurehungarren urteurrenean, 1.966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1.966 eta 1.972 El Diario Vascon), Juan San Martin (1.975 Hoja del Lunesen), Iñaki Linazasoro (La Voz de Españan).

    Eta proiektua martxan jarri zen. Garaiko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen.

    Egur lanak, berriz, Iñaki Itxasoi (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen, gaur egun elizan erakusten dena. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, eta berriro montatu.

    Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria.


    Artikuluak