«Estatu Batuetako independentzia gerra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    48. lerroa: 48. lerroa:
    Soraluzen, 1779ko urriak 7an Josef Ygnacio de Yraola hasi zen bertako soldaduak biltzen. Segiduan, Erret Lantegien diputatuek idatziz eskatu zioten armagileak bete lantokietan lagatzeko, erregearentzako armak egiten ari zirela eta. Soraluzeko Udalak Aldundiaren eskutan laga zuen azken erabakia. Azkenean, korrejidoreak aurretik esana zuen armagileak bakean uzteko eta soldadu gisa ez eramateko eta, beraz, bildutako soldaduak armagintzan aritzen ez zirenak  izan behar ziren.

    Hauetako bat Larreategi eskribaua zen, herriko eskribau bakarra. Soldadu moduan joatea nahi ez zuenez, eskutitz batean<ref>La nueva buena causa. San Sebastián y los guipuzcoanos entre la guerra de los Siete Años y la guerra de Independencia de Estados Unidos (1760-1782). Carlos Rilova Jericó (Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián 50 2017)</ref> eskatu zuen bera ere salbuespen moduan hartzeko, eskribaua izateaz gain Caracaseko Gipuzkoar Elkartearen ordezkaria zela (arma asentistarena, alegia) eta, beraz, ezinbestekoa armak ekoizteko. Horregatik bera ere libratzea eskatu zuen.
    Hauetako bat Larreategi eskribaua zen, herriko eskribau bakarra. Soldadu moduan joatea nahi ez zuenez, eskutitz batean<ref>La nueva buena causa. San Sebastián y los guipuzcoanos entre la guerra de los Siete Años y la guerra de Independencia de Estados Unidos (1760-1782). Carlos Rilova Jericó (Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián 50 2017)</ref> eskatu zuen bera ere salbuespen moduan hartzeko, eskribaua izateaz gain Caracaseko Gipuzkoar Elkartearen ordezkaria zela (arma asentista edo kontratistarena, alegia) eta, beraz, ezinbestekoa armak ekoizteko.

    Baina gutun horretan beste gauza batzuk ere kontatu zituen. Itxura denez, Udaletxean soldadugaiak bildu zituztenean zozketa egiteko, bertan “zalaparta eta desordena” sortu zen. Eta, behin zozketa eginda, alkatea aretotik irtetzerakoan, istiluak gero eta handiagoak egin ziren, eta eskribauari aukeratuen zerrenda kendu nahi izan zioten. Alkatea itzuli zenean Larrategik jakinaren gainean jarri zuen, baina ez zion kasu handirik egin.

    20:54, 12 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Amerikako iraultza

    Britainia Handiak hainbat lurralde zuen ipar Amerikan, kolonietan antolatuta. Kolonia hauen inguruan indiarrak eta frantsesak aritzen ziren.

    1763. urtean "frantsesen eta indiarren gerrak" sortu ziren. Britainia Handiak, frantsesak eta indiarrak gailendu eta gero, kolonia berriak eskuratu zituen, Kanada besteak beste. Baina gerra hori ordaintzeko zerga berriak ezarri zien koloniei, gehiegizkoak askoren ustez.

    1772.ean zerga politika honen aurkako mugimendua hasi zen, eta 1774.ean errege funtzionarioak bota zituzten eta kolonia bakoitzak Biltzar Probintziala eratu zuen bere burua gobernatzeko (beti bretainiar inperioaren barruan). Eta Biltzar Probintzial hauek Lehen Kongresu Kontinentala osatu zuten.

    Britainarrek ez zuten onartu eta kontra egin zien. Orduan, hamairu koloniek Bigarren Kongresu Kontinentala eratu eta independentzia aldarrikatu zuten (1776/07/04). Aurretik borrokak izan baziren ere, orduan gerra formala sortu zen.

    Britainia Handiaren boterea ahultzeko asmoz, Espainia eta Frantzia matxinoak izkutuan laguntzen ari baziren ere, 1776. apiriletik aurrera laguntza hau biderkatu egin zen. Eta 1779.eko ekainean gerra deklaratu zioten Britainia Handiari, Holandarekin batera, borroka Atlantikoren beste aldera zabalduz.

    Azkenean, 1783. urtean Bretainia Handiak amore eman zuen eta Versailleseko Ituna sinatu zuen, Ipar Amerikako Estatu Batuen independentzia onartuz.

    Diego Maria Gardoki Arrikibar

    Gardoki, Lafayette eta Soraluzeko armak

    1787ko udaberrian Filadelfian Batzar Konstituziogilea burutu ondoren, 1789ko apirilak 30ean George Washington presidente izendatu zuten, New Yorkeko Federal Hall aretoan. Ekitaldian bi atzerritarrek parte hartu zuten, ohorezko inbitatuak: Diego Maria Gardoki Arrikibar bilbotarrak eta Gilbert du Motier de La Fayette frantsesak, biak ala biak Soraluzerekin lotuta.

    Ameriketako kolonia britaniarrak matxinatu zirenean, Espainiak Britainia Handia ahultzeko aukera ikusi zuen. Baina gerran zuzenean parte hartu nahi ez zuenez, matxinatuak izkutuan laguntzea erabaki zuen.

    Horretarako Joseph Gardoqui e hixos[1] enpresa bilbotarra erabili zuen. Merkatal enpresa honek Bretainia Handia eta Ipar Amerikako koloniekin lan egiten zuen, makailaua, tabakoa, burdina, garia salerosiz; gainera, bankariak izateaz gain itsasontzi asko zituen. Ordurako, Jose Gardokiren bigarren semea zen enpresaburu, Diego Maria Gardoki Arrikibar (1735-1798).

    Baina Joseph Gardoqui e hixos enpresa aurretik hasi zen matxinoak laguntzen. Massachusset-eko ordezkariak, Elbridge Gerry eta Jeremiah Lee, bertako Biltzar Probintzialeko partaideak ziren eta, beraz, matxinoak. 1774.ko bukaeran Jeremiah Leek Diego Gardokiri armak eta polbora lehen bailehen bidaltzeko eskatu zion. 1775.eko otsailak 15ean Gardokik 300 moskete bere baionetekin eta 600 pistola pare agindu zizkion; polbora jiratzeko arazo gehiago izango zuela, gobernuak kudeatzen zuen eta.

    Arma hauek Soraluzen eskatu zituen, eta handik Nueva Orleans-era bidali (orduan Espainiakoa zen), gero Misissipiren barrena matxinoen eskuetara helarazteko. Hau izan zen Amerikako Iraultzak jasotako atzerriko lehen laguntza.

    Lafayette markesa Ameriketan

    Arma eskaera honen ostean beste batzuk etorri ziren, eta Gardokik Soraluzeko Erret Lantegira bideratzen zituen. Solaskideak ere aldatu ziren: Kongresu Kontinentalaren izenean Arthur Lee eta John Jay aritzen ziren.

    1776.ean Arthur Lee Parisa etorri zen laguntza bila, beste bi lagunekin (horietako bat Benjamin Franklin ezaguna). Erregeak eta gobernuak ez zituen begi onez ikusten, baina jendea oso alde agertu zen. Horietako bat Gilbert du Motier de La Fayette (La Fayetteko markesa 1757-1834) izan zen.

    Nahiz eta Frantziako gobernuak mila oztopo jarri, Bordelen itsasontzia erosi zuen eta izena aldatu zion: La Victoire[2]. Gerrarako prestatu zuen eta, izkutuan aritzeko, Pasaiara eraman. Hilabete egin zuen Pasaian, itsasontzia soldadu, ofizial eta armaz betetzen. Horregatik pentsatzekoa da hilabete honetan Soraluzetik pasako zela arma bila. Azkenean, Amerikaruntz irten zen (1777/04/27).

    Bitartean, Gardoki armak eta bestelako hornidurak eskuratzen eta Ameriketara idaltzen jarraitzen zuen. Espainiak, Britainia Handiarekin gerran hasi eta gero, 11.000 soldadu bidali zituen Cadizetik Habanara (1780.eko apirilean), Bernardo de Galvezen agindupean britaniarreei ekiteko Mexikoko golkoan, Floridan eta Luisianan. Berriro ere, Gardokik lortu zituen gizon guzti hauek hornitzeko armak; Soraluzen, noski.

    Lafayette markesa Pasaian (1777)

    Honetaz gain, eta bere ondasunetik, John Jayren bidez 265.000 peso[3] eman zizkien matxinoei.

    Diego Gardoki berak azpimarratu zuenez, Joseph Gardoqui e hixos etxeak guztira "brontzezko 215 kainoi, 30.000 moskete, 30.000 baioneta, mosketeentzako 51.304 bala, 300.000 libera polbora, 12.868 granada, 30.000 uniforme eta 4.000 kanpadenda" lortu, bildu, Amerikaraino itsasontziz eraman eta gudaroste matxinoari eman zizkion, dena izkutuan. Dirua Espainiak aurreratu zuen, mailegu gisa. 946.906 erreal.

    Mosketeak (eta pistolak) Soraluzen egindakoak ziren, eta baionetak segururena Tolosan. Polbora zati handi bat ere Soraluzerik desbideratuko zuten, "saioak" egiteko zelakoan. Idazle baten arabera, Soraluzen ere 11.000 zapata pare, 18.000 izara eta uniforme egin omen ziren. Beste liburu batek lan hau Soraluze eta Montpellier-en artean banatzen du.

    Udaletxea, atzean parrokia (Florencio J. Lamot 1756)

    Intsumisoak

    Arestian esan moduan, 1779.eko ekainean Espainiako Karlos III. erregeak gerra deklaratu zion Britainia Handiari. Britaniarrek Gipuzkoako portuak erasoko zituztela, Aldundiak haien defentsa antolatzen hasi zen, beharrezko mutil eta gizonak deituz… baina herria ez zegoen gerra harekin oso alde.

    Soraluzen, 1779ko urriak 7an Josef Ygnacio de Yraola hasi zen bertako soldaduak biltzen. Segiduan, Erret Lantegien diputatuek idatziz eskatu zioten armagileak bete lantokietan lagatzeko, erregearentzako armak egiten ari zirela eta. Soraluzeko Udalak Aldundiaren eskutan laga zuen azken erabakia. Azkenean, korrejidoreak aurretik esana zuen armagileak bakean uzteko eta soldadu gisa ez eramateko eta, beraz, bildutako soldaduak armagintzan aritzen ez zirenak izan behar ziren.

    Hauetako bat Larreategi eskribaua zen, herriko eskribau bakarra. Soldadu moduan joatea nahi ez zuenez, eskutitz batean[4] eskatu zuen bera ere salbuespen moduan hartzeko, eskribaua izateaz gain Caracaseko Gipuzkoar Elkartearen ordezkaria zela (arma asentista edo kontratistarena, alegia) eta, beraz, ezinbestekoa armak ekoizteko.

    Baina gutun horretan beste gauza batzuk ere kontatu zituen. Itxura denez, Udaletxean soldadugaiak bildu zituztenean zozketa egiteko, bertan “zalaparta eta desordena” sortu zen. Eta, behin zozketa eginda, alkatea aretotik irtetzerakoan, istiluak gero eta handiagoak egin ziren, eta eskribauari aukeratuen zerrenda kendu nahi izan zioten. Alkatea itzuli zenean Larrategik jakinaren gainean jarri zuen, baina ez zion kasu handirik egin.

    Soraluzetik irtendako soldadu bakarrak Debarroko gainontzekoeik bildu ziren Mutriku eta Debako portuak defendatzeko. Debakoek eskatu zuten artilleria ere eramateko bertara, ingelesek lurreratzea lortzen bazuten oso modu errezean helduko ziren Soraluzeko Erret Lantegietara, eta hango arma guztiaz jabetu.

    Erreferentziak

    1. Jose Gardoki eta semeak
    2. Garaipena.
    3. Espainiako dolarrak esan zieten (Spanish Milled Dollars). Gero, dolar txanpon berriak egiterakoan hauen itxurekin egin zituzten.
    4. La nueva buena causa. San Sebastián y los guipuzcoanos entre la guerra de los Siete Años y la guerra de Independencia de Estados Unidos (1760-1782). Carlos Rilova Jericó (Boletín de estudios históricos sobre San Sebastián 50 2017)