«Errebote-frontoia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    30. lerroa: 30. lerroa:
    1970-1980 urteetan frontoiaren eremu txikia estali zuten, eskuzko pilotarako erabiltzen zena. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean eta frontoiaren estalkia berriztu zuten... horma bat kenduz.
    1970-1980 urteetan frontoiaren eremu txikia estali zuten, eskuzko pilotarako erabiltzen zena. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean eta frontoiaren estalkia berriztu zuten... horma bat kenduz.


    Azkenik, frontoiko etxeak bota eta berriak egin zutenean harmailak errespetatu zuten.
    Azkenik, frontoiko etxeak bota eta berriak egin zuten. Honetan ere bertako harmailak desegin zituzten.




    40. lerroa: 40. lerroa:
    ''Botarria'' XX mende erdialdera arte gorde izan zen, baina ordutik desagertu zen.
    ''Botarria'' XX mende erdialdera arte gorde izan zen, baina ordutik desagertu zen.


    Ekialdeko armaila guztika desagertu ziren ''cine Soraluce'' eta Eskola Nazionalak egiterakoan. Mendebaldeko beste zati bat ere, madinatarren txaleta eraiki zutenean. 30 bat metro geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko oroigarri.
    Ekialdeko armaila guztika desagertu ziren ''cine Soraluce'' eta Eskola Nazionalak egiterakoan. Mendebaldeko beste bi zati ere, madinatarren txaleta eta etxe berriak eraiki zituztenean. 12 eta 6 bat metrotako bi zati geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko oroigarri.




    49. lerroa: 49. lerroa:
       Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik._Akuarela zaharra.jpg | Eskuman armaila zaharrak
       Santa_Maria_la_Real_parrokia._Dorrea_frontoitik._Akuarela zaharra.jpg | Eskuman armaila zaharrak
       Errebote-frontoia._Botarria.jpg                                      | Botarria (Soraluzekoa ez da gorde)
       Errebote-frontoia._Botarria.jpg                                      | Botarria (Soraluzekoa ez da gorde)
      Frontoia._Ikuspegi_orokorra_02_(Google_2013).jpg                      | Geratzen diren armailak <br> (Google 2013)
    </gallery>
    </gallery>



    00:03, 4 abendua 2017(e)ko berrikuspena

    Eraikuntza

    XVIII mende bukaeran errebote-frontoia eraiki zuten Soraluzen, errebote luzean[1] aritzeko. Proiektua Miugel Antonio de Jaureguik egin zuen, 1788. urtean; hiru urte lehenago, 1785. urtean, bigarren Errege-etxea ere proiektatu zuen, eraiki ez zena.

    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. Garai batean elizarako ate bat zegoen bertan, gerora (XVIII mendean bertan) kanpandorrea eraikitzerakoan itxi zutena. ordudanik ate hori elizatik dorrera pasatzeko erabiltzen da.

    Frontoiak 17 bat metrotako zabalera zuen, eta bi eremutan banatuta zegoen. Eremu handia elizaren aldean zegoen, eta 53 bat metro luze zen. Eremu txikiak, berriz, 11 metrotakoa zen eta harrizko hormak zituen hiru aldetan. Bion artean pasamarra zegoen, eta erdian botarria jartzen zen, sakea egiteko.

    Errebote-frontoia eraiki zuten tokian, segururena, beste frontoi txikiagoren bat egongo zen aurretik: halako frontoitzarra bapatean egiteak ez duelako normala ematen. Dena dela, agirietan ez da ezer agertzen.

    Gaur egun, herritarrek Frontoia esaten diote tokiari, eta Frontoi kalea modu ofizialean.

    Mapa kargatzen...

    Gain-behera

    XX menderako inor gutxik ez zuen errebotean jokatzen Soraluzen (ezta Gipuzkoa osoan ere, Villabonan eta Zubietan salbu). Errebote frontoiko eremu txikian eskuzko pilotan egiten zen, eta eremu handian foballean. Bion artean, pasamarra ondoan, saski-baloirako porteriak jarri zituzten.

    1960 inguruan, Felix Abarrategik, SDPren[2] orduko lehendakaria, erakusketa partida antolatu zuen: domeka batean, meza ostean, Villabona eta Zubietatik etorritako pilotariek partida bat jokatu zuen, tartean azalpenak ematen zituztela.

    Gerra ostean frontoi inguruan hainbat eraikuntza egin zen: lehenik eta behin parrokiak zinea eraiki zuen karkaba gainean, gero madinatarren txaleta egin zuten, eta 1960 urtean Eskola nazionalak eraiki zuten.

    1970-1980 urteetan frontoiaren eremu txikia estali zuten, eskuzko pilotarako erabiltzen zena. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean eta frontoiaren estalkia berriztu zuten... horma bat kenduz.

    Azkenik, frontoiko etxeak bota eta berriak egin zuten. Honetan ere bertako harmailak desegin zituzten.


    Gaur eguneko aztarnak

    Orubeaz gain, gaur egun ezer gutxi geratzen da garai bateko errebote-frontoitik.

    Eremu txikia eskuzko frontoi moduan erabiltzen da aspalditik, pasamarra zenak muga egiten duela. Bi hormak bertan diraute, baina hirugarrena institutua eraikitzerakoan bota zuten. Ingurutik Santa Ana kalerako pasua egin zuten.

    Botarria XX mende erdialdera arte gorde izan zen, baina ordutik desagertu zen.

    Ekialdeko armaila guztika desagertu ziren cine Soraluce eta Eskola Nazionalak egiterakoan. Mendebaldeko beste bi zati ere, madinatarren txaleta eta etxe berriak eraiki zituztenean. 12 eta 6 bat metrotako bi zati geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko oroigarri.


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Errebotea. Wikipedia (euskaraz)
    2. Sociedad Deportiva Placencia. Soraluzeko Kirol Bazkuna