«Elizburu kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    27. lerroa: 27. lerroa:
    Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten.
    Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten.


    XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran, etxeen aurrean espaloia egin zuten: kalea aldapatsua izanda, espaloiak eskilarak eta tarte lauak zituen. Gurutzearen alboan iturria jarri zuten, kaleko biztanleek ordainduta etxetik gertu ura izateko.
    XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran, etxeen aurrean espaloia egin zuten: kalea aldapatsua izanda, espaloiak eskilarak eta tarte lauak zituen. 1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan<ref>[[Iturriak eta urteurrenak (eu) | Iturriak eta urteurrenak]]. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994) </ref>, kaleko biztanleek ordainduta etxetik gertu ura izateko.


    Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak.
    Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak.


    Maristen ikastetxea itxi zutenean, 1975 urtean geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea. Orduan harrizko galtzada kendu zuten, eta eskilarak jarri kale zabalera osoan.  
    Maristen ikastetxea itxi zutenean, 1975 urtean geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea. Orduan harrizko galtzada kendu zuten, eta eskilarak jarri kale zabalera osoan. Iturria eta gurutzea ere bota zituzten, baina berriak egin zituzten toki berean.





    18:56, 26 abendua 2017(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Kaleak Soraluzeko parrokia (Santa Maria la Real) inguratzen du. Lehenik ezkerreko aldetik, kalearen beste aldean etxebizitzak direla; eta gero elizaren atzetik, gara bateko San Andreserako bidea jarraituz, gaur egun Alejandro Calonge auzunera doana.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Garai batean San Andres eta Azkoitirako bidea herri kaskotik abiatzen zen, elizaren ezkerraldetik eta atzekaldetik gero. Harrizko galtzada zen, nahikoa harri gorabeheratsua, idi gurdiak eta antzekoak erabiltzeko modukoa.

    Herriak zabaltzen hasten direnean sarrera-irteeretan eraikitzen dira etxe berriak, eta Soraluze ez zen salbuespena. Hemen ere, kaskotik gertueneko tartean, eliza ondoan hain zuzen, etxeak egin ziren. Hortik izena: Elizburu.

    Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten.

    XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran eta XX mende hasieran, etxeen aurrean espaloia egin zuten: kalea aldapatsua izanda, espaloiak eskilarak eta tarte lauak zituen. 1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan[1], kaleko biztanleek ordainduta etxetik gertu ura izateko.

    Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak.

    Maristen ikastetxea itxi zutenean, 1975 urtean geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea. Orduan harrizko galtzada kendu zuten, eta eskilarak jarri kale zabalera osoan. Iturria eta gurutzea ere bota zituzten, baina berriak egin zituzten toki berean.


    Etxeak eta atariak

    Kale honek ezkerreko aldean bakarrik ditu etxeak, eskuman eliza dago eta. Etxe gehienak, atzetik, garai bateko Kotxebidera ematen dute, gaur eguneko Etxaburuetara.

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 1. zenbakia. Etxeari Ibarrakoa esaten zaio, eta Sakristaukoa ere. Ataria Elizburu kalean zeukan, lehen solairuan. behe solairuan sastrea egon zen garai batean, eta Atxolin taberna gero. Etxea goitik behera bota eta berria egin zutenean ataria Etxaburueta aldean jarri zuten, Plaza Barriaren goiko partean.
    • 3. zenbakia. Elizburua izenekoa, aurretik harategia egon zen, eta 2000 urtetik Elizpe hotz klinika dago.
    • Bi etxe artean, 3 eta 5 zenbakien artean, Elizburu eta Kotxebidea lotzen dituen pasabidea egon zen, baina aspalditik itxita dago bi muturretik.
    • 5. zenbakia. Etxe honek, Ondartxaetxea izeneakoa, bi atari ditu: Elizburukoa eta Kotxebidekoa.
    • 7. zenbakia. Etxearen atzekaldeak Kotxebidera ematen du.
    • Estaziño kalea, 8. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, Guardien etxea edo la casa de los guardias esaten zitzaion. 1975 urtean, San Andreserako errepide berria egiterakoan, bota eta berria egin zuten, ataria Estaziño kaletik egon ziotela. Orduan la casa del millón esaten zitzaion, Soraluzen miloitik gorako lehen etxebizitzak zirelako (pezetatan, noski). Elorza haroztegia zabaldu zuten azpian, baina egun itxita dago.


    Erreferentziak

    1. Iturriak eta urteurrenak. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994)