Elurzuloak (eu)

    Sorapediatik

    Elurzuloa izotza edo elurra gordetzeko edo kontserbatzeko prestatu ohi zen tokia da[1].

    Antzinako Erroman jadanik erabiliak izan arren, batez ere XVI. eta XIX. mendeen artean zabaldu zituzten, XX. mendean hozkailuak heñdu ziren arte. Izotza batez ere medikuntzarako erabili zuten, sukarra jaisteko, odoljarioak oztopatzeko edo zaintiratuetan.

    Soraluzeko elurzuloak (Mikel Valero 2020)

    Soraluzen ere izan ziren, eta oraindik ere aztarnak gordetzen dira, bai elurzuloena, bai toki izenetan ere (Neberako ataka, Neberalde parajea...).

    Bostetatik lau Txurruka bailaran eta gorago biltzen dira, elkarrekin nahikoa gertu. Agian jabe berekoak izango ziren...


    Nebera

    Irukurutzeta mendiaren gertu dago, Nebera atakan hain zuen.

    Neberaz gain, Irukurutzetako elurzuloa ere esaten zaio.

    Borobila da, 8 bat metrotako diametroarekin eta, gaur egun, metro bateko sakonera du.

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Aizpuruko zabala

    Izen bereko trikuharriaren alboan dago, iparraldeko aldapan.

    6 bat metrotako diametroa du , gaur egun, metro bateko sakonera.

    Itxura denez, eraikitzerakoan trikuharria estaltzen zuen tumuluaren harriak erabili zituzten.

    (handiago ikusteko, sakatu gainean)


    Pol-pol-eko elurzuloa (Mikel Valero 2020)

    Pol-Pol

    Bergarako lurretan dago, Soraluzetik oso gertu.

    Aldapan eraikia dago, 8 bat metro diametroa du, eta 3 metrotako sakonera. Albo batean hormaren harriak gordetzen ditu.


    Korta baserria erre baino lehen (Kontrargi 2002)

    Korta

    Baserri honek badu elurzulo txikia alboan.

    Soraluzen bakarra da, ez ez baita ezagutzen elurzuloa duten beste baserririk.


    Neberalde

    Paraje hau Txurruka bailara dago, Edurdungo baserriaren gainean.

    Agian elurzulo bat baino gehiago izango ziren inguru honetan, eta hortik bi izenak: Neberalde eta Edurdungo.


    Kokapena

    (Kokatu gabeko elurzuloak urdinez, eta berdez Soraluze kanpokoak)

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Elurzulo. Wikipedia (euskaraz).