«Errotabarri baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    34. lerroa: 34. lerroa:
    Nahiz eta izenak errota izan zela esan, aurretik forja izandakoa zen, eta honen aztarnak gordetzen ziren. Beharrezko presa 170 metro gorago zeukan, Sagar errekan bertan. Errotak bi harri pare zeukan.
    Nahiz eta izenak errota izan zela esan, aurretik forja izandakoa zen, eta honen aztarnak gordetzen ziren. Beharrezko presa 170 metro gorago zeukan, Sagar errekan bertan. Errotak bi harri pare zeukan.


    1544. urteko agiri batean Sagar-errekako ''Alzubiagako errota'' aipatzen da: Juan Martínez de Churruca-k eta Martín de Churruca-k Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri errota alokatu zioten, arkabuzak barrenatzeko.
    1544. urteko agiri batean Sagar-errekako ''Alzubiagako errota'' aipatzen da: Juan Martínez de Churruca-k eta Martín de Churruca-k Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri errota alokatu zioten, arkabuzak barrenatzeko. Churruca familia hau armagintzan buru-belarri sartuta zegoen: urte batzuk geroago, 1.569 urtean hain zuzen, Juan de Churrucak, Juan Ibáñez de Churruca-ren semeak, Margarita Uribarri andreari [[Ibaizabal errota (eu)|Ibaizabal errota]] alokatu zion.


    1895 urtean José Mª Maiztegui zen errotaria, eta zortzi urte geroago, 1903 urtean, jabea Marcelino Maiztegui zen.
    1895 urtean José Mª Maiztegui zen errotaria, eta zortzi urte geroago, 1903 urtean, jabea Marcelino Maiztegui zen.

    21:49, 24 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

    Errotabarri
    Alzubiaga
    Errotabarri baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg
    Izen formala Errotabarri
    Bailara Irure
    Altuera 125 m
    Hedadura
    Kaletik 1 km


    Bertako familia

    Baserria desagertu zen.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Nahiz eta izenak errota izan zela esan, aurretik forja izandakoa zen, eta honen aztarnak gordetzen ziren. Beharrezko presa 170 metro gorago zeukan, Sagar errekan bertan. Errotak bi harri pare zeukan.

    1544. urteko agiri batean Sagar-errekako Alzubiagako errota aipatzen da: Juan Martínez de Churruca-k eta Martín de Churruca-k Juan Ibáñez de Hernizqueta-ri errota alokatu zioten, arkabuzak barrenatzeko. Churruca familia hau armagintzan buru-belarri sartuta zegoen: urte batzuk geroago, 1.569 urtean hain zuzen, Juan de Churrucak, Juan Ibáñez de Churruca-ren semeak, Margarita Uribarri andreari Ibaizabal errota alokatu zion.

    1895 urtean José Mª Maiztegui zen errotaria, eta zortzi urte geroago, 1903 urtean, jabea Marcelino Maiztegui zen.

    Azken errotaria Julio Arrieta izan zen (1916an jaioa), eta garia azkenekoz 1961 urtean apurtu zuten. Orduan okindegia ere bazen.

    1960 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizial batean agertzen denez: Dolores eta Basilio Maiztegui Alday jaun-andreak, Bergarako eta Markinako biztanle, eskatzen dute zera sartzeko Herri Uren Ustiapenen Erregsitroetan, 1901ko apirilak 12ko Erret Dekretoak sortuak: erdibana eta "pro indiviso" aspalditik erabiltzen ari direla Soraluze udalerrian dauden Sagar-errekaren eta bere adarren Gambi-errekaren eta Hospital-errekaren ur soberakinak etxebarruan erabiltzeko eta Errotabarri errotan beren zekaleak apurtzeko; hau dena errekan gora Zabala, Unzurrunzaga y Compañía enpresak eta Eibarko Udalak urak ustiatu eta gero. Eta hau dena jakinarazten da...

    Industrias Gol zabaldu zutenean errota eta baserria bota zuten. Erreka ondoan oraindik errotaren arkuaren aztarnak ikus daitezke. Presa ere oraindik bistan dago, Industrias Gol eta Tornillería Oruesagasti arteko erreka zatian.


    Erreferentziak