Errekaldeko ospitalea (eu)

    Sorapediatik

    Izenak

    Hiru izen erabili izan dira Errekaldeko ospitalea izendatzeko: Erruki-ospitalea<Hospital de la Misericordia.</ref> (Kalagorriko eta Ozkabarteko elizbarrutiko ikuskariek), Maala edo Madalena[1] (Soraluzeko biztanleek) eta Hirutasun Santua[2] (Soraluzeko Udalak).

    Errekaldeko ospitalea Errabalekoa ordezkatzeko sortu zuten, helburu berberekin.


    Kokapena

    Mota honetako erakundeak hiriko harresietatik kanpo eta errepide edo galtzada nagusi baten ondoan egoten ziren, eta Soraluzeko bigarren ospitalea ez zen salbuespena izan,

    Errabal kaleko ospitala zabaldu zenetik (XV mendea) berrehun urte eta gehiago pasa zirenez, pentsatzekoa da Soraluze ordurako nahikoa haziko zela. Agian horregatik ospitale berria egiterakoan kanporago bidali zutela, Herlaibiara.

    Ospitale berria Errekalde kaleako 1. zenbakian egin zuten.

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Eraikuntza

    XVII mende bukaeran Errabaleko ospitale zaharra oso egoera eskasean zegoen. Horregatik, 1.695eko ekainean, Kalagorriko elizbarrutiko Elizepaile eta Bikario Nagusiak Hirutasun Santuaren Ospitalea bota eta berria jaso eta erakitzeko baimena eman zuen.

    Berria egiteko elkarren ondoko bi orube erabili zituzten. Bata Maala ermita egiteko orubea zen, Udalarena, eta bestea Teresa Beiztegi-Egozak, Juan Agirre Aranbururen alargunak, erosi eta Udalari doan emandakoa.

    Izatez, Maala ermitaren orube ondoan bazeuden harlanduzko etxe batzuk, Francisco Hernizketaren oinordekoenak. 1.695ko martxoan Teresa Beiztegi-Egozak etxeak erosi zizkien zilarrezko 300 dukatengatik, eta Soraluzeko Udalari eman bertan Hirutasun Santuaren ospitale berria egiteko.

    Ospitalea eraikitzeko Lukas Longakoa aukeratu zuten. Eta bi kontrata nagusi egin ziren. Bata Juan Aranzeta Elgetako hargin-maisuarekin harri eta silarri lanetarako, 3.176 zilarreko errealetan. Eta bigarrena Andres Aldaeta Bergarako arotzarekin, 5.800 errealetan.

    Lanak bi urtetan egitekoak baziren ere[3] 1.701 urtean bukatu ziren.


    Historia

    1.701 urtean bertan 195 erreal erabili ziren pobreak Errabaleko ospitale zaharretik ospitale berrira ekartzeko.

    Bertako antolakuntza eta bizimodua aurreko ospitalearenak ziren: maiordomoa eta bi ospitalezainak alde batetik, eta pobre eta eskaleak bestetik.

    Gehiago jakiteko: Errabaleko ospitalea (eu)#Antolakuntza

    Baina Errekaldeko ospitaleak ez zuen historia luzea izan. 1.718an, Aduanak Ebrotik itsasertzera mugitzeko agindu zutenean Lehenego Matxinada’’ sortu zen. Sortutako arazoak zirela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ospitaleak ixtea agindu zuen, baina zenbait pertsonak ezkutuan erabiltzen jarraitu zuen denbora batean.

    1.756 urtean hiriko diruzaina zenak, Joseph Mendiolak, Errege Aginduz ospitalea itxita dagoela jasotzen du.

    Hiru urte geroago orduko alkateak ospitalea itxitzat ematen du, eta bere ondasunen jabe udala egiten dela: Hirutasun Santuaren ospitale beraren etxea (bukatu gabe oraindik), Elizburun orube bat eta Ospital erreka inguruko lursail bat (Sagar errekan, Osteittako bide ondoan)


    Ospitale gabeko sasoiak: XVIII mendea

    Arlote eta eskaleak ugari ziren garai haietan. Ospitalea itxita, Kontzejua hasi zen behartsuez arduratzen. Armagintzari esker Soraluzek oso egoera ekonomiko ona izan zuen XVIII. mendean (batez ere bigarren zatian) RealCompañia Guipuzcoana lan asko ekarri. Era berean, garai hartan ekintza eta obra ugari burutu ziren. Batzuk Kontzejuak egin zituen: udaletxea, hiltegi zaharra, Erregetxea, etab.; ekimen pribatuak egindakoak: abadetxea, Baltegietako dorrea, etab.; beste batzuk, ordea, eskualdearen onurarako ziren, adibidez Debako portura zihoan bide berria, gaur egungo errepidearen trazadura zeukana. Beste datu batek indartze orokorra baieztatzen digu: herriaren biztanle-kopurua bikoiztu egin zen (1.000 lagun izatetik 2.000 izatera pasatu zen) XVIII. mendean. Gure herriak XVIII. mendearen bukaeran zeukan demografiaren osaketa aztertzen badugu, 1787ko Floridablanca-ren errolda ospetsuaren arabera , 2.028 pertsona zeuden erroldan; horietatik 1.012 emakumezkoak ziren eta 1.016 gizonezkoak. Eskaleri ez Soarulen, ospitale falta ez zen ako nabaritu.

    XIX mendean egoera zapurtu: independentzia gerra (1808-1814), lehen karlistada (1833-1839),

    Oñatin 1847an egin ziren Batzar Nagusiek, eta batez ere 1849an Hondarribian egindakoek, Probintziako Aldundiari baimena eman zioten lau Erruki-Etxe eraikitzeko, Eta bvitartean, egurra eskaleei. Aldundiak Tolosan zeukan etxera bidaltzen zituzten herriko pobreak; umezurtzak, ordea, asko ziren gerra eta izurriteengatik, eta gehienetan Bergarako hospiziora eramaten zituzten. Bigarren Karlistada (1871-1875); más de lo mismo.

    Mugimenduak

    1.893 Soraluzeko Artisauen Elkarlaguntzarako Baltzua sortzeko estatutuak idaztea erabaki dugu, horien gaixotasunak zaintzeko Mende amaieran, beraz, herrian Erruki-Etxe bat ezartzeko kontakto ofizialak hasi ziren. Etxe hori erruki-ordenaren batek zuzenduko luke, eskualdeko beste herri batzuetan egin ohi zen moduan, esate baterako Elgoibarren (1869) edo Arrasaten (1892).  

    1. La Magdalena.
    2. La Santísima Trinidad.
    3. Errebaleko ospitala saldu zenean (1.695ko abendua) baldintza bat zen bi urteetara pobreek ospitale berrira pasata egon behar zirela.