Elurzuloak (eu)

From Sorapedia
Revision as of 01:42, 13 September 2020 by Jcao (talk | contribs)
(diff) ← Older revision | Latest revision (diff) | Newer revision → (diff)
Jump to: navigation, search

Elurzuloa izotza edo elurra gordetzeko edo kontserbatzeko prestatu ohi zen tokia da[1].

Antzinako Erroman jadanik erabiliak izan arren, XVI. eta XIX. mendeen artean zabaldu zituzten, XX. mendean hozkailuak heldu ziren arte. Izotza batez ere medikuntzarako erabiltzen zuten, sukarra jaisteko, odoljarioak oztopatzeko edo zaintiratuetan.

Soraluzeko elurzuloak (Mikel Valero 2020)

Soraluzen ere izan ziren, eta oraindik ere aztarnak gordetzen dira, bai elurzuloena, bai toki izenetan ere (Neberako ataka, Neberalde parajea...).

Bostetatik lau Txurruka bailaran eta gorago biltzen dira, elkarrekin nahikoa gertu. Agian jabe berekoak izango ziren...


Nebera

Irukurutzeta mendiaren gertu dago, Nebera atakan hain zuen. Atakak elurzulotik hartuko zuen izena.

Neberaz gain, Irukurutzetako elurzuloa ere esaten zaio.

Borobila da, 8 bat metrotako diametroarekin eta, gaur egun, metro bateko sakonera du.

(handiago ikusteko, sakatu gainean)


Aizpuruko zabala

Izen bereko trikuharriaren alboan dago, iparraldeko aldapan.

6 bat metrotako diametroa du , gaur egun, metro bateko sakonera.

Itxura denez, eraikitzerakoan trikuharria estaltzen zuen tumuluaren harriak erabili zituzten.

(handiago ikusteko, sakatu gainean)


Pol-pol-eko elurzuloa (Mikel Valero 2020)

Pol-Pol

Bergarako lurretan dago, Soraluzetik oso gertu.

Aldapan eraikia dago, 8 bat metro diametroa du, eta 3 metrotako sakonera. Albo batean hormaren harriak gordetzen ditu.


Korta baserria erre baino lehen (Kontrargi 2002)

Korta

Baserri honek badu elurzulo txikia alboan.

Soraluzen bakarra da, ez ez baita ezagutzen elurzuloa duten beste baserririk.


Edurdungo baserria, atzekaldean Neberalde (Kontrargi 2002)

Neberalde

Paraje hau Txurruka bailara dago, Edurdungo baserriaren gainean.

Agian elurzulo bat baino gehiago izango ziren inguru honetan, eta hortik bi izenak: Neberalde eta Edurdungo.




Kokapena

(Kokatu gabeko elurzuloak urdinez, eta berdez Soraluze kanpokoak)

Loading map...


Erreferentziak

  1. Elurzulo. Wikipedia (euskaraz).