«Eliz ataria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    51. lerroa: 51. lerroa:




    [[Fitxategi: Santa_Maria_La_Real_eliza._Aurreko_elizatariaren_aztarnak_(Juan_Carlos_Astiazaran_2017).jpg | thumb | left | 400px | Aurreko eliz atariaren aztarnak]]
    [[Fitxategi: Santa_Maria_La_Real_eliza._Aurreko_elizatariaren_aztarnak_(Juan_Carlos_Astiazaran_2017).jpg | thumb | left | 400px | Paretan, aurreko eliz atariaren aztarnak (J.C. Astiazarán 2017)]]
    ==Historia==
    ==Historia==
    Soraluzeko eliza XVI mendean bukatu zuten. Baina inolako aterpetik ez zeukanez, 1.665 urte hasieran Calahorrako apezpikuari eliz ataria egiteko eskaera egin zioten, eguraldi txarrarekin prozesioak egin ahal izateko eta bataioetan umeak atera etaratzeko (''la dicha iglesia se halla rasa y sin portalada, de la cual precisamente necesita para hacer las procesiones que se acostumbran, porque lloviendo se pierden los ornamentos y se causa indecencia sin devoción, y también para los bautizos que se sacan los niños a la puerta, y con su licencia se haga la dicha portalada y gradas cubiertas, gastando lo necesario para ello de los bienes de dicha iglesia'').
    Soraluzeko eliza XVI mendean bukatu zuten. Baina inolako aterpetik ez zeukanez, 1.665 urte hasieran Calahorrako apezpikuari eliz ataria egiteko eskaera egin zioten, eguraldi txarrarekin prozesioak egin ahal izateko eta bataioetan umeak atera etaratzeko (''la dicha iglesia se halla rasa y sin portalada, de la cual precisamente necesita para hacer las procesiones que se acostumbran, porque lloviendo se pierden los ornamentos y se causa indecencia sin devoción, y también para los bautizos que se sacan los niños a la puerta, y con su licencia se haga la dicha portalada y gradas cubiertas, gastando lo necesario para ello de los bienes de dicha iglesia'').

    22:02, 12 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena

    Eliz ataria
    Santa Maria la Real parrokia. Eliza eta elizataria.jpg
    Estiloa Berpizkunde/ barrokoa
    Mendea XVII (1666)
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena

    Eliz ataria elkartutako bi laukik osatzen dute. Bata, elizaren aurrekaldean estaltzen duenak, 24,5 metro ditu eta beste 10 bat fondoko; besteak, ezkerreko aldekoak, 7 x 8 metro.

    Zorua, berriz, hiru mailatan dago: eliza aurrean bi maila daude, behekoa eta goikoa, batetik bestera pasatzeko harmailez osatutako hiru eskilara dituela. Hirugarren maila ezkerreko aldeari dagokio, aurreko bien tartekoa.

    Eliz atari osoa gaztain egurrez eginda dago. Teilatua kanpoko zutabeetan eta elizaren paretetan eusten da. Gainera, egurrezko beste hiru zutabe ditu barrukaldean.

    Zutabe, habe, mensula, tornapunta, zapata... Egitura osatzen duten pieza gehienak oso ondo landuta daude: orriak, lorak, fruituak, marrazki geometrikoak... denetara landutako piezak 200 inguru dira. Estiloa garaiari dagokiona baino zaharragoa da, berpizkunde garaiko kutsua du.

    Eliz atarian erdialdeak, habe batean landuta agertzen da urtea: ANNO 1666.

    Zutabe gehienak jatorrizkoak dira, egurrezkoak. Aurrekaldean bat falta da, harrizko kolumna batez ordezkatua, eta ezkerraldean beste bi zutabe ordezkatu ziren harrizko zutabeekin. Ordezkatutako piezak berrerabili ziren konponketak egiteko.

    Elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Paretan, aurreko eliz atariaren aztarnak (J.C. Astiazarán 2017)

    Historia

    Soraluzeko eliza XVI mendean bukatu zuten. Baina inolako aterpetik ez zeukanez, 1.665 urte hasieran Calahorrako apezpikuari eliz ataria egiteko eskaera egin zioten, eguraldi txarrarekin prozesioak egin ahal izateko eta bataioetan umeak atera etaratzeko (la dicha iglesia se halla rasa y sin portalada, de la cual precisamente necesita para hacer las procesiones que se acostumbran, porque lloviendo se pierden los ornamentos y se causa indecencia sin devoción, y también para los bautizos que se sacan los niños a la puerta, y con su licencia se haga la dicha portalada y gradas cubiertas, gastando lo necesario para ello de los bienes de dicha iglesia).

    Apirilean heldu zen Logroñotik baimena eta, proiektua Debako Antonio de Anziondo arotzak aurretik eginda zuenez, maiatzean lanak lizitatu zuten, garai hartan egiten zenez puesta en candela y almoneda. Bergarako, Elgoibarko eta Debako arotzak agertu ziren, baina laugarren lizitazioan Soraluzeko Pedro de Aldazabal arotzak eskaintza onena egin zuen: 2.075 erreal.

    Lehengaiak ere lizitatu ziren; Martín Ruiz de Aguirre eta Andrés de Beiztequi Egoza egurrarekin arduratu ziren, Frantziako Larrasou-ko Pedro de Irazabala teilekin eta Elgoibarko Antonio Fernández de Betolaza errejekin.

    Lanak urte hartan hasi eta hurrengoan bukatu ziren. Eliz atarian erdialdeak, habe batean landuta agertzen da urtea: ANNO 1666.


    Zahar berritzea

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Urteekin eliz atariaren egoera gero eta makalagoa zen: egur zatiak galduta (berez edota nahita), pipiak egindako zuloak, indar kableak edozein modutan jarrita, umeek egindako sute txikiak...

    Eta hirurehungarren urteurrenean, 1.966 urtean, zahar berritzeko eskaerak hasi ziren; ez bakarrik herrikosemeak, kanpokoak ere: Luis Pedro Peña Santiago (1.966 eta 1.972 El Diario Vascon), Juan San Martin (1.975 Hoja del Lunesen), Iñaki Linazasoro (La Voz de Españan).

    Eta proiektua martxan jarri zen. Garaiko alkateek (Alberto Lersundi, Gonzalo Akizu eta Jesús Mari Akizu) gaia bultzatu zuten, eta Gustavo Kraemer Koeller jaunak, Arte Ederretako katedradunak, proiektua idatzi eta zuzendu zuen.

    Egur lanak, berriz, Iñaki Itxasoi (Ignacio de Miguel) jaunak egin zituen. Lehenengo lana, 1.979 urtean, eliz atariaren maketa egitea izan zen, gaur egun elizan erakusten dena. Gero, eliz atari osoa desmontatu, piezaz pieza osatu eta tratatu, eta berriro montatu.

    Zaharberritze lanek hiruzpalau urte iraun zuten, eta 1983 urtean inauguratu zen eliz atari berria.


    Artikuluak