«Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa | irudia = Argazkirik_ez.jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea = | kokapena = Mendigain |...)
     
    No edit summary
    11. lerroa: 11. lerroa:


    ==Azalpena==
    ==Azalpena==
    Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Elosua herriaren eta Karakateko errepikagailua goratzen den gailurraren artean. Zazpi trikuharriz eta bederatzi tumuluz osaturik dago.


    Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen dute gaur egun (10 tumulu eta 6 trikuharri). Monumentu horietako gehienak Joxemiel Barandiaranek aurkitu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzaz, 1921etik 1922ra.
    Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.
    Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plasentziako estazio megalitikoan ibili da lanean eta, lan horien baitan, Arribiribilleta izenez ezagutzen den dolmena ikertu du, monolito edo historiaurreko menhir bat dela baieztatuz. Menhir hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.
    Trikuharriak:
    •Agerreburu
    •Aitzpuruko Zabala
    •Arribiribilleta
    •Atxolin
    •Iruiya
    •Irukurutzeta
    •Keixetako Egiya Sur
    Tumuluak:
    •Aizkoin
    •Atxolin Txiki
    •Gizaburua
    •Keixeta
    •Keixetko Egiya Norte
    •Kutzebakaar
    •Maurketa
    •Naasiko Goena
    •Pagobedeinkatu
    Berriak:
    * EGIZABALKO MUÑOA Tumulua 
    * Frantsesbaso Trikuharria
    * Trekutz Tumulua
    * (Azkoitia) El megalito de Marikutx pertenece a la estación megalítica de Elosua-Plazentzia.
    http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768
    Babesa
    Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin.
    http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/elosua_hegal.html


    ==Irudiak==
    ==Irudiak==
    23. lerroa: 65. lerroa:


    ==Bisita==
    ==Bisita==
    Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ESErantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.
    Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 m hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan. Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. 170 SErago dago Azkoingo tumulua, eta 200 m ESErago, Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrora, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.
    Puntu horretan, SSWra 400 bat metro jaitsiz gero, Aitzpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ENErantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako trikuharria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.
    Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.
    Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 m NNWra, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.
    Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egia Hegoaldekoa trikuharria. Oso hurbil, 100 m NWra, Keixetako Egia Iparraldekoa, eta 300 metrora, Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.




    35. lerroa: 89. lerroa:


    ==Bibliografia==
    ==Bibliografia==
    •ALTUNA,J.; ARMENDARIZ,A.; BARRIO,L.DEL; ETXEBERRIA,F.; MARIEZKURRENA,K.; PEÑALVER,X. & ZUMALABE,F.
    1990 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7.
    •ALTUNA,J.; BARRIO,L.DEL & MARIEZKURRENA,K.
    2002 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos. Nuevos descubrimientos
    1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15.
    •ALTUNA,J.; MARIEZKURRENA,K.; ARMENDARIZ,A.; BARRIO,L.DEL; UGALDE,TX. & PEÑALVER,X.
    1982 Carta Arqueológica de Guipúzcoa. Munibe 34, 1-242 + Cartografía.
    •APELLANIZ,J.M.
    1973 Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe Supl. 1, 1-366.
    •ARANZADI,T.DE; BARANDIARAN,J.M. DE & E EGUREN
    1922 Exploración de 16 dólmenes de la sierra de Elosua-Placencia. Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián.
    •BARANDIARAN,J.M.DE
    1953 El hombre prehistórico en el País Vasco. Ed. Ekin. Buenos Aires.
    •ELOSEGUI,J.
    1953 Catálogo dolménico del País Vasco. Pirineos 9, 229-378. Zaragoza.





    15:10, 16 azaroa 2016(e)ko berrikuspena

    Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Mendigain
    Mota Ondarea


    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Azalpena

    Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Elosua herriaren eta Karakateko errepikagailua goratzen den gailurraren artean. Zazpi trikuharriz eta bederatzi tumuluz osaturik dago.

    Estazio megalitiko honen historiaurreko ondarea Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta dauden 16 monumentuk osatzen dute gaur egun (10 tumulu eta 6 trikuharri). Monumentu horietako gehienak Joxemiel Barandiaranek aurkitu zituen, 1920tik 1921era bitartean, eta berak induskatu zituen, T. Aranzadiren eta E. Egurenen laguntzaz, 1921etik 1922ra.

    Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.

    Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plasentziako estazio megalitikoan ibili da lanean eta, lan horien baitan, Arribiribilleta izenez ezagutzen den dolmena ikertu du, monolito edo historiaurreko menhir bat dela baieztatuz. Menhir hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.



    Trikuharriak: •Agerreburu •Aitzpuruko Zabala •Arribiribilleta •Atxolin •Iruiya •Irukurutzeta •Keixetako Egiya Sur

    Tumuluak: •Aizkoin •Atxolin Txiki •Gizaburua •Keixeta •Keixetko Egiya Norte •Kutzebakaar •Maurketa •Naasiko Goena •Pagobedeinkatu

    Berriak:

    • EGIZABALKO MUÑOA Tumulua
    • Frantsesbaso Trikuharria
    • Trekutz Tumulua
    • (Azkoitia) El megalito de Marikutx pertenece a la estación megalítica de Elosua-Plazentzia.

    http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768

    Babesa Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin.

    http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/elosua_hegal.html

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Bisita

    Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ESErantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.

    Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 m hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan. Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. 170 SErago dago Azkoingo tumulua, eta 200 m ESErago, Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrora, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.

    Puntu horretan, SSWra 400 bat metro jaitsiz gero, Aitzpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ENErantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako trikuharria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.

    Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.

    Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 m NNWra, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.

    Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egia Hegoaldekoa trikuharria. Oso hurbil, 100 m NWra, Keixetako Egia Iparraldekoa, eta 300 metrora, Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.


    Mapa

    Historia

    Arbasoak egitasmoa

    Bibliografia

    •ALTUNA,J.; ARMENDARIZ,A.; BARRIO,L.DEL; ETXEBERRIA,F.; MARIEZKURRENA,K.; PEÑALVER,X. & ZUMALABE,F. 1990 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. I. Megalitos. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7. •ALTUNA,J.; BARRIO,L.DEL & MARIEZKURRENA,K. 2002 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001. Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15. •ALTUNA,J.; MARIEZKURRENA,K.; ARMENDARIZ,A.; BARRIO,L.DEL; UGALDE,TX. & PEÑALVER,X. 1982 Carta Arqueológica de Guipúzcoa. Munibe 34, 1-242 + Cartografía. •APELLANIZ,J.M. 1973 Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional. Munibe Supl. 1, 1-366. •ARANZADI,T.DE; BARANDIARAN,J.M. DE & E EGUREN 1922 Exploración de 16 dólmenes de la sierra de Elosua-Placencia. Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián. •BARANDIARAN,J.M.DE 1953 El hombre prehistórico en el País Vasco. Ed. Ekin. Buenos Aires. •ELOSEGUI,J. 1953 Catálogo dolménico del País Vasco. Pirineos 9, 229-378. Zaragoza.


    Erreferentziak