Difference between revisions of "Errotabarri baserria (eu)"

From Sorapedia
Jump to: navigation, search

Line 1: Line 1:

{{Baserria (eu)

{{Baserria (eu)

| izena              = Errotabarri
Alzubiaga

| izena              = Errotabarri
Alzubiaga
| irudia            = Errotabarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg

| irudia            = Errotabarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_03.jpg

| izen_formala      = Errotabarri

| izen_formala      = Errotabarri

| bailara            = [[Irure bailara (eu) | Irure]]

| bailara            = [[Irure bailara (eu) | Irure]]
Line 17: Line 17:

<gallery>

<gallery>

Errotabarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Ikuspegi orokorra
(J.C. Astiazarán 1979)

Errotabarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Ikuspegi orokorra
(J.C. Astiazarán 1979)

Errotabarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Ikuspegi orokorra
(J.C. Astiazarán 1979)

Errotabarri_baserria._Errotako_beheko_harria.jpg                            | Errotako beheko harria

Errotabarri_baserria._Gol_enpresa_(Juan_Carlos_Astiazarán_2016).jpg          | Gol enpresa
(J.C. Astiazarán 2016)

Errotabarri_baserria._Gol_enpresa_(Juan_Carlos_Astiazarán_2016).jpg          | Gol enpresa
(J.C. Astiazarán 2016)

Errotabarri_baserria._Presa_izandakoa_(Juan_Carlos_Astiazarán_2016).jpg      | Presa izandakoa?
(J.C. Astiazarán 2016)

Errotabarri_baserria._Presa_izandakoa_(Juan_Carlos_Astiazarán_2016).jpg      | Presa izandakoa?
(J.C. Astiazarán 2016)

Latest revision as of 23:39, 23 May 2020

Errotabarri
Alzubiaga
Errotabarri baserria. Ikuspegi orokorra 03.jpg
Izen formala Errotabarri
Bailara Irure
Altuera 125 m
Hedadura
Kaletik 1 km

Bertako familia

Baserria desagertu zen.

Irudiak

(handitzeko, sakatu gainean)

Kokapena

(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

Loading map...

Baserriaren inguruko kontuak [1]

Nahiz eta izenak errota izan zela esan, aurretik forja izandakoa zen, eta honen aztarnak gordetzen ziren. Beharrezko presa 170 metro gorago zeukan, Sagar errekan bertan. Errotak bi harri pare zeukan.

1544. urteko agiri batean Sagar-errekako Alzubiagako errota aipatzen da: Juan Martínez de Churruca-k eta Martín de Churruca-k Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri errota alokatu zioten, arkabuzak barrenatzeko. Urte batzuk geroago, 1.569 urtean hain zuzen, Juan de Churrucak, Juan Ibáñez de Churruca-ren semeak, María Garcia de Uribarri andreari Ibaizabal errota alokatu zion[2]. Churruca familia hau armagintzan buru-belarri sartuta zegoen, agirietan agertzen den lehendabiziko maisu armagilea, 1.561 urtean hain zuzen, Juan de Churruca bera izan zela: maestro armero.

1895 urtean José Mª Maiztegui zen errotaria, eta zortzi urte geroago, 1903 urtean, jabea Marcelino Maiztegui zen.

Azken errotaria Julio Arrieta izan zen (1916an jaioa), eta garia azkenekoz 1961 urtean apurtu zuten. Orduan okindegia ere bazen.

1960 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizial batean agertzen denez: Dolores eta Basilio Maiztegui Alday jaun-andreak, Bergarako eta Markinako biztanle, eskatzen dute zera sartzeko Herri Uren Ustiapenen Erregsitroetan, 1901ko apirilak 12ko Erret Dekretoak sortuak: erdibana eta "pro indiviso" aspalditik erabiltzen ari direla Soraluze udalerrian dauden Sagar-errekaren eta bere adarren Gambi-errekaren eta Hospital-errekaren ur soberakinak etxebarruan erabiltzeko eta Errotabarri errotan beren zekaleak apurtzeko; hau dena errekan gora Zabala, Unzurrunzaga y Compañía enpresak eta Eibarko Udalak urak ustiatu eta gero. Eta hau dena jakinarazten da...

Industrias Gol zabaldu zutenean errota eta baserria bota zuten. Erreka ondoan oraindik errotaren arkuaren aztarnak ikus daitezke. Presa ere oraindik bistan dago, Industrias Gol eta Tornillería Oruesagasti arteko erreka zatian.

Erreferentziak

• Soraluze. Monografía histórica. (249 orrialdea)
• Ramiro Larrañagak, Soraluze-Placencia de las Armas.Monografia histórica liburuan, Margarita Uribarri jasotzen du.