Difference between revisions of "Errekaldeko ospitalea (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search
Line 36: Line 36:
 
::<small>Gehiago jakiteko sakatu [[Errabaleko ospitalea (eu)#Antolakuntza | '''hemen'']].</small>
 
::<small>Gehiago jakiteko sakatu [[Errabaleko ospitalea (eu)#Antolakuntza | '''hemen'']].</small>
  
Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean ''Lehenego Matxinada’’ sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.
+
Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean ''Lehenego matxinada'' sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.
  
 
1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.
 
1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.

Revision as of 22:14, 30 July 2020

Errekaldeko 1. zenbakia gaur egun (Google 2013)

Izenak

Hiru izen erabili izan dira Errekaldeko ospitalea izendatzeko: Erruki-ospitalea[1] (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutiko ikuskariek), Maala edo Madalena[2] (Soraluzeko biztanleek) eta Hirutasun Santua[3] (Soraluzeko Udalak).

Errekaldeko ospitalea Errabalekoa ordezkatzeko sortu zuten, helburu berberekin.


Kokapena

Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko bigarren ospitalea ez zen salbuespena izan,

Errabal kaleko ospitala zabaldu zenetik (XV mendea) berrehun urte eta gehiago pasa zirenez, pentsatzekoa da Soraluze ordurako nahikoa haziko zela. Agian horregatik ospitale berria egiterakoan kanporago bidali zutela, Herlaibiara.

Ospitale berria Errekalde kaleako 1. zenbakian egin zuten.

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...


Eraikuntza

XVII mende bukaeran Errabaleko ospitale zaharra oso egoera eskasean zegoen. Horregatik, 1.695eko ekainean, Kalagorriko elizbarrutiko Elizepaile eta Bikario Nagusiak Hirutasun Santuaren Ospitalea bota eta berria jaso eta erakitzeko baimena eman zuen.

Berria egiteko elkarren ondoko bi orube erabili zituzten. Bata Maala ermita egiteko orubea zen, Udalarena, eta bestea Teresa Beiztegi-Egozak, Juan Agirre Aranbururen alargunak, erosi eta Udalari doan emandakoa.

Izatez, Maala ermitaren orube ondoan bazeuden harlanduzko etxe batzuk, Francisco Hernizketaren oinordekoenak. 1.695ko martxoan Teresa Beiztegi-Egozak etxeak erosi zizkien zilarrezko 300 dukatengatik, eta Soraluzeko Udalari eman bertan Hirutasun Santuaren ospitale berria egiteko.

Ospitalea eraikitzeko Lukas Longakoa aukeratu zuten. Eta bi kontrata nagusi egin ziren. Bata Juan Aranzeta Elgetako hargin-maisuarekin harri eta silarri lanetarako, 3.176 zilarreko errealetan. Eta bigarrena Andres Aldaeta Bergarako arotzarekin, 5.800 errealetan.

Lanak bi urtetan egitekoak baziren ere[4] 1.701 urtean bukatu ziren.


Historia

1.701 urtean bertan 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko.

Bertako antolakuntza eta bizimodua aurreko ospitalearenak ziren: maiordomoa eta bi ospitalezainak alde batetik, eta pobre eta eskaleak bestetik.

Gehiago jakiteko sakatu 'hemen.

Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean Lehenego matxinada sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.

1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.

Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta bere ondasunen jabe udala egiten dela: Hirutasun Santuaren ospitale beraren etxea (bukatu gabe oraindik), Elizburun orube bat eta Ospital erreka inguruko lursail bat (Sagar-errekan, Osteittako bide ondoan).

Hurrengo mende t'erditan Soraluzen ez zen ospitalik egon, baina Kontzejua arduratzen zen balizko behartsuez.

Gehiago jakiteko sakatu hemen.

XIX mende amaieran herrian babesetxea ezartzeko kontakto ofizialak hasi ziren. Etxe hori erruki-ordenaren batek zuzenduko luke, eskualdeko beste herri batzuetan egin ohi zen moduan, esate baterako Elgoibarren (1869) edo Arrasaten (1892).  

Erreferentziak

  • Hospital de la Misericordia.
  • La Magdalena.
  • La Santísima Trinidad.
  • Errebaleko ospitala saldu zenean (1.695ko abendua) baldintza bat zen bi urteetara pobreek ospitale berrira pasata egon behar zirela.