«Errebote-frontoia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    69. lerroa: 69. lerroa:


    [[Kategoria: Arkitektura zibila]]
    [[Kategoria: Arkitektura zibila]]
    [[Kategoria: Pilota]]

    22:04, 20 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Villabonako errebote pilotariak XX mende hasieran

    Errebotea

    Euskaldunok jokatu ohi ditugun pilota-joko guztien artetik, ziurrenik Errebotea eta Laxoa joko-mota zaharrenetakoak direla, horien jardunak gaur egun Euskal Herriko eskualde eta herri gutxi batzuetara murrizturik dauden arren.

    Aspaldiko bote luzean oinarrituta[1], eremu bati pareta jarri ziotenean errebotea sortu zen (hortik izena). Errebotearen antzinatasuna berrehun bat urtekoa izan daiteke, agian orduko Jeu de Paume jokoaren bidez garatuko zen[2].


    Eraikuntza

    XVIII mende bukaeran errebote-frontoia eraiki zuten Soraluzen, bote luzean[3] aritzeko. Orduan egingo zuten, segururena, Kalegoeneko azken etxeko bigarren pisura dagoen harrizko pasabidea, Galipotaren gainetik.

    Frontoia egiteko dirua bi familiak jarri zuten, Egizabaldarrek (indianoak) eta Aldasorotarrek. Proiektua Miguel Antonio de Jaureguik egin zuen, 1788. urtean; hiru urte lehenago, 1785. urtean, bigarren Errege-etxea ere proiektatu zuen, eraiki ez zena.

    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. Garai batean elizarako ate bat zegoen bertan, gerora (XVIII mendean bertan) kanpandorrea eraikitzerakoan itxi zutena. ordudanik ate hori elizatik dorrera pasatzeko erabiltzen da.

    Frontoiak 17 bat metrotako zabalera zuen, eta bi eremutan banatuta zegoen. Eremu handia elizaren aldean zegoen, eta 53 bat metro luze zen. Eremu txikiak, berriz, 11 metrotakoa zen eta harrizko hormak zituen hiru aldetan. Bion artean pasamarra zuria zegoen, eta erdian sake arria edo botarria jartzen zen, sakea egiteko.

    Errebote-frontoia eraiki zuten tokian, agian, beste frontoi txikiagoren bat egongo zen aurretik: halako frontoitzarra bapatean egiteak ez duelako normala ematen. Dena dela, agirietan ez da ezer agertzen.

    Gaur egun, herritarrek Frontoia esaten diote guneari, eta Frontoi kalea modu ofizialean[4].

    Mapa kargatzen...

    Gain-behera

    XX menderako inor gutxik ez zuen errebotean jokatzen Soraluzen (ezta Gipuzkoa osoan ere, Villabonan eta Zubietan salbu). Errebote frontoiko eremu txikian eskuzko pilotan egiten zen, eta eremu handian foballean. Bion artean, pasamarra ondoan, saski-baloirako porteriak jarri zituzten.

    1960 inguruan, Felix Abarrategik, SDPren[5] orduko lehendakaria, erakusketa partida antolatu zuen: domeka batean, meza ostean, Villabona eta Zubietatik etorritako pilotariek partida bat jokatu zuen, tartean azalpenak ematen zituztela.

    Gerra ostean frontoi inguruan hainbat eraikuntza egin zen: lehenik eta behin parrokiak zinea eraiki zuen karkaba gainean, gero madinatarren txaleta egin zuten, eta 1960 urtean Eskola nazionalak eraiki zuten.

    1970-1980 urteetan frontoiaren eremu txikia estali zuten, eskuzko pilotarako erabiltzen zena. 1990. urteetan, institutua egin zuten atzeko partean eta frontoiaren estalkia berriztu zuten... horma bat kenduz.

    Azkenik, frontoiko etxeak bota eta berriak egin zuten. Honetan ere bertako harmailak desegin zituzten.


    Geratzen diren harmailak (J.C. Astiazarán 2019)

    Gaur eguneko aztarnak

    Orubeaz gain, gaur egun ezer gutxi geratzen da garai bateko errebote-frontoitik.

    Eremu txikia eskuzko frontoi moduan erabiltzen da aspalditik, pasamarra zenak muga egiten duela (jatorrizko pasamarra desagertu zen). Bi hormak bertan diraute, baina hirugarrena institutua eraikitzerakoan bota zuten. Ingurutik Santa Ana kalerako pasua egin zuten.

    Sake arria XX mende erdialdera arte gorde izan zen, baina ordutik desagertu zen.

    Ekialdeko harmaila guztika desagertu ziren cine Soraluce eta Eskola Nazionalak egiterakoan. Mendebaldeko beste bi zati ere, madinatarren txaleta eta etxe berriak eraiki zituztenean. 12 eta 6 bat metrotako bi zati geratzen dira, frontoira sartu eta mendebaldera, garai bateko oroigarri.


    Erreferentziak

    1. Artzai garaietako jokoa omen: zelai estu eta luzean bi eremu berdinetan, pelota aidez jo behar da. Europako toki askotan gordetzen da oraindik. Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
    2. Jeu de Paume. XVIII mendean Europan zehar zabalduko pilota-jokoa. Horretatik apurka-apurka garatu ziren, besteak beste, gaur egun mundu osoan zabalduriko tenisa.
    3. Errebotea. Wikipedia (euskaraz)
    4. Aspaldi batean ohikoa zen Udal Frontoia edo Frontón Municipal.
    5. Sociedad Deportiva Placencia. Soraluzeko Kirol Bazkuna