Difference between revisions of "Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Line 7: Line 7:
 
  | mota    = Ondarea
 
  | mota    = Ondarea
 
}}
 
}}
 +
 +
==Urte luzeko tartea==
 +
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.
 +
 +
Agarreburu trikuharriaren getu Frantsesbaso trikuharria ere agertu zen. Askoz hegoalderutz, 1980. urteko martxoan Vinicio Berastegik eta Iaki Osinagak Egizabalko Muñoa tumuluaren kokapena aurkitu zuten, Bergarako udalerrian.
 +
 +
Urte guzti hauetan trikuharrien ezagutza eta oroimena desagertzen joan zen, eta azkenean okerrak sortu izan dira. Esateko, urteetan trikuharri benetakoena uste izan dena ez zen trikuharria, luz azalean agertutako harri bolkanikoen tximini nabarmenena baizik. Herriko arkeologi zaleak hainbat indusketa egin izan dituzte bertan eta, normala denez, ez dute ezer topatu.
 +
 +
Aipatzea merezi dute gazte taldeen ekintzek. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, inguruan bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta Soraluzeko talde batek mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok ''susedidoa'' jaso zuen ''La Voz de España'' egunkarian, ''Parrastadak'' izeneko zutabean. Bergarako beste talde batek, aldiz, [[Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)|Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria]] berreraikitzen ere saiatu zen, baina alferrik.
 +
 +
Azkenik, 2.002 urtean Aranzadi Elkarteak, Jesus Altunaren gidaritzapean<ref>Orduan 237 multzo megalitikoak ezagutzen baziren, 2.001 urtean 125 identifikatu zituzten eta gainontzekoak hurrengo urtean.</ref>, Elosua-Plazentziako megalitoak identifikatu zituzten, bakoitzari bere plaka jarriz:
 +
[[Agerreburu trikuharria (eu)|Agerreburu]] trikuharria, [[Aizpuruko Zabala trikuharria (eu)|Aitzpuruko Zabala]] trikuharria, [[Aizkoin tumulua (eu)|Aizkoin]] tumulua, [[Atxolin trikuharria (eu)|Atxolin]] trikuharria, [[Atxolin Txiki trikuharria (eu)|Atxolin Txiki]] trikuharria, [[Gizaburua tumulua (eu)|Gizaburua]] trikuharria, [[Iruiya trikuharria (eu)|Iruiya]] trikuharria, [[Irukurutzeta trikuharria (eu)|Irukurutzeta]] trikuharria, [[Keixeta tumulua (eu)|Keixeta]] tumulua, [[Keixetako Egiya (iparraldea) trikuharria (eu)|Keixetako Egiya (iparraldea)]] trikuharria, [[Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria (eu)|Keixetako Egiya (hegoaldea)]] tumulua, [[Kutzebakaar tumulua (eu)|Kurutzebakaar]] tumulua, [[Maurketa tumulua (eu)|Maurketa]] tumulua, [[Naasiko Goena tumulua (eu)|Naasiko Goena]] tumulua, [[Pagobedeinkatu tumulua (eu)|Pagobedeinkatu]] tumulua eta Trekutz tumulua.
  
 
==''Arbasoak'' egitasmoa==
 
==''Arbasoak'' egitasmoa==

Revision as of 14:34, 14 December 2020

Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa. Mapa orokorra.jpg
Estiloa Historiaurrekoa
Mendea Neolito-Brontzea
Kokapena Mendigain
Mota Ondarea


Urte luzeko tartea

Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.

Agarreburu trikuharriaren getu Frantsesbaso trikuharria ere agertu zen. Askoz hegoalderutz, 1980. urteko martxoan Vinicio Berastegik eta Iaki Osinagak Egizabalko Muñoa tumuluaren kokapena aurkitu zuten, Bergarako udalerrian.

Urte guzti hauetan trikuharrien ezagutza eta oroimena desagertzen joan zen, eta azkenean okerrak sortu izan dira. Esateko, urteetan trikuharri benetakoena uste izan dena ez zen trikuharria, luz azalean agertutako harri bolkanikoen tximini nabarmenena baizik. Herriko arkeologi zaleak hainbat indusketa egin izan dituzte bertan eta, normala denez, ez dute ezer topatu.

Aipatzea merezi dute gazte taldeen ekintzek. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, inguruan bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta Soraluzeko talde batek mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok susedidoa jaso zuen La Voz de España egunkarian, Parrastadak izeneko zutabean. Bergarako beste talde batek, aldiz, Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria berreraikitzen ere saiatu zen, baina alferrik.

Azkenik, 2.002 urtean Aranzadi Elkarteak, Jesus Altunaren gidaritzapean[1], Elosua-Plazentziako megalitoak identifikatu zituzten, bakoitzari bere plaka jarriz: Agerreburu trikuharria, Aitzpuruko Zabala trikuharria, Aizkoin tumulua, Atxolin trikuharria, Atxolin Txiki trikuharria, Gizaburua trikuharria, Iruiya trikuharria, Irukurutzeta trikuharria, Keixeta tumulua, Keixetako Egiya (iparraldea) trikuharria, Keixetako Egiya (hegoaldea) tumulua, Kurutzebakaar tumulua, Maurketa tumulua, Naasiko Goena tumulua, Pagobedeinkatu tumulua eta Trekutz tumulua.

Arbasoak egitasmoa

Sarrera nagusia: Arbasoak egitasmoa (eu)

Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Estazio megalitikoaren inguruko hiru herriek hartzen dute parte: Bergara, Elgoibar eta Soraluze.

Orain arteko indusketa kanpainak eta emaitzak:

Kanpaina/k Tokia Emaitzak Gehiago jakiteko
2012-2017 Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa Miaketa eta katak: Arribiribilleta zutarria zela egiaztatu, Gizaburua oso interesgarria zela, zista bat, hainbat harri-lanabes... sakatu hemen
2012, 2014 Arribiribilleta Zutarria zutik jarri sakatu hemen
2015 Atxolin Txiki II zista Atxolin Txiki tumuluaren ondoan aurkitutako monumentua zista zela egiaztatu zuten.
2016-2017 Gizaburua tumulua Estazio megalitiko osoan baino material gehiago aurkitu dute, eta oso kalitate onekoa: giza hezurrak, zeramika, Brontze Aroko bi errauste... sakatu hemen
2014, 2018 Keixetako Egiya (hegoaldea) Trikuharriaren berreraiketa sakatu hemen
2018 Irukurutzeta trikuharria Kamara induskatu, laginak hartu eta tumulua garbitu sakatu hemen
2019 Agerreburu trikuharria Kamara induskatu, laginak hartu eta tumulua garbitu. Leundutako aizkora agertu da
Honetaz gain, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua indusi dituzte
sakatu hemen

Kanpaina hauei ikerketa lanak gehitu beharko zaizkie, noski, zabalkunde lanak eta 2019an hasitako seinalizazio plana.

Honetaz gain, Soraluzeko Udalak lur erosketei ekin dio poliki poliki: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.

Bibliografia

Urtea Izenburua Aldizkaria Egilea/k
1922 Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián Aranzadi, T. de
Barandiaran, J.M. de
Eguren, E. de
1953 Catálogo dolménico del País Vasco Pirineos 9, 229-378. Zaragoza Elosegi, J.
1953 El hombre prehistórico en el País Vasco Ed. Ekin. Buenos Aires Barandiaran, J.M. de
1973 Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica
de la población de cavernas del País Vasco Meridional
Munibe Supl. 1, 1-366 Apellaniz, J.M.
1975 Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque Ed. Gero, Bilbao Altuna, J.
1980 Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis Kobie 10, 421-447. Bilbao Galilea, F.
1982 Carta Arqueológica de Guipúzcoa Munibe 34, 1-242 + Cartografía Altuna, J.
Mariezkurrena, K.
Armendariz, A.
Barrio, L. del
Ugalde, Tx.
Peñalver, X.
1990 Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 Altuna, J.
Armendariz, A.
Barrio, L. del
Etxeberria, F.
Mariezkurrena, K.
Peñalver, X.
Zumalabe, F.
2002 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos.
Nuevos descubrimientos 1990-2001
Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 Altuna, J.
Barrio, L. del
Mariezkurrena, K.
200. Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[2] Euskal-herria.org Web orria
2010 Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa Eusko Jaurlaritza
200. Elosua-Plazentziako megalitoak[3] Eusko Jaurlaritza Web orria
2013 Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Mapa Debegesa


Erreferentziak

  • Orduan 237 multzo megalitikoak ezagutzen baziren, 2.001 urtean 125 identifikatu zituzten eta gainontzekoak hurrengo urtean.
  • Euskal-herria.org. Euskal-herria.org
  • Elosua-Plazentziako megalitoak. Eusko Jaurlaritza