Estudio de la industria armera guipuzcoana (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Liburua (eu) | izena = Estudio de la industria armera guipuzcoana | irudia = Argazkirik_ez.jpg | egilea = Pedro Pacheco | hizkuntza = Gaztelani...)(r)en berrikusketa, ordua: 00:43, 22 ekaina 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Estudio de la industria armera guipuzcoana
    Argazkirik ez.jpg
    Egilea Pedro Pacheco
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1616
    Argitaletxea
    Hiria


    Izenburu osoa

    Estudio de la industria armera guipuzcoana

    Gipuzkoako arma industrien azterketa


    Liburua zertan den

    XVII mende hasieran, Eugin (Nafarroan) zegoen arma lantegia lekualdatzeko komenientzia aztertzen ari zen, Gipuzkoako aldera ekartzeko. Bi arrazoi ziren; alde batetik, armak garestiak ateratzen zirelako; eta bestetik, mugatik oso gertu zegoenez, Frantziarekiko gerren beldurra zegoelako.

    Orduko Espainiako Artilleriako kapitain jeneralak, Pedro Pacheco jaunak, agindu zuen azterketa. Tartean Arrasate, Hermua, Azkoitia, Azpeitia, Ibarra (Aramaio), Tolosa, Durango, Elgoibar, baina beti Soraluzeko Erret Lantegiak erdi erdian.

    Azkenean 1.616 urtean Tolosan jarri zuten Arma Zurien Erret Lantegia[1]).

    Berez ez da liburua, ez zen inoiz argitaratu. Agiri sorta da, Simankasen gordeta, herri bakoitzri berea dagokiola.


    Soraluzeri buruzkoak[2]

    Soraluzen atxurrak, palak, aizkorak, aizkora txikiak, pikak, alabardak, pistolak, mosketeak eta arkabuzak egiten dira.

    Soraluzeko industriaren azalpenak:

    Martinetea oso ona, ur nahikoarekin, Somorrostroko meatz-burnia erabiliz xaflak eta bestelakoak egiten direla.
    Burdin totxoaren kostea kintaleko 32 erreal da, eta sotileko 39 erreal.
    Olen assiak kintaleko 6 erreal kostatzen dute, eta martinete eta burdineri forjena 11 errealetan.
    Hauts asko dago, arkabuz eta mosketeak limatuz eta barrenatuz sortua[3] eta xaflak sortzeko oso ona dena. Kintaleko 300 marabediko kostua du.
    Vara laurdeneko xaflaren arra 20 marabeditan dago, eta Vara herenekoa 28tan.
    Hiribilduak urrats handiko 200 biztanle ditu, eta osasuntsua da.
    Altzairua Arrasatetik ekar daiteke, eta badaude ofizialak edozein lanabesa egiteko gai direnak.
    Dotrina eskola dago, eta irakurri, idatzi eta kontatzekoak. Ez da medikurik ezta botikarik; zirujau bakarra dago.


    Erreferentziak

    1. Real Fábrica de Armas Blancas.
    2. Simancaseko Artxibategi Orokorra, Aintzinako Gerra Atala, 1.757 agiri sorta
    3. Hemendik autxerri? Gallastegui Ucín, Javier Guipúzcoa-Fuenterrabía (1500-1700) (2014)